ekainera arte

'Bilboko Korala Gertutik' saioak kontzertuak eskainiko ditu Bilboko barruti guztietara

Bilboko Udalak, Bilboko Koral Elkartearen eta bere taldeen zortzi kontzertu eskainiko ditu hiriko auzoetan. Taldeek, musika-tresna espezialitateetako eta kantu ikasleak barne, 300 pertsona baino gehiago biltzen dituzte. Halaber, 'Bilboko Korala Gertutik' programaren hirugarren edizioa astearte honetan aurkeztu da.

EUROPA PRESS - Martes, 13 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 13:44h.

BILBO. "Bilboko Korala Gertutik" programaren helburua, musika koralerako zaletasuna jende guztiaren artean bultzatzea eta Bilboko Koral Elkartea osatzen duten taldeen eta bertako ikasleen lana erakustea da", programa aurkeztu duten Nekane Alonso Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia eta Iñigo Alberdi eta Enrique Azurza, hurrenez hurren, Bilboko Koral Elkarteko Gerentea eta Zuzendari Artistikoaren esanetan.

GARAPENA

Musika programazioa, osoa doakoa izango dena, larunbat honetan, martxoaren 17an, hasiko da, Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuen Elizan, Urko Sangronizek zuzentzen duen eta Bilboko Koral Elkartearen talde gaztea den Euskeria besbatzaren eskutik. Euskeriak "betidanik bete izan du Umeen Abesbatzaren eta Bilboko Koral Elkarteko Koral mistoaren arteko bitarteko pausu izateko filosofia, Errenazimendutik gaur egungo musikara doan errepertorioa landuz". Abesbatza gaztea izango da, baita ere, programazioaren bigarren hitzorduaren protagonista, apirilaren 5ean, Bihotz Sakratuaren elizan (Abandoko jesuitak).

Hurrengo emanaldia, Udalak iragarri duenez, apirilaren 14an izango da Iralabarriko San Antonio elizan, eta Jesus Guridi orkestraren eskutik etorriko da. Talde berak beste kontzertu bat eskainiko du maiatzaren 5ean Santutxuko Karmelo elizan, Bilboko Koral Elkarteko kantu ikasleekin batera.

Matikoko Salbatore elizak, 70 ahots biltzen dituen Umeen Abesbatzaren kontzertua jasoko du apirilaren 21ean. 1994ko otsailetik, abesbatza Bilboko Koral Elkarteko Kontserbatorioko ikasleez hornitzen da batez ere. Zuzendaria José Luis Ormazabal da.

Maiatzerako programazioak hiru kontzertu biltzen ditu, 5ean, 11n eta 12an. Maiatzaren 5ean Jesus Guridi orkestra arituko da kantu ikasleekin batera Karmelo elizan. Maiatzaren 11n Bilboko Koralaren txanda izango da, Abusuko Artzain Onaren elizan. Hurrengo egunean, musika Zorrotzako Mirarien Dominaren Gure Amaren parrokiara helduko da, Alegro Abesbatzarekin eta Gitarra Orkestrarekin.

Programazioari ekainaren 16an emango zaio amaiera, Deustuko San Felizisimo elizan, Bilboko Koral Elkarteak duela bi urte martxan jarri zuen Eskolan Kantari egitasmoaren emanaldiarekin. Egitasmoaren helburua, kantua Hiriko ikastetxeetara hurbiltzea da. Egitasmo horretako partaideak izango dira "Bilboko Korala Gertutik" programazioari amaiera emango diotenak.

KORALAREN IBILBIDEA

Bilboko Koral Elkartea, ehun urte baino gehiago dituen Hiriko erakundeetako bat, 1866ko ekainean eratu zen Bilboko Orfeoi gisa, eta Bilboko Koral Elkarte gisa urte bereko abuztuaren 3an, musikaren, orokorrean eta abesti koralaren, batez ere ezagutza eta hedapena bultzatzeko asmoz.

Hainbat aintzatespen jaso ditu, Arte Ederren Urrezko Domina (1986), San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako Ohorezko Domina (2005) eta Bilboko Hiriko Urrezko Domina (2007), beste batzuen artean. Kantu koral ildo bereizlea du, umeei, gazteei eta helduei musika koralaz gozatzeko aukera ematen dieten hiru abesbatza talderekin.