musika

Doinu ultramoreak

Revolta Permanent taldeak esku artean du bere hirugarren diskoa. ‘Ultravioleta’-n zortzi kantu bildu dituzte eta horietako bakoitza ekoizle batek nahastu du. Ostegunean Bilboko Kafe Antzokian taularatuko dituzte abesti berriak

MARTA MORALES - Lunes, 12 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 11:47h.

Hamabi urte zituztela hasi ziren rapeatzen Iker Villa eta Iker Aginaga, baina 2009rarte ez zen jaio Revolta Permanent. Duela lau urte, berriz, Mikel Becerra gitarra-jotzailea (Herri Oihua) eta Aitor Abio piano-jotzaile eta konpositorea (PiLT, Matxura) batu ziren taldera. 2014an, rapa eta elektronika estiloko Genesis diskoa argitaratu zuten eta 2016an ikusi zuen argia Kimera bigarren diskoak.Beren ibilbideko hirugarren uzta den Ultravioleta “oso disko pertsonala eta gogorra” da mezuen aldetik, taldekideen iritziz. Heriotzak, gaixotasunak, bakardadeak, amodioak... pisu handia daukate”, azaldu du Iker Villak. Izan ere, barneko gatazkak islatzen lagundu die disko berriak bi abeslariei. “Lehen begiratuan, argia ikusten uzten ez duten elementu asko azalarazten ditu Ultravioleta-k. Horixe bera egin du disko honek gurekin. Bion bizitzaren tarte latz batean dago idatzita diskoa eta, beraz, gatazkak kanporatzen lagundu digu”, nabarmendu du Iker Aginagak.Musikalki, berriz, atmosfera oso ezberdinak sortzen dituzte zortzi kantuek. “Oso disko aberatsa da giroen aldetik, kanta batzuk alaiak dira, beste batzuk ilunak, eta tentsio handikoak edota dantzagarriak direnak ere badaude”, aipatu dute taldeko kideek. Aurreko lanak entzun dituenak agian adituko duen lehenengo gauza ahots melodikoen presentzia handiagoa izango da. “Disko honetan gehiago abesten dugu abeslariok, askoz gehiago”, aurreratu dute Villak eta Aginagak. Horrek, baina, ez du esan nahi estiloa aldatu dutenik. “Revoltaren esentzian dauden estiloak mantentzen dira, rapa hor dago, baita betiko oinarri eklektikoa ere, non musika elektronika, hip-hopa, metal eta rock industrialaren arrasto ugari dauden”, kontatu dute abeslariek.ZORTZI EKOIZLE Disko honekin zerbait berezia egin nahi izan du Revolta Permanent-ek eta baita lortu ere. Espainiar Estatuko zortzi ekoizle garrantzitsuk hartu dute parte proiektuan, eta beste hainbeste abesti sortu ditu taldeak. Hain justu, abesti batez arduratu da ekoizle bakoitza: Dany Ritcher, Josep Umbria, Carlos Lillo, Jordi Gil, Manuel Colmenero, Maurizio Tonelli, PacoLoco eta Marc Parrot. Emai-tza, taldekideen arabera, “zortzi kanta ezberdin eta bitxi dira, landu dituzten produktoreak diren bezain ezberdinak euren artean, baina Revolta Permanent-en esentzia galdu gabe, eta musikalki aberastasuna areagotuz”.Era honetan, euskara ere munduan barrena zabaldu dute. Izan ere, Ultravioleta diskoaren helburuetariko bat horixe zen: euskara Euskal Herriko mugetatik haratago heda-tzea. “Era honetan, lortu dugu euskara estatuko zortzi estudio garran-tzitsutan sartzea”, azpimarratu du Abiok. “Beti uste izan dugu euskara ez dela Euskal Herrira mugatu behar eta, ahal den heinean, kanpora atera nahi izan dugu”, gehitu du Becerrak. Behin nahasketak eginda, Brooklynen (New York) egin du masterizazioa Jesse Cannonek, Limp Bizkit, The Cure eta Dillinger Escape Plan taldeekin parte hartzeagatik ezaguna den artistak.Aitor Abiok konposatu du diskoa, eta Villak eta Aginagak idatzi dituzte kantuak. Grabazio-lanak, berriz, Mungiako Gaua estudioetan egin dituzte, Jon Asier Zubelzuren gidaritzapean. “Gure etxea da Gaua. Aurreko diskoak bertan egin izan ditugu, musikan hasi eta hezi gara bertan eta inoiz ez diegu nahiko eskertuko haien laguntza guztia”, aitortu dute Villak eta Aginagak. Oraingo honetan, gainera, estudioko lana bereziki gogorra izan da abeslarientzat. “Grabaketa denetan pila bat ikasten da, baina honetan konkretuki abeslariok izugarri sufritu dugu, inoiz baino gehiago abestu dugulako, rapeatu baino”, adierazi du Aginagak. Hala ere, une dibertigarriak eta oso positiboak ere egon dira. “Konfidantza handiko giroa sortzen da estudioan, horrek asko laguntzen du grabazio prozesuan, eta emaitzan ere isladatzen da”.Estudiora sartu baino lehen musika eta letrak egin behar dira. Horretarako ere konplizitate handia topatu dute. Abiok baseak konposatu ohi ditu, Villa eta Aginaga letrekin aritu diren bitartean. Ostean, letra horiekin, abestien ahotsa konposatu dute Abiok eta abeslariek. Gitarraren doinuak ere Becerrak eta Abiok batera egiten dituzte.Dagoeneko zuzenekoekin hasi da Revolta Permanet. Izugarri gozatzen dugu oholtzan, energia deskarga handia baita guretzako, eta energia hori transmititzen saiatzen gara”, diote. Ostegunean Bilboko Kafe An-tzokian eskainiko duten doako kon-tzertuan aurkeztuko du taldeak bere azken lana. Hainbat kantu estreina-tzearekin batera, dokumental bat ere aurkeztuko dute barakaldarrek. Durangoko 40 Minutu Rock jaialdian ere izango dira, hilaren 24an. “