artea

Istorio laburrak

Raisa Alava artistak ‘Si aparezco, aparezco / momentuz ez’ erakusketa paratu du Bilboko Rekalde Aretoan. Figuren desitxuraketaren bidez istorioak sortu ditu, margoak, euskarri digitalak edo zeramika erabilita

Marta Morales - Lunes, 23 de Abril de 2018 - Actualizado a las 10:22h.

Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikoko Barriek 2018 programaren barruan garatu du Raisa Alavak Si aparezco, aparezco / momentuz ez bere azken erakusketa, egunotan Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan ikusgai dagoena. “Gogotsu hartu nuen bertan erakusketa egiteko gonbitea, ilusio handiz. Baina beldurra ere eman zidan, jendaurrean azaltzea ez baita erreza”, aitortu du artista bilbotarrak. Alavak nabarmendu duenez, erakusketak ez dauka helburu konkreturik, interpretazioa bisitariaren eskuetan utzi baitu. “Ez diot ikusleari ezer eskatzen, zerbait eskatzeak ikuslearen gainetik jartzen baitzaitu, eta hori ez zait gustatzen”.Rekalde Aretorako espresuki egindako bi marrazki handi, sei lan digital eta zeramikazko piezen multzo bat prestatu ditu Alavak erakusketarako. “Espazioa zelan antolatuta dagoen ulertu behar izan nuen obren izaera aukeratu ahal izateko. Hutsik dagoen leku bat apaintzea ez da erraza, baina lekua ikusi bezain pronto bi marrazki handi jartzearen ideia bururatu zitzaidan, tamaina handiko zerbait egiteko beharra nuelako. Hortik aurrera, dena errazagoa izan zen”, kontatu du.Sortzen hasten denean, Alavak ez dio inoiz ideia jakin batetik ekiten. “Sorkuntza prozesuaren helburua irudi bat edukitzea dela esango nuke”, uste du artista bilbotarrak. “Prozesuan zehar bururatzen zait ideia, ekuazio matematiko bat ebazten den moduan”, zehaztu du. Dena den, figura beti abiapuntu gisa har-tzen du, baina hori bera desitxura-tzea da bere lanaren funtsa. “Zergatia ezagutu gabe, oroimenak trazu batzuk iraun dezaten hautatzen du. Irizpidea, lan egiterakoan, inkon-tzientea da”, azaldu du.IKonografia historikoa Oroimena eta ikonografia historikoa erabiltzen ditu Alavak bere lanetan, konkretuki, iraganean beste kulturak zelan komunikatzen ziren adierazten duten keinuak. “Orokorrean, ikurrak asko gustatzen zaizkit, eta, bereziki, hieroglifikoen ikurrak. Normalean, ikurrak historian zehar, istorio bihurtu arte, zelan garatu diren aztertzen dut. Momentu batean, norbaitek ikur horiek interpretatu eta aurpegi bat jarri zien. Niretzat irudi misteriotsuak dira, ez baitut horien kode sinbolikoa ezagutzen. Horren gainean lan egiten dut”, azaldu du Alavak. Margoak, collage-ak, zeramika eta euskarri digitalak uztartzen ditu Alavak bere sorkuntza prozesuan. “Nire praktika aldatu egiten da, baina beti oinarritzen da marrazkian, batez ere grabatuan, eta, aurrerago, zeramikan”, adierazi du bilbotarrak. Horrela, marrazteko orduan, begi edota buruko ataletik hasten da lanean. “Ezjakintasun momentu hori apur-tzeko beharra daukat, eta, hortik aurrera, burua paisaia ezberdinak eraikitzen hasten da, istorioak irudimenean agertuz. Hori da nire helburua marrazten edo zeramika lan-tzen hasten naizenean”.ZURI-BELTZEAN Normalean, zuri beltzean egiten du lan Alavak, kolore horiek izugarri gustuko baititu. Hala ere, Rekalde aretorako prestaturiko hainbat lanetan kolorea sar-tzea erabaki zuen. “Probatzearren egin nuen, eta emaitza gustatu zi-tzaidan. Kolorearekin dinamismoa lortu nahi izan nuen hiru marrazkien artean, baina esanahia aldatu gabe”, argitu du. Dena den, koloreak erabiltzeak “esfortzu mentala” eskatzen diola aitortu du. Alavak gustuko du bere erakusketen bisitariek, lanak ikusi ostean, duten iritzia jasotzea eta ezagutzea. “Jendearen erantzunek beti harri-tzen naute -agertu du-. Batzuetan, oso ideia ezberdinak izan arren, puntu komun bat egoten da. Bestetan, prozesuan zehar nik pentsatutakoak esaten dizkidate, intimotasunaren muga hori nolabait apurtuz. Oso interesgarria da guzti hori”. Alavak “istorio labur” bezala ulertzen ditu bere lanak. “Gustatzen zait pentsatzea istorio bat kontatzen ari naizela. Istorio oso sinple bat, hiru binetako komiki baten antzera, edo pelikula baten fotograma bat bezala, non aurrekoa eta gerokoa sor-tzeke dauden”. Hala ere, bada bere lanen arteko loturarik, eta, neurri batean, jostun baten lanarekin lotzen du bere jarduna Alavak. “Zeramika piezak marrazkien merchaindising moduko bat direla esango nuke”, uste du Alavak, pelikulen similarekin jarraituz. “Komunean daukaten gauza bakarra inten-tzioa da. Izan ere, nire intentzioa batez ere ludikoa da, plazer estetikoan oinarrituta”.