HITZALDI-SOLASALDIAK

Bilbok eta Arriagak euskarazko antzezlanak eskuragarriago jartzen dituzte

Martxoaren 15ean 'HIRU EMAKUME' lana antzeztuko dute 20:00etan

Bilboko Udalak eta Arriaga Antzokiak, herritarrek euskarazko antzezlanak ikustera joan eta gozatzea nahi du, euskarazko kultur ekitaldiei balio erantsia emanez eta antzezlanak euskaraz eskaintzean, ikuskizuna hasi baino lehen, solasaldi bat egongo da. 

DEIA - Martes, 13 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 11:29h.

Hitzaldi-solasaldi horiek Arriaga Antzokiko Foyerrean egiten dira ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago, Zenbat Gara Elkarteko Xabier Monasterio idazle eta hizkuntzalariaren eskutik. 20 minututan antzezlanaren nondik norakoak azaltzen dira: testuingurua, egitura, testuinguru soziala, taularatzea, zuzendaritza eta eszenaratzea, betiere ere taula gainean ikusiko dutenaren aperitibo moduan.

Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailaren helburua euskaraz egiten den kultura sustatzea eta, bide batez, ikus-entzule euskalduna fidelizatzea da. Hitzaldi-solasaldiek ez dute sarreraren prezioan inolako gainkosturik izango.

Datorren eguenean, martxoak 15, 'HIRU EMAKUME' lana antzeztuko dute 20:00etan. Euskarazko Saioa hasi baino ordu erdi lehenago, antzezlanari buruzko hitzaldi-solasaldia egongo da ikusle guztientzat Arriaga Antzokiko Foyerrean, Xabier Monasterio idazle eta hizkuntzalariaren eskutik.

Ekimen hau iazko urrian jarri zen abian aurrenekoz, Obabakoak euskaraz estreinatu zenean eta Giltzadun Etxea eta Dublindarrak antzezlanetan.