BERRI TXARRAK GORKA URBIZU, GALDER IZAGIRRE ETA DAVID GONZALEZ

“Hamar kantu onez betetako diskoa da, ez gehiago baina ezta gutxiago ere”

Berri Txarrak taldeak kalean du bederatzigarren lana, pop freskoz, rock biziz eta hitz zorrotzez datozen hamar kantu sendo. Ordu erdi laburreko lana da;lurrinik onenak flasko txikitan datoz

Olatz Prat - Domingo, 10 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 11:34h.

Joan den azaroaren 24az geroztik, Infrasoinuak disko berriaren promozio lanetan buru-belarri dabiltza Gorka Urbizu (ahotsak eta gitarrak), David Gonzalez (baxua) eta Galder Izagirre (bateria). Gaurkoan ere goizean goiz hasi dira elkarrizketekin eta eguzkia ondo ezkutatu artean horretan jarraituko dute, diskoak sinatu, zaleak agurtu eta argazkilari pilaren aurretik pasatzen. Goiz erdiko kafesne beroaren eta pintxoaren orduan egin dugu hitzordua beraiekin.Urte intentsuak izan dira azken hauek Berri Txarrak-entzat. Zertarako balio izan du eta zer balantze egiten duzue?Gorka Urbizu: Hogeigarren urteurren ospakizun konkretu eta berezi batetik gatoz, halako disko edo obra poliedriko berezi batekin abiatu zena, hasiera batean anbizio handikoa iruditu litekeena. Baina ikusi dugu jende asko erakarri duela Berri Txarrak-en kon-tzertuetara, eta ate asko ireki dituela uste dugu. Beti esaten dugu perspektiba beharko dugula, noizbait uzten dugunean eta diskografiari errepaso bat egiten diogun egunean, nik uste dut DDPB-k (Denbora da poligrafo bakarra diskoa) izango duela leku berezi bat, planteamendu ezberdinagatik eta biltzen dituen kantuengatik. Bira oso intentsua izan da, bai, 200 kontzertu eman ditugu mundu osoan zehar. Gauza asko gertatu da. Ez dakigu zergatik gertatu den gertatu den guztia, sekula ez dakizu konstantziagatik den edo kantuengatik, baina ikusi dugu orain arte kasurik egin ez digun jende batek orain jaramon behintzat egiten diola Berri Txarrak-i. David Gonzalez: Ikasi dugu gauzak bihotzarekin ez ezik, buruarekin ere egiten. Eta hiru urtetan zehar biran egonda, ezetz esaten ere ikasi dugu, geuretzako denbora eduki ahal izateko, eta hori oso garrantzitsua da. Gorkak esan duen moduan, bira honetan gauza asko eta oso ederrak pasa zaizkigu, espero ez genituenak eta uste dut bira horretan koska bat igo dugula. ‘DDBP’-ren tsunamiaren ostean, iritsi da beste olatutzar bat. Zer sentsazio dituzue ‘Infrasoinuak’ diskoa argitaratu berri duzuen egunotan? Zer ari zaizue mugitzen barruan?Galder Izagirre: Diskoa atera eta lehen egunetan izaten da halako tsunami bat, esan duzun moduan. Baina, egia esan, guri nahikoa gauza mugitu zaigu lehenagotik, ze azken finean gu gara geure lanaren lehen epaileak. Orain, nolabait, bidean albo batera gelditzen gara, ea jendeak zer esaten duen. Egia da singlea kaleratutakoan bakoitzari irudimena pizten zaiola eta pentsatzen hasten dela gainerakoa nolakoa izango den. Baliteke Infrasoinuak singleak zenbait jende leku batera eraman izana eta, zenbaitek pentsa-tzea betikoa eginez gatozela, baina sentsazioa daukagu disko osoa entzunda, konturatu direla hori baino gehiago badela eta diskoa ez dela kanta horretan oinarritzen. ‘DDPB’ bira amaitzean, sortuko zitzaizuen galdera bat: ‘Eta orain zer?’. Sentitu zenuten halako presiorik zerbait berria eskaintzeko hurrengo lanean?G.U: Presioa norberak bere buruari jartzen diona da. Egia da lokalean elefante bat geneukala eta ez genuela horretaz asko hitz egiten, uste dut denok geneukala nondik jo horren presio puntua. Erantzuna izan da, beti bezala, senari jarrai-tzea. Agian, ariketa intelektual edo kontzepzio aldetik, disko estandar batera itzuli gara;esan nahi dut, ez dela aurrekoa bezala hiru zatitan egina edo formatu bereziren batekin, eta estilo aldetik ere ez dakar hausturarik, nahiz eta ñabardura berri batzuk badakar-tzan. Aldaketarik ez da egon, baina aldi berean esango nuke oso kantu sendoak direla eta hezurdura oso sendoa duen diskoa dela. Gu behintzat oso pozik gaude hamar kantuekin. Disko laburra egin genuen propio, eta uste dut hasi eta bukatu, gehiagoren gogoz uzten zaituen lan