Alvaro Ledesma: “Heriotzatik, bizirik zegoen zerbait atera nahi nuen”

Material birziklatua erabiliz sortu du ‘Marionnettes’ bilduma Alvaro Ledesmak. Antzerki kutsua duen eskulturara jo du diziplina anitzetan aritu izan den artista gipuzkoarrak. Urtarrilaren 28ra arte egongo dira ikusgai bere lanak, Kultur Leioan

JONEBATI ZABALA - Lunes, 22 de Enero de 2018 - Actualizado a las 13:26h.

Trapu zaharrak, mahai-tresnak, burdin zatiak, bizikleta kateak… Tailerrean aurkitutako hainbat materialez baliatu da Alvaro Ledesma (Errenteria, 1975) Marionnettes sortzeko. Piezak leku egokian kokatuz, bizitzarik ez zuten objektuei arima eman die eta fantasiazko pertsonaiak sortu ditu. Eskultura da nagusi Marionnettes erakusketan, baina urteetan diziplina batetik bestera egin du salto Ledesmak. Literatura, argazkilaritza, pintura, bideoa… Etapa bakoi-tzak eta ikasketa prozesuek artista gisa aberastu egin dutela azaldu du. Egun, pintura eta gizakia lotzen dituen proiektu batean dago murgilduta.Berandu hasi zinen artearen munduan. Zelakoa izan da zure ibilbidea urteetan zehar?Nire kasuan, arteak berandu argiztatu zuen nire bizitza, 27 urte nituenean, hain zuzen. Haurtzaroa eta gaztaroa tunel moduko batean pasatu nituen, literatura bakarrik bainuen intereseko, loratzear zegoen idazle gisa bizi nintzen. Nire aita errementaria zen eta Oiar-tzunen zuen bere tailerra. Bertan, aita bere ofizioa erakutsiz joan zen nik ikasten nuen bitartean. Unibertsitatean ingeniaritza ikasketak bukatu ostean, aitari tailerrean laguntzen geratzea erabaki nuen. Hor hasi zen guztia. Seguruenik liburuen hutsunea sentitzen hasi nintzen, horietan babesten bainintzen. Imajinazioaren bidez, burdinak, harago joan, eta burdin hutsa izateari hutsi zion. Horrela jaio ziren lehenengo eskulturak eta gutxika artearekiko interesa sortu zitzaidan, etengabeko leitmotiv bilakatu zen arte.Diziplina anitzetan ibilitako artista zara;eskulturan, argazkilaritzan, literaturan eta beste hainbestetan lan egin izan duzu. Zer dela-eta erabakitzen duzu batetik bestera joatea, diziplina bakar batean zentratu baino?Ez dut uste hori nik erabaki dezakedan zerbait denik. Beste diziplina batera jotzeko erakarpena sortzen da, besterik ez. Gehienetan, aldaketa horiek nire esperientzia pertsonalekin batera gertatzen dira, inflexio puntuak izaten dira maiz, momentu horretara arte liluratzen ninduten gauzen inguruko interesa galtzen dudan unean. Hartara, eskulturatik pinturara salto egiten dut, pinturatik bideo-artera, bideo-artetik musikara, musikatik argazkilaritzara, argazkilaritzatik literaturara, edota literaturatik eskulturara berriro ere.Zerk erakartzen zaitu diziplina bakoitzetik? Esango zenuke batzuek besteek baino muga gehiago dituztela? Aukeratu ahalko zenuke bakar bat?Batek ere ez du mugarik. Beste kontu bat dira norberak dituen mugak, jakina. Diziplina bakoitzak gauza ezberdin bat ematen dit eta artista gisa aberasten nau. Esaterako, hizkun-tza batean bere burua ondo adieraztea lor-tzen duen eleaniztun bat, edota norabide askotan komunikatzea lortzea eta hizkuntza bakoitzak pertsona ezberdina izatea ahalbidetzen diona. Horixe bera izango litzateke niri diziplina artistikoekin gertatzen zaidana. Aktore batek antzezten duen paper berri bakoitzarekin egiten duen bezala, garatuz noa. Aldaketa hori gertatzen denean pixka bat “hiltzen” naizen arren, berriro ere jaiotzeak, eta horren ondoren datorren aurkikuntzak eta ikasketa faseak, berriro ere maitemintzea dakar.2015 eta 2017 urteen artean egindako lana da ‘Marionnettes’. Zelan hasi zinen pertsonaiak sortzen? Zerk inspiratu zintuen?Aitaren heriotzatik bi urtera, nire berreraikuntza propiotik jaio da Marionnettes. Beldur, larritasun eta bakardadetik, tailerrean eta nire oroimenean zeuden objektu horiek berreskuratu nituen. Heriotzatik, bizirik zegoen zerbait sortu nahi nuen. Eurekin tratua egin nuelakoan nago. Bigarren plano batera pasatu, ez pentsatzeko guzti-guztia ahaztuz, baita nire burua ere. Erabateko abstrakziotik abiatu nin-tzen, behaketa hutsetik.Erakusketako protagonistak sortzeko