arkitektura

Ingurune hezitzaileak

Eskoriatzako Arizmendi Ikastolako Almen gunean egokitutako espazioetako batzuk. NONDIK
Eskoriatzako Arizmendi Ikastolako Almen gunean egokitutako espazioetako batzuk. NONDIK

Espazioaren funtzio pedagogikoa gure eskolaeta ikastetxeetara iritsi da: heziketarako bideak,liburuetan ez ezik, bizi dugun testuinguruan erebadaudela ikasten hasi gara

ULA IRURETAGOIENA - Miércoles, 7 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 11:17h.

DEMAGUN gure haur eta gazteen hezkuntzaren arduradunak zerrendatzeko eskatzen digutela. Seguru aski, hezitzaileak, irakasleak, pedagogoak, gurasoak, psikologoak, hezkuntza politikariak izendatuko genituzke, eta arkitektoak zerrendan sartzeko arrazoi gutxi aurkituko genituzke. Egiari zor, espazioa eta heziketaren arteko loturak lausoak direla ematen badu ere, azken urteetan pedagogia berritzaileak –aspaldiko jakintza bada ere orain ari garelako aplikatzen– ezartzen hasiak dira eskola eta ikastetxeetako espazioetan eta iraultza arkitektoniko bat bizi dela baieztatu daiteke. Gertakizun horien gainean hitz egiteko heziketa espazioetan lan egiten duen arkitekto talde bat kontaktatu dugu: Nondik, Gasteizen lekutua den arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioa.

Garrantzitsua da aurrez esatea espazio- hezitzaileen gaineko gogoeta gutxitan egiten dela Arkitektura Eskoletan. Ikasleen ikasketetan etxebizitzak hartzen du dedikaziorik handiena, arkitektoaren eraikitze-bizitza domestikotasunaren inguruan izango delakoan. Hezkuntzan espazioaren egiteko hezitzaileari lekua irekitzen hasi zaion heinean, arkitekturatik ere heziketara gehiago begiratzeko joera ematen da ari apurka-apurka. Horregatik, ez da gutxiesteko xehetasuna Nondik lantaldea osatzen duten Ahinitze Errasti Etxeberria eta Alejandro Gonzalez Perez arkitektoek, hezkuntzako arkitektura eraikitzeko esperientziaz gain, hezkuntza espazioen ikerkuntza ibilbidea izatea. 2016.urtetik aurrera eraikiak ditugun ikastetxeetako espazioen berformulaketan lanean dihardute.

ELKARREKIN BERPENTSATUHeziketa espazioak diseinatzeko, ezinbestean prozesu kolaboratibo bat eratu behar dela diote. Etxebizitza kolektiboaren diseinuarekin alderatuz –erabiltzaile unibertsal eta utopiko batentzat proiektatzea–, eskola eta ikastetxeetan aukera dago erabiltzaile guztien elkarretaratzea egiteko espazioen eraldaketa abiatu aurretik. Metodologia lanaren arabera, ikasle eta irakasleekin batera lan-saio irekiak antolatzen dira, ikastetxearen espazioetan pentsatzen hasteko.

Bakoitzak espazioarekiko begirada ezberdin batekin aberastuko du prozesua;irakasleek zehaztuko dute praktikara eraman nahi duten pedagogia eta ikasleek eskoletako espazioak nola erabiltzen dituzten kontatuko dute (jantokia, korridorea, patioa, komunak... espazio hezitzaileak direla kontsideratuz). Eskolak dituen espazioen ezaugarriak ikertu behar dira jarraian, funtzio eta helburu berriak bertan egokitzeko aukerak aztertzeko. Ikerketak integrala behar du izan. Ikastetxeetako espazioak denboran zehar apurka-apurka eraikiko diren arren, espazio guztiak elkarrekin berpentsatu behar direlako. Gutxirako balio du patioaren espazioa inklusiboagoa egiten badugu, ikasgelek egiteko horretan duten papera pentsatzen ez badugu.

Prozesu hauetan, arkitektoen hasierako lana galdera egokiak plazaratzea dela diote: “Nola mugitzen gara ikasgela batetik bestera? Non gelditzen gara itxoin behar dugunean? Ba al dugu jarrita egoteko txokorik? Zergatik gelditzen dira ikasleak beti txoko berdinean berriketan? Ondo erabiltzen ote ditugu biltegiratzeko espazioak? Zergatik ditugu ikasgeletan ikasle adina aulki eta ez gehiago?...” Nondik-ek aholkularitza eta gidaritza lanetan sinesten du, galderen erantzunak tokian-tokian eraikitzen direlako eta erabiltzailea espazioaren eraldatze prozesuan inplikatzea emaitzaren arrakastaren atal nagusiena delako. Ulertu behar dugu espazioak erlazio identitarioa lantzeko aukera eman eta baloreak transmititzen dituela;ekintza kolektibo baten memoria gune batekin harremanean dagoelako. Eta memoria eraikitzen duelako, diseinuak ekintzak gertatzeko aukera ziurtatu behar du.

GUNE BIZIAK Leintz Bailarako Arizmendi Ikastolan bukatu berri dituzte espazio eraldaketa lanak, deskribatutako metodologiaren ondorio.

Konfiantzaren Pedagogiarena ikastolak aspaldi martxan duen egitasmoa da, eta Nondik prozesuaren konplize bilakatu dute. Espazio zabal eta argitsu batean txoko txikiak sortzeko moduak eraiki dira, bilera formal eta informaletarako tokia emanez, talde txiki eta handietarako lekuak prestatuz. Neurri eta izaera ezberdinetako gune hauetan kolorea erabili da aldartean eragiteko, goxotasuna eta elkartasuna iradokiz.

Hainbat altzariren eraikuntza teknologiako klasean garatu dute ikasleek.

Espazioa gune bizi gisa ulertzean, eraldatze eta egokitze lanak ez dira sekula bukatzen. Espazioarekiko lotura konstante hau da, hain zuzen ere, ingurune hezitzaile baten ulerpena. Bide batez, esan behar dugu hezkuntza eta espazioaren arteko harremanak puri-purian egotearen seinale dela Iruñean martxoaren 5etik 7ra Nafarroako Eskolen Kontseiluak antolatuta ospatuko diren jardunaldiak.

Aukera paregabea eskoletako esperientziak ezagutu eta hezitzaileak eta arkitektoak mahai berdinaren bueltan eztabaidan jartzeko.

Secciones