300.000 euroko aurrekontua

Lakuak 300.000 euroko laguntzak emango ditu GIB/Hies, C hepatitis eta sexu transmisioko infekzioen arloko jardueretarako

Jarduerak ezinbestekoak dira infekzioen transmisioa prebenitzeko eta eramaileen egoera hobetzeko baterako ahaleginean

Miércoles, 16 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:32h.

BILBO. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 300.000 euro banatuko ditu laguntzetan, GIB/Hiesa, C hepatitisa eta sexu transmisioaren ondoriozko infekzioak prebenitzeko eta kontrolatzeko jardueretarako. Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko erakundeek jaso ahalko dituzte laguntzak, eta lehentasuna izango dute kolektibo ahulenei bideratutako jarduketek.

Eusko Jaurlaritzak Osasun Sailak nabarmendu duenez, jarduera horiek eta administrazio publikoek martxan jarritakoak "ezinbestekoak dira infekzio horien transmisioa prebenitzeko eta eramaileen egoera hobetzeko baterako ahaleginean".

Horrela, laguntzen deialdiak 300.000 euroko aurrekontua du, eta lehentasuna emango die kolektibo ahulenei zuzendutako jarduketei. Halere, ez dira baztertuko herritarrak oro har hartzaile dituen jarduketak. Biztanle ahultzat jotzen dira GIB, CHI eta sexu transmisioko infekzioen eragin handia eta nagusitasuna dutenak, besteak beste, gizonekin sexua duten gizonak, etorkinak, bide parenteraleko droga erabiltzaileak eta prostituzioan lan egiten dutenak.

Hain zuzen, laguntza jaso ahalko dute gizonekin sexua duten gizonen kolektiboarekin esku hartzeko proiektuek, kolektibo horren GIBaren, C hepatitisaren eta sexu transmisioaren garrantzi epidemiologikoa aintzat hartuta.

Halaber, GIB, C hepatitis eta sexu transmisioa dela-eta ahulak diren beste kolektibo batzuei zuzendutako proiektuak ere lagundu ahal izango dira, besteak beste, etorkinak, bide parenteraleko droga erabiltzaileak eta prostituzioa egiten dutenak eta, oro har, bazterketa egoeran dauden pertsonak.

Gainera, GIBaren, C hepatitisaren eta sexu transmisioaren ondoriozko infekzioaren diagnostiko goiztiarrera bideratutako proiektuak, eta GIBarekin bizi diren pertsonentzako laguntza psikologikoko eta sozialeko proiektuak ere diruz lagundu ahal izango dira.

GEHIENEZ 50.000 EUROProiektu batek diru laguntza jaso dezakeela uste bada, laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako aurrekontuaren arabera ezarriko da, baita beste finantzaketa iturrien arabera ere. Nolanahi ere, proiektuak ezingo du gainditu aurrekontu horren %80 eta, gehienez, proiektuko 50.000 euro banatuko dira.

Erakunde interesdunek laguntza eskabidea zuzendu beharko diote Osasun Saileko Osasun Publiko eta Adikzioen zuzendariari, baliabide elektronikoen bidez. Laguntzetara jo ahal izateko eskabideak aurkezteko epea hilabete izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aurkezten denetik.