musika

Ezinegona Transmititzeko Sintonia

Ruben Terreros, Ruben Campi, Mikel Etxezarreta, Floren Nuela eta Javier Lucas dira E.T.S. (CRISTINA ROLDAN)

En Tol Sarmiento (ETS) talde arabarrak ‘Ametsetan’ izeneko atzera begirako lan mamitsua argitaratu du, zuzeneko diskoa, dokumentala eta liburuxka biltzen dituena

AMAIA SANTANA - Domingo, 7 de Enero de 2018 - Actualizado a las 13:36h.

Zure ametsean sineste hutsagatik ez dira ametsak beteko: lan egin behar duzu”. Argi dio Iñigo Etxezarretak, En Tol Sarmiento (E.T.S) taldeko abeslari eta gitarra-joleak. Iekorako (Arabako Errioxa) bandak kaleratu berri du atzera begirako lana, Ametsetan (Baga-Biga, 2017): zuzeneko diskoa, argazkiz zein esker oneko hitzez beteriko liburua eta dokumentala jasotzen dituena, orain dela 12 urte sortutako ametsa gorpuztu bitarteko ibilbidea kontatuz.Dokumentalean, esaterako, ikus daiteke nola taldekideek uztartzen duten bere musika-bizitza bakoi-tzaren ogibidearekin. “Amets sinesgaitz batean murgiltzen gara musikarekin, baina hurrengo egunean goizeko zazpietan jaiki behar izateak lurreratzen zaitu, nahitaez”, adierazi du abeslari eta ingeniariak;profesioz da ingeniaria Etxezarreta, baita taldean ere, nolabait. “Egia da musika hobby bezala hartu ohi dudala, baina unibertsitatean nengoenetik, eta baita orain ere, aspektu hori gero eta garrantzitsuagoa da;zerbait dauka musikak bere mundura eramaten zaituela”, aitortu du.Zerotik hasi ziren eta musika ikasi ahala aberastuz joan dira, bai taldea, eta baita konposizioak eta letrak ere. “Oro har, nahiko progresiboa izan da dena”, dio abeslariak. Saltoa lehendabiziko diskoa kaleratzearekin batera etorri zen (Hacia la luna, Baga-Biga, 2012). “Uste dut ordura arte ez nintzela guztiz kon-tziente izan”, aitortu du Etxezarretak. Euren erreferenteei eskerrak emateko ere baliatu dute lan berria. Besteak beste, Kaotiko, Betagarri, Vendetta edota Txapelpunk ager-tzen dira. “Finean, horiek izan dira markatu gaituztenak;eta gaur egun haien ondoan egotea izugarria da guretzat”.Kutsu soziala En Tol Sarmientok punk-rocka eta ska klasikoa iturri nagusitzat izan baditu ere, taldekideak ez dira jakitunak horietan, abeslariak dioenez, zeinak konposizioen ardura ere bere gain hartzen duen. Bere influentzia nagusiak “melodia politak eta itsaskorrak sortzen dituzten musikariak” dira. Baina, musikaltasun atsegin horrek ez dezala inor engaina: ezinegon soziala nahiz norbanakoarena islatzea bilatu ohi du E.T.S-k. “Letrek zerbait esan behar dute;eta pentsarazteko baldin bada, edo mundua hobetzen saiatzeko, orduan eta hobeto. Baina ez gara filosofoak ere...”. Abeslariaren aburuz, aipatu musika estiloa entzuten duzun heinean, “zure barnean pizten zaizu halako ezerosotasun bat, alegia, gizartearekiko ikuspuntu kritiko bat izateko grina”. Hasiera batean, “nahiko erradikala” zela gogoratu du Etxezarretak, “nahi nuen deserosotasun sozial hori azaldu, jendeak horretan pentsatu zezan”, aitatu du. Ezerosotasun horri eutsi egin dio taldeak. “Pentsatzen duguna esaten dugu, eta uste dut diskoetan nolabaiteko progresioa egon badagoela;Beldurrik ez albumean esaterako, deserosotasun hori norberak dituen aurreiritzi eta beldurretara daramagu”, azaldu du abeslariak.Etorkizuneko erronkak Etorkizunari begira, ametsetan jarraitzeko asmoa ez ezik, “musika estiloak sorkuntza ez baldintzatzea” planteatzen du Etxezarretak. Ez da erronka erraza, nonbait. “Alde batetik, taldea oso ongi doa eta publikoak sekulako indarra ematen digu;baina, bestetik, gauza berriak sortu behar dituzunean, gorputzak eskatzen dizu zerbait ezberdina egitea”, kontatu du. Ohiko dilema dirudi musikarien artean: alegia, betiko martxan jarraitu ala zerbait desberdina egiteko apustua egin? Abeslariak argi dauka: “Berdin jarraitzea ere arrisku bat da. Sor-tzaile batek aipatu deserosotasun hori eraman behar du beti”.DATOZEN ZITAK Datozen asteetan, lan berria aurkezteko saio bereziak eskainiko ditu En Tol Sarmiento taldeak, bere jarraitzaileen gozamenerako. Dokumentalaren emanaldiarekin batera, solasalditxoak izango dituzte eta hori guztia tartekatuko dute zuzeneko abesti sorta batekin, modu akustikoan. Besteak beste, Bilboko BIBA aretoan izango dira urtarrilaren 19an eta Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean hilaren 21ean.

Secciones