bat dela, hori bederatzigarren lan batean lortzea gauza inportantea da. Esango nuke hamar kantu onez betetako disko bat dela, ez gehiago baina ezta gutxiago ere.D.G.: Hamar kantu ez dira gutxi ordea, hamar kantuko diskoa disko normal bat da. DDPB disko desberdina izan zen eta hau disko normal bat da, bai, laburra ere bai, baina hala nahi izan dugulako izan da, ez besterik. G.I.: Eta orain zer? puntu horretara iritsi ginenean, aurrera begira jarri ginen azken finean, eta barrura begira, senak eskatzen zigunari entzuten, eta ez pentsatuz jendeak DDPB ondoren zer esperoko zuen. ‘Infrasoinuak’ disko ‘poppie’ bat izango da Berri Txarrak-en alderdi rockeroa maite dutenentzat, eta aldiz pop-a maite dutenenei gogorregia suertatuko zaie momentuka. G.U.: Beti izan da horrela. Aurreneko diskoak gogorragoak ziren, izan ere, metal eta hardcor-etik gatoz, eta egia da hori aldatzen joan dela. Baina aurreiritzi hori eraisteko beti ibili izan gara esaten beti izan dugula barruan pop-arekiko grina eta hori naturalki atera-tzen zaigula. Jaio Musika Hil kantuan bertan esaten dugu, ardi beltzak garela artalde zurian eta alderantziz, eta gustura gaude horrekin.D.G.: Esango nuke, estiloen aldetik bidean zerbait galdu bada, metal kutsua izan dela, hori ez dago disko honetan, ez da hain gogorra. G.I.: Norberak kendu behar ditu lehenik aurreiritziak. Berri-ren musikak daukan bereizgarria da, batetik, Gorkaren melodietarako abilezia hori eta bestetik, energia. Esango nuke horiek bi ezaugarri inportante direla gure musikan. Iruditzen zait, metala, bere horretan, distortsio pisutsu bezala ez duzula disko honetan topatuko, baina bai energia edo intentsitatea, kasu honetan beste elementu batzuekin emanda. Bill Stevenson eta Jason Livermorekin grabatu duzue diskoa, hain justu ‘DDPB’-ko ‘Xake Mate Kultural bat’ grabatu zizueten ekoizle berak, estudio berean. Hala ere, bi lanen arteko soinuan alde nabarmena dago. D.G.: Bai, oso modu desberdinean egin dugu lan. Xake Mate Kultural bat zortzi egunetan egin genuen, grabaketa eta nahasketak barne, zuzenean grabatu genuen, modu gordinagoan eta gutxiago landuta nolabait, oso emaitza onarekin, hori bai. Oraingoan berak eskatu zigun berarekin grabatzeko. Descendents-ekin -talde horretako kidea da Stevenson- azken kontzertua eman genuenean, esan zigun beste disko bat egiteko asmoa genuenean pozik hartuko gintuztela estudioan. Hori bai, bueltatzen baginen bere modura graba-tzeko izango zen: hogeitaka egunetan han egon, instrumentuak eta kantuak banaka landu, ekoizpen bat egin... Azken finean, dena apur bat gehiago landuz. Eta hori da nabari-tzen dena, kantuak landuago daudela.Eta zein da oraingoan ekoizleek eman dieten kolore berezi hori, aurrekoan, zortzi egun haietan, eman ezin izan zietena?G.U.: Egia esan, Bill Stevenson eta Jason Livermoren ekoizpenek ez daukate Steve Albini edo Ross Robinsonek daukaten nortasun markatu hori. Oso soinu ona duten diskoak dira baina ez daukate nortasun berezi handirik. Eta ziur geunden punk-rock estiloko kantuak oso ondo joango zirela, baina gure beldurra zen ea bestelako kantuetan, Zorionaren Lobbya, Spoiler! edo Beude bezalako abestietan adibidez, ez ote zieten soinu estandar hori aplikatuko. Oso oker genbiltzan. Hasiera-hasieratik kantu bakoitzak behar zuen hori bilatzera joan dira eta, gainera, sekulako ezagutza musikalarekin. Lehendik ere bagenekien, baina orain frogatu dugu Bill Stevenson jenio bat dela. Batzuetan bere itxurak kontrakoa transmititu dezake, punk-rocketik etorria eta Descendents taldearen jarrera ikusita, ume handi bat bezalakoa baita. Baina, musikaren jenio bat da. G.I.: Desberdintasun handia egon da bere inplikazioan ere. Berak Txilen “zatozte nire etxera grabatzera” esan zigun egun horren bezperatan, gure bi zuzeneko ikusten izan zen, eta uste dut hor ulertu zuela benetan Berri Txarrak-en istorioa, hor murgildu zen guztiz taldean. Aurrekoan, zortzi egun haietan, ez zen hain barruan egon. Oraingoan, joan ginenerako maketa bat bidali genion eta kantuak ezagutzen zituen, eta hunkituta zeuden