bidaia-koadernoa

Basamortu handia miniaturan

Askotan mespretxatua eta ahaztua, Monegros Aragoiko estepa xumeak, oso geografia-azalera txikian, munduko basamortu handietako klima eta ekologia elementuak biltzen ditu

Daniel Burgui (ARTEZ-ek itzulita) - Domingo, 11 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 12:54h.

Haren izena ezagutzen dugu. Gure ibilbidean seinaleak ikusi ditugu. Hartaz entzun izan dugu, baina oso jende gutxik zapaldu ditu benetan bertako lurrak. Auzokoak ere ez dira sartzen barrualdetik ibiltzera. Gaur egun ez dago artzain galdurik bertatik igarotzen. Modernitateak, errepideek, autobideek eta despopulatzeak aspalditik kondenatu zuten treneko edo autoko leihoaren bestaldeko paisaia soil eta iheskorra izatera. Leihotik azaltzen den postal iragankorra. Monegros basamortua da: Aragoiko goi-ordoki handia.Pina de Ebro udalerritik Candasnosera, Bujaraloz herri enblematikoa zeharkatuta gezi laranjekin zuhur seinalatuta dago, erromesak gal ez daitezen. Bide bakarra da, Inaziotar Bidea izenekoa. Loiolako San Ignaziok XVI. mendean penitentzian egindako bidea, Katalunia eta Lur Santurako bidean. Bitartean ez dago ez herririk ez hiririk atseden har-tzeko. Jan-edana gainean eraman beharko dugu.MUTURREKO TENPERATURAK Aurretik, hogeita hamar orduko ibilbide harritsua, lehorra eta muturreko tenperaturekin: Udan bero itogarria 40 gradurekin eta neguan hotz izugarria zero azpiko tenperaturekin. Bidezidor soilduak, orduko ehun kilometro baino gehiagoko haizeen astinaldi gaiztoen aurrean, Ziertzoak Ebro ibarra eroso zeharkatzen duenean, oztoporik gabe. Eta eguzkiak jotzen badu, ez dugu itzalgunerik geure burua babesteko. Ez dago zuhaitzik. Arnasa Santa Luzia Bentan bakarrik berreskuratu ahal izango dugu, errepide erdiko jatetxe txiki batean. Eta zoritxarrez euria egiten badu, zorionekoak izango gara ikuskizun itzel hori ikusteagatik. Ur-eskasia klima-ezaugarririk nabarmenena da, Monegroseko klima ondoen azaltzen duena. Euririk gabeko egun kopurua %80 izaten dira 365 eguneko egutegian.Monegros basamortuak ekosistema paregabea du, ekialdeko estepen an-tzekoa. Ez bakarrik idortasunagatik, baita Europako urmael endorreikoen gunerik zabal eta garrantzi-tsuena izateagatik ere. Hemen, inongo ibaira isurtzen ez diren 26 laku txiki daude. Kubeta natural horietatik hamaseik ura pilatuta dute urte osoan, gatz bilketa handiarekin. Ekosistema urrunetako miniaturazko kopiak dira, esaterako, Afrikako Txad lakua, Andeetako Titikaka edo Kazakhstango Aral itsasoa bezalakoa.Gure zeharkaldiaren erdian, atsedena aurkituko dugu Bujaralozen. Ez da arraroa bertan Bujará Uzbekistango hiri mitikoa gogoratzea. Samarkandarekin batera, oasia zen Zetaren ibilbidean. Bertan, milaka karabana, merkatari, nomada, politikari, lapur eta erromes gelditzen ziren atseden hartzera. Hain zuzen ere, Bujaralozek ekialde urrunean du jatorria. Bere izena arabiera zaharrari zor dio: Burx al-arús, hi-tzez hitz emaztegaiaren dorrea. Gaur egun atsedengunea da, baita karabana modernoetarako ere: Gidari eta kamioilari horietako askok Nazional-II errepidea zeharkatzen dute, Madril eta Bar-tzelona lotzen dituen bide nagusia, eta bertan pausatzen dira gau bateko pentsio eta hoteletan.Alabaina, Monegros eta Asiako basamortuen arteko antzekotasunak ez dira gure irudimenaren ondorioa soilik. Bi paisaiek aparteko zuhaitz-espezie bat partekatzen dute: Krascheninnikovia ceratoides. Metro bateko zuhaixka hori abuztutik urrira loratzen da bakan klima kontinentaletan. Asia Erdialdeko estepa hotzetan du jatorria: Uzbekistan, Afganistan, Mongolia edo Txina. Eta Europan oso landare urria da. Aragoin bakarrik dago. Penintsulako gainerako lurretatik desagertu zen agian aspaldiko klima-aldaketengatik.Bide erdian, behin Peñalba igarota, paisaia brastakoan aldatzen da. Igeltsuzko ordoki zuriak utziko ditugu, baita historiaurreko itsas hondo zaharretako buztin argiak eta urmael gaziak ere. Basamortu gorrixkan sartuko gara, lur ferroso eta trinkoago batean. Panorama horrek Australiako edo Ipar Amerikako basamortuak gogorarazten dizkigu. Izan ere, yardang txiki ba-tzuk ikus ditzakegu hemen: Formazio harritsu horiek dorre desitxuratuen antzera altxatzen dira. Hareharrizko mugarriak haizearen higadurarekin moldatuak. Batzuek itxura bitxi eta landuak hartzen dituzte, balearen konkorrak izenekoak. Candasnoserantz bidexkak zeharkatzen ditugu, baina benetan kanoiak, errekak eta uholdezko errekastoen trokak edo ur-gainezkabideak dira euri pixka bat erortzen denerako.Ibilbidea Candasnosen bukatzen da: udalerri lasaia baina animatua. Basamortua gurutzatu, paramo batetik etapa gogor eta luzeari aurre egin eta izen zahar eta enigmatikoa duen hiri baterantz abiatzeak edozein ibiltariri gozarazten dio. Gaur egun ere, hala nahi izanez gero, oinak birrinduta, arnasarik gabe eta bideak bakarrik aurkituz eta esploratuz bukatu daiteke. Sarritan, abentura handiak eta esperientzia exotikoak behar dituzten abenturazaleek ahaztu egiten dute etxetik gertu ere erronka, exotismo eta lilura zoragarriak daudela. Monegros miniaturazko altxor idorra da, eta kontinente guztietako basamortuen baldintzak biltzen ditu: Europa, Asia, Afrika, Amerika eta Ozeania.