7 eguneko txandetan

"Udalekuak 2018"kanpainarako lau instalazio berri eskeitzen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak

7 eta 13 urte bitarteko 1.402 bizkaitarrek parte hartu ahalko dute Udalekuak 2018 kanpainan

Instalazio horiek Galdamesen, Morgan, Zugarramurdin eta Lekeition daude, eta 7 eguneko txandetan eskaintzen dira;horien bidez, programa honen eskaintza osatzen da.

deia.eus - Lunes, 16 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:50h.

Bizkaiko Foru Aldundiak bederatzi egoitza eskaintzen ditu. “Udalekuak 2018” kanpainaren ardatz nagusiak euskararen erabilera informalean komunikatzeko gaitasunak hobetzea, gure historia eta tradizioetara hurbiltzea eta kirol autoktonoak praktikatzea izango dira. 7 eta 13 urte bitarteko 1.402 bizkaitarrek parte hartu ahalko dute Udalekuak 2018 kanpainan, eta, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko lankidetzari esker, udako zenbait egun eman ahalko dituzte hiru lurralde horietan eta Nafarroan dauden 17 egoitzatan. Bizkaian eskabideak martxoaren 12tik 21era bitartean aurkeztu ahalko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak, aurten, lau instalazio berri eskaintzen ditu, 7 eguneko txandetan;horietan, kultura- eta kirol-jarduerak izango dira nagusi umeen egonaldietan. Instalazio berriak honako hauek dira: Txabarri aterpetxea, Galdamesen;Meakaur, Morgan;Graxiana, Zugarramurdin;eta Trinkete, Lekeition.

"Udalekuak 2018" kanpainaren xehetasunen berri Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien artean koordinatutako programaren aurkezpenean eman da. Prentsaurrekoan, Lorea Bilbao Bizkaiko Euskara eta Kulturako diputatuak, Igone Martinez de Luna Arabako Euskara, Kultura eta Kiroletako diputatuak eta Goizane Álvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako eta Kiroletako zuzendariak parte hartu dute.

"Udalekuak 2018" kanpainan, Bizkaian, euskararen erabilera informalarekin zuzenean lotutako jarduerak garatuko dira;horrela, umeak hizkuntzara hurbilduko dira eta hobeto ezagutuko dute, jolasen bidez. Gainera, foru-erakundeak, edizio honetan, umeak Euskadiko bertoko kultura- eta kirol-tradiziora hurbiltzeko jarduerak sendotu nahi dira. Horretarako, instalazio berrietan gai horiei oso lotuta dauden planak programatuko dira. "Udalekuak 2018" kanpainarako tarifak

Foru-erakundeak plaza bakoitzaren kostu osoaren % 71,45en ekarpena egiten du;ume bakoitzeko prezioa, zazpi eguneko txandarako, 122 € da, eta hamar eguneko txandarako, Zuhatzan uztailaren 16tik 25era bitartean egingo denerako, adostu den prezio publikoa, 178 €.

Bestalde, baliabide ekonomiko gutxi duten gizarte-kolektiboei % 85eko hobari ekonomikoa emango zaie, alegia, onuradunek zazpi eguneko txandarako 18,30 euro ordaindu beharko dute eta hamar egunerako 26,70 euro.

Azkenik, familia ugariek kuotaren % 30eko hobaria izango dute.