igandean, Ficoban

Gipuzkoako Nazioarteko Txakur Erakusketak 160 arrazatako 700 txakur bilduko ditu

Gipuzkoako Nazioarteko Txakur Erakusketaren 39. edizioa egingo da igandean, apirilaren 22an, Irungo Ficoba erakustazokan.

EP - Sábado, 21 de Abril de 2018 - Actualizado a las 20:47h.

DONOSTIA. Aurten 160 arrazatako 700 txakurrek parte hartuko dute, eta haien artean azpimarratzekoak dira 31 Teckel, 23 Setter, 22 Labrador Retriever eta 18 Bulldog Ingeles.

Ohikoa ez den arraza gisa, Nederlandse Kooikerhondje edo ehizarako txakur holandar txikiaren ale bat epaituko da. Espainia, Frantzia, Italia, Finlandia, Polonia, Errumania eta Suediako epaile talde batek epaituko ditu txakuir guztiak.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, erakusketaren saio bereziak Setter eta Leonberger arrazei buruzkoak izango dira. San Bernardo edo Gran Pirineo bezalako tamaina handietako arrazen artean gurutzatzetik datorren Alemaniako Leonberger arrazako 17 txakur lehiatuko dira Leonberger arrazaren Pirinioen arteko Txapelketa Franko-espainiarrarako puntua lortzeko.

Aurreko edizioetan bezala, lehiaketaz gain, beste pizgarri batzuk ditu erakusketak publiko profesionalarentzat eta bisitari zalearentzat. Gune batean hainbat stand izango dira txakurrak zaintzeko, entretenitzeko eta haien eguneroko bizitzarako (oheak, artisau fabrikatzeko uhal pertsonalizatuak, edertasunerako produktuak, hezkuntza eskola, albaitaritzarako eta animaliak errausteko).

Lehiaketari dagokionez, parte hartuko duten txakur guztien artean arraza bakoitzeko alerik onenak aukeratuko dira. Goizeko 09.30ean hasiko da lehiaketa, eta 19.00etan amaitu, gutxi gorabehera. Bitarte horretan, bi sari bereziki interesgarri irabazteko lehiatuko dira erakusketariak: Espainiako Txapelketarako Gaitasun Agiria eta Nazioarteko Gaitasun Agiria.

Finalak 16.00etatik aurrera izango dira, eta Ohorezko Ringera igoko dira arraza bakoitzeko alerik onenak, lehenik, talde bakoitzeko onena izateko lehiatzeko, eta, bigarrenik, hamar hautatuen artetik Erakusketako Txakurrik Onena titulua irabazten eta Errege Kopa lortzen saiatzeko.

Sariketa horietan ez ezik, beste final handi batzuetan parte hartuko dute txakurrek, sari hauek lortzeko: Bikoterik Onena, Hazkuntza Talderik Onena, Beteranorik Onena, Gazte Promesik Onena, Txakurkumerik Onena eta Espainiako Arrazarik Onena.