MARTA ZELAIA ARTISTA

“Harremanen zailtasunen inguruan egindako gogoeta da Sokatira”

Marta Zelaia ‘Sokatira’ bere lana atzean duela, Rekalde aretoko erakusgelan. (Borja Guerrero)

‘Sokatira 2014-2017’ izenburua duen tapiz ikusgarria paratu du Zelaiak Bilboko Rekalde aretoan, martxoaren 18ra arte. Erakusketa honek eman dio hasiera Barriek 2018 programari

Ainhoa Lores - Sábado, 3 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 19:39h.

Martxan da Bizkaiko Foru Aldundiak susta-tzen duen Barriek arte sorkuntzarako programaren aurtengo edizioa. Zazpigarren edizio honetan sei artistaren lanak erakutsiko dira: Raisa Alava, Jon Ander Garcia, Saray Perez, Iratxe Yanez, Ander Sagastiberri eta Marta Zelaiaren lanak, hain zuzen. Azken hori da, hain justu, edizio honetako berrikuntza nagusia, izan ere, bere lana erakutsiz, duela zenbait urte jaso zuen sormen-talentua berreskuratu eta bistaratu nahi izan du Aldundiak. Marta Zelaiak (Urduliz, 1962) Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako beka jaso zuen lizentziatu ostean. Bere obra hainbat saritarako hautatua izan zen: Ertibil Bizkaia’86 eta Bizkaia’87, besteak beste. 2000ko hamarkadatik sorkuntza arloko prestakuntza osotu eta finkatu du paisajismoaren arloan murgilduta.Duela hiru hamarkada, Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Beka eskuratu zenuen. Orain berriz, bekarik ez, baina erakunde berak antolatzen duen Barriek programan zure obra ikusgai dago. Zer dela eta?Beka hori 1987-1988 urte bitartean lortu nuen. Barriek 2018n berriz, Foru Aldundiak berritasun bat gaineratu nahi izan du: 1+5 delakoa, hau da, berreskuraketa bat egin nahi izan du.Hasierako sorkuntzarako beka horrek zer ekarri zizun?Lizentziatu eta berehala etorri zen beka. Horri esker, nire lana finka-tzeko aukera eta sorkuntzarako konfiantza lortu nituen. Hainbat tailerretan parte hartzen ibili nintzen, jakin baitakit esperientziak parteka-tzea aberasgarria dela eta ildo horretatik jarraitzen dut gaur egun ere, horren adibide da Sokatira proiektua.Nolako garapena izan du zure ibilbide artistikoak?Egia esan, ez dut inoiz artea utzi, loregintzan jarri nuen interesa, paisajismoa lantzen ibili nintzen eta gerora nire lanbidea bihurtu da.Eta orain zer suposatzen du zure obra Barriek programan ikusgai egoteak?Lana Rekalde aretoan erakutsi ahal izatea aukera handi bat da niretzat. Izan ere, erakusleiho ezin hobea da nire obra berri honentzako. Alde batetik, formatuari dagokionean, espaziora era ezin hobean egokitzen delako;eta, beste alde batetik, kalera ematen duen erakusleihoa delako eta oinezkoek euren burua bertan islatuta ikusiz, sokatiraren parte direla sentitu daitezke. Lan artistikoa inoiz utzi ez dudan arren, proiektu honetan hasi nintzenetik gogor aritu izan naiz lanean.Zelan otu zitzaizun ‘Sokatira 2014-2017’ obra?Orokorrean, beti landu izan dudan gai bat da harremanena, bai arlo sozialari dagokionean eta baita bikote artekoenean ere. Obra hau harremanak mantentzeaz hitz egiterako orduan dauden zailtasunetatik dator. Batez ere inguruan ditugun familia eta lagunen arteko harremanei buruz ari garenean, gure sokan ditugunak. Gehien mintzen gaituztenak dira horiek, baina, era berean bakea modu onenean ematen digutenak dira. Gurasoak zaintzeko ordua heldu zenean gai hori kontziliazio arazo moduan agertu zen eta bakeak egiteko une aproposa zela iruditu zi-tzaigun. Euren zahartzaroan eta nire heldutasunean.Puntadaz puntada ondu duzu tapiza. Zein helbururekin?Gaia eta helburua bera izan direla esango nuke. Gaia, aipatu dudan bezala, harremanen arteko zailtasuna da, eta helburua berriz, lanaren bidez hori lantzea. Hau da, gurasoekin batera, eurek ulertzeko moduko lan bat egiten ibiltzea egunero, denbora daraman jardun batean.Inspirazio iturririk izan al duzu obra sortzerako orduan? Kolore eta formatuari dagokionean, euskal margolariak hartu ditut erreferentzia gisa;horien artean daude Ucelay, Arteta eta Dario de Regoyos, besteak beste. Irudia pixelatu dut definituta dagoen zerbait ikusteko aukera ematen dizulako, gardentasunez. Hurbiltzen zarenean berriz, dena nahastu egiten da eta obra irakurtezin bihurtzen da.Zeintzuk izan dira erabili dituzun materialak?Tapizak egiteko erabiltzen diren artisauzko materialak, hots, kotoi haria eta kalamukia. Irudia sortzeko berriz, teknologia tresnak. Argazki digital bat egin nuen eta, besteak beste, koloreak ere modu digitalean trukatu nituen. Irudian agertzen diren bost pertsonaietarako, kalamukia bost zatitan inprimatu nuen. Hortik aurrera, denbora eta haria izan dira lana bete dutenak.Zure bikotearen koadro bat ere bada erakusketan. Zer dela eta?Carlos Fernandez nire bikotea margolaria denez, sortzen nengoen obraren irudi bat egitea eskatu nion. Performance izena du margolan honek eta bertan eguneroko eszenan azaltzen diren pertsonaiak ageri dira. Bestalde, banekien prozesuak luzarorako joko zuela eta horregatik, aurrerapenen berri bat eman nahi izan nien lagunei. Jose Luis da horietako bat eta bera da hain zuzen ere, erakusketaren testua idatzi duena.Bilbon erakutsi ostean, aukerarik egongo da zure lana beste herri edo hiri bateko aretoren baten ikusteko?Momentuz ez dago ezer zehaztuta, baina ez dut aukera hori baztertzen.

Secciones