Lehiaren Euskal Agintaritzak "Kontratazio Publikoari eta Lehiari buruzko Gida"egin du

Lehiaren Euskal Agintaritzak "Kontratazio Publikoari eta Lehiari buruzko Gida" argitaratu du, 2017ko azaroaren 9an onartu sartu zen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 9/2017 harira.

Sektore publikoaren erakunde, enpresa eta herritarrentzat erabilgarria den tresna eskaintzea da helburua, Lehiaren Euskal Agintaritzak jakinarazi duenez.

EUROPA PRESS - Viernes, 20 de Abril de 2018 - Actualizado a las 12:21h.

BILBO. Herri administrazioak lehiaren bermatzaile gisa duen eginkizuna azpimarratzen du gidak, eta lege berriak lehiaren agintaritzei ematen dien eginkizuna azaltzen du kontratazio publikoaren prozeduretan. Gainera, espresuki sortutako test bat bildu du, lehiaren kontrako praktikak existitzen diren antzemateko.

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legea joan den martxoaren 9an jarri zen indarrean. Lehia irizpideak gailentzen dituen kontratazio sistema azaltzen du, besteak beste, eta rol garrantzitsuagoa ematen die lehiaren arloko agintaritzei prozeduraren hainbat faseetan.

Testuinguru horretan, Lehiaren Euskal Agintaritzak "interes handikotzat" jo du lehiaren ikuspuntutik kontratazio publikoaren gida praktikoa argitaratzea. Estatu mailan kontratazio eta lehiari buruz argitaratzen den lehen gida da, kontratuen lege berria onartu eta indarrean sartu denetik.

Lehiaren Euskal Aguintaritzak agitaldi honetarako Plan Estrategikoan zehaztutako lehiaren sustapenaren barruan dago ekimena. Era honetan, erakundeak "garrantzi berezia" eman nahi izan dio sektore publikoari, eta bereziki kontratazio publikoari, Euskadin "izaera estrategikoa" baitu.

Halaber, ekonomiaren "funtsezko eremua" osatzen du, eta BPGren %20 inguruan balioetsi daiteke. "Lehiaren bitartez baliabide publikoen erabilpen eraginkorragoa bermatzen da gizartearen eta hiritarren onurarako. Era berean, enpresek etekina ateratzen dute lehia askea,lehiakortasuna eta aukera berdintasuna kontratazioetan mantentzeagatik, balio sozial eta ekonomikoa sortzen lagunduz", azaldu du.

"Kontratazio Publikoari eta Lehiari buruzko Gida" zabaldu egingo da, edukia kontratazio plublikoaren arloan egunero lan egiten duten profesionalei helarazteko asmoz. Horretarako,Lehiaren Euskal Agintaritzak sektore publikoak banatuko du, Jaurlaritza, aldundi eta udal mailan, eta sektore publikoko bestelako erakundeetan. Enpresekin ere zabaltze ekintzak burutuko dira.