kantuekin, bera eta estudioko besteak. Gure kantuak kantatzen harrapatzen genituen ikusten ez genituela uste zutenean, eta hori oso seinale ona da. Banaka grabatuta, instrumentuak ere modu desberdinean landuko zenituzten, beraz?D.G.: Bai. The Blasting Roomen hiru estudio dituzte, A estudioa -handiena-, B -txikiena, ahotsak, baxuak eta horrelakoak egiteko-, eta C -ediziorako-. Kontua da bateriak A estudioan egiten genituen bitartean, Bill Gorkarekin zegoela ahotsak grabatzen bestean. Eta egun batzuetan 6-7 ordu pasa zituzten kantu bakar batekin. Instrumentu bakoitza grabatzeko toki bat zegoenez, denbora pila izan dugu bakoitzak geurea lantzeko. G.U: Bai. Nik bereziki ahotsen lanketan nabaritu dut desberdintasuna, bederatzi diskoetatik gusturen gelditu naizena izan da. Orduak eta orduak pasatzen genituen kanta bakoitzarekin, sormen prozesu bat zen.G.I.: Berezia da Billek grabaketan bateriak eta ahotsak lantzen dituela bakarrik, baxuak beste teknikari batek lantzen ditu eta gitarrak beste batek. Hemen ohituta gaude beti txandaka eta ordena batean grabatzera: bateria, baxua, gitarra eta ahotsa. Eta han aldi berean grabatzeko aukera duzu, besteak noiz amaitu zain egon gabe. G.U.: Esan beharra dago ere, Jason eta Bill bihotza eta burmuina bezala direla, eta biak belarria, noski;Jason teknikoki pasada bat da, baina gero Bill sartzen da, eta bost minutuan ideia jenial bat ematen dizu eta kantuak automatikoki koska bat egiten du gora. Ekipo perfektua egiten dute.Hitzak, ohi bezala, kantuen %50a dira. ‘Infrasoinuak’-eko letrak, orokorrean, gizarteko bidegabekeria eta ankerkerien salaketa bat dira. Badago zer salatua, ezta?G.U.: Salaketa hitz potoloa da, baina bai, ikusten ditugun errealitateak behintzat mahai gainean jarri nahi izan ditugu. Oso seinale txarra da, esaterako, etorkinei buruzko hirugarren kantu bat egitea; gaindituta geneuzkala uste genuen gai batzuen inguruan kantatu beharrak amorru pixka bat ematen du, baita eskubideetan ematen ari den inboluzioak ere. Badirudi bolantea karramarro batek daramala eta atzera goazela gauza askotan. Arraun egiteari uzten diozunean korronteak eraman egiten zaitu berriro ere eta gero berreskuratu egin behar duzu ordura arte borrokatutako guztia. Infrasoinu-en kontzeptua ere hortik doa, azpian dagoenaren alde borrokatu behar hori, edo lozorro orokor horren deskribapena, geure buruak hor sartuz, noski.Hala ere, bada itxaropenerako lekurik? Musikak edo maitasunak eman dezake argi apur bat, esaterako?G.U.: Badaude musikari, sortzeari edo kantatzeari buruzko kantuak lan honetan ere. Aspaldi esan nuen ez nuela musikari buruzko kantu gehiago egingo, baina ematen du beti zorretan zaudela musikarekin, ematen dizun guztiagatik, eta oraingoan Katedral bat eta Beude daude, esaterako, sor-tzeari eta musikak sentiarazten dizun horri buruzkoak;eta gero badaude letra pertsonalagoak, Zaldi zauritua edo Zorionaren Lo-bbya, kasu. Gai hauek beti edo ia beti egon dira Berri Txarrak-en diskoetan. Lan berria kalean, orain diskoa zuzenekora eraman beharra dago. Zeintzuk dira zuen planak aurrera begira?G.I.: Urtarrila bukaeran bira hasiko dugu Asian. Hilabete bateko bira egingo dugu;Korean hasi eta Txinan, Tailandian, Indonesian eta Japonen izango gara, eta ondoren Australiara joango gara lehenbizikoz. Han Rise Against taldearekin arituko gara biran. Bide berriak irekiko ditugu;izan ere, leku ba-tzuk ezagutzen ditugu, baina beste leku ba-tzuetara lehenengoz joango gara. Bira gogorra izango da, hilabete batean pare bat egun libratuko ditugu, baina era berean uste dut oso ondo etorriko zaigula eta martxora indartsu iritsiko garela, entrenatuta bai, behintzat. Bira horretatik itzuli ondoren, udaberrian, hiru kontzertu berezi emango ditugu. Bereziak izango dira lehen seihilekoan bakarrak izango direlako eta muntaia ere berezia izango delako, set-list eta ikuskizuna ez da izango ondorengo kontzertuetan ikusiko dena, ziurrenik. Martxoaren 10ean Bartzelonako Razzmatazzen izango gara, martxoaren 17an Barakaldoko BECen, eta apirilaren 14an Madrilgo La Riviera aretoan.