Jaurdunaldia bihar ospatuko da, Malagan

Bilboko administrazioen eta herritarren harremanei buruzko jaurnaldian parte hartuko du Udalak

Kaleidos.Red Fundazioak antolatu du bihar, Malagan, ospatuko den jaurdunaldia. Gertuko tokiko politikak bideratzea, herritarrentzako gestio publikoaren gertutasunarekin lotutako proiektuak eta programak landuko dituen sarea sustatuta da haren helburua. Gainera, herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko zinegotzi Gotzone Zaldunbidek eta saileko arduradun batzuk parte hartuko dute jardunaldian. Bilboko Udala Kaleidos sarean dago, beste udal batzuekin batera: Alcobendas, Burgos, Getafe, Logroño, Málaga, Alacant, Sant Boi de Llobregat, Gasteiz eta Zaragoza besteak beste.

deia.eus - Lunes, 16 de Abril de 2018 - Actualizado a las 13:06h.

BILBO. Bilboko Udalak “El rediseño permanente de los modos de participación e implicación ciudadana” izeneko jardunaldian parte hartuko du apirilaren 17an, Kaleidos.Red Fundazioak antolatuta, hausnartzeko nola tokiko administrazioek modu egokian erantzun behar dizkieten herritarrek ekonomia berrien, teknologia berrien eta dibertsitate berrien arloan egiten dituzten eskariei, arin aldatzen diren inguruneetan;hori guztia gobernamendu eta herritarren partaidetza eta inplikazioaren eredu berrien markoan.Honako honetan, jardunaldia Malagan egingo da eta bertan Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko zinegotzi Gotzone Zaldunbidek eta saileko arduradun batzuk parte hartuko dute. Gainera, gaur egiten ari den barruko lan-saioa sozializatzeko eta erkatzeko baliagarria izango da biharko topaketa;hain zuzen ere, udaletako teknikari-arduradunek eta gai bakoitzeko adituek prozesu bat jarriko dute abian tokiko administrazioen zerbitzurako eduki praktikoa jasoko duten gidak eta baliabideak prestatzeko.Kaleidos.Red Fundazioa 2000. urtean sortu zen gertuko tokiko politikak bideratzeko helburuarekin, herritarrentzako gestio publikoaren gertutasunarekin lotutako proiektuak eta programak landuko dituen sarea sustatuta. Une honetan, Fundazioaren hausnarketa Europako esparrura eramaten ahalegintzen ari dira, BUilding up Europe from Local Authorities, alegia, Europa tokiko administraziotik eraikiz proiektuaren markoan.Bilboko Udala Kaleidos sarean dago, beste udal batzuekin batera: Alcobendas, Burgos, Getafe, Logroño, Málaga, Alacant, Sant Boi de Llobregat, Gasteiz eta Zaragoza.Egitarau osoa Kaleidos.Red Fundazioaren web orrian.