birziklatutako materiala erabili duzu: burdin zatiak, trapu zaharrak… Pertsonaia fantastiko eta ezinezkoak sortu dituzu horrela. Badirudi betidanik egon direla hor, eta pieza bakoitza zegokion tokian kokatu duzula horiei bizia emateko.Diozun horretan dago sortu ditudan pertsonaien jatorria, egunerokotasunean ingura-tzen ninduena begiratuz: taladroa, koipez beteriko trapuak, laneko bota zaharrak, garabiaren gakoa… Irudimenak egiten du gainontzekoa. Sor-tzen ari zarena eraiki, kokatu nahiz bihurritu egiten du. Une hori eta ostean gelditzen dena, ez dago besterik.Erakusketan bisitariari ongi etorria ematen dion testuan, Oier Guillanek dio ‘Marionne-ttes’ begirada bat dela, “gauzen arima ikusten duen artistaren begirada”, hain zuzen.Guillanek ondotxo ezagutzen du nire lan artistiko guztia, izan ere, lehen eskulturak egiten hasi nintzenean ezagutu genuen elkar. Argazkilaritzan egindakoak ere ezagutzen ditu, eta horiek proiektu honekin lanean hasi aurrekoak izan ziren. Lan horretan jada bizi-tzarik gabeko gauzak esnatzearen inguruko interesa agertu nuen, gauza horiei begiratzeko moduaz ari da bera.Antzerkiaz ere ari da Guillan, izan ere, erakusketak badu antzerki kutsu hori.Ez nuke jakingo esaten pertsonaiek zergatik duten antzerki kutsu hori. Arte eszenikoetan dabiltzan artistekin dudan erlazioarengatik izan daiteke, edota eszenografien eraikuntzarekin. Txotxongiloekin egindako antzezlanek, operek eta zinema lanek liluratu egiten naute. Euren arropa pobreek, Diogenesen tramankuluek eta jarrera eta adierazpen neurriz kanpokoek antzerkiaren arima eta bere unibertsoa islatzen dute.Kultur Leioan paratu duzu ‘Marionnettes’. Zelakoa izaten da horrelako aretoetan zure lana muntatzea? Espazioaren arabera aldatu egiten duzu lanen kokapena?Beti izaten da zaila erakusketa aretora molda-tzea. Normalean, aurretik aztertzen dut espazioa, lanen antolaketa eta erakusketaren diseinua prestatzeko behar dudan guztia eduki-tzeko. Dena dela, askotan inprobisatu beharra egoten da, izan ere, xehetasunak lekuan bertan baino ezin izaten baitira konpondu.Ikusleekin ‘feedback’-a edukitzea gustuko duten artistak daude, beste batzuei, ordea, ez zaie hainbeste gustatzen. Zuri ze sentimendu eragiten dizu jendeak zure lanak ikusteak?Hasieran nahiko urduri jartzen nintzen, egia esan. Baina urteek aurrera egin ahala biluztasuna onartzen joan naiz. Norberarekin zin-tzoa izateko, publikoarekin ere zintzoa izan beharra dago. Obrek zuzeneko elkarrizketa bat izan behar dute lana ikusten ari denarekin.Errenteriarra zara eta ‘Marionnettes’ ere Errenterian ospatzen den Eztena arte eszenikoen jaialdian izan zen. Bertan, gainera, ‘performance-a sortu zenuen Metrokoadroka kolektiboarekin batera.Lan honen performancea-ren dramaturgia Guillanen eta bertan parte hartzen duten aktoreen lana da. Eskulturak ezagutu ostean, eurek aukeratu zituzten pertsonaietan inspiratu ziren. Ikuskizuna ondu zuten eta ni musika sor-tzeaz arduratu nintzen, pianoan. Hori guztia erakusketan zuzenean integratu zen. Niretzat opari bat izan zen, Marionnettes-etik abiatuz, gauza hain ederra sortzea. Laster entseguak hasiko ditugu berriro ere, emanaldi gehiago egingo baititugu aurrerantzean.Eztena aipatu dugula, zelan ikusten duzu arte eszenikoen eta artearen egoera gaur egun?Zorionez, Errenterian sortzaile mordoa dago, artista plastikoak, musikariak, idazleak, dan-tzariak zein arte eszenikoen munduan dabilen jendea. Eztena behar batetik sortu zen, kolektibo horiek kalitatezko programazio bat sortzeko zuten beharretik, hain zuzen. Horrek Euskal Herri osoan dagoen jarduera artistikoen berrikuntza egarri edo nahia islatzen du. Garai baten amaiera dela sumatzen dut, eta beste garai baten hasiera, guztiok batera idazten ari garen garai berri batena.Leioan izan ondoren, bidaiatzen jarraituko dute zure pertsonaiek? Bai. Marionnettes osatzen duten pertsonaiek euren bidea jarraituko dute jada programatuta dauden hurrengo erakusketetan eta aurrerantzean sortzen direnetan ere. Eurek bakarrik edota nire eskultura lan osoarekin batera, baina martxan jarraituko dute.