María Muriedas, Izaro Ieregi eta Maider Gonzalo artistak, Ertibil-Bizkaia erakusketa-proiektuaren irabazleak

Erakusketa Bilboko Rekalde Aretoan abiaraziko da, eta, ondoren, Gasteizen, Durangon, Galdakaon eta Sestaon

Hiru hilabeteko egonaldia Japoniako bi egoitzatan jaso dituzte talentua sustatzeko eta sariketari nazioarteko proiekzioa emateko

Euskara eta Kultura diputatuak, Lorea Bilba, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ertibil Bizkaia 2018 Ikus-arteen Erakusketa Ibiltariaren hogeita hamaseigarren edizioa aurkeztu du, horretan parte hartzen duten artistekin batera.

Jueves, 17 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:17h.

BILBO. Lorea Bilbaok azpimarratu du proiektu indartsua dela, "kontsolidatuta baitago duen ibilbide luzearen ondorioz. Proiektu horri faktore berria gehitu nahi izan dio, alegia, Japoniako artista plastikoen egonaldiak." Bilbaok azaldu du Japonian egonaldi bat egitean datzala proiektua, "ekainean, uztailean eta abuztuan egingo dela, eta Ertibil Bizkaia 2018 Ikus-arteen Erakusketa Ibiltaria proiektuaren barruan banatutako hiru sari berezien irabazleak izango direla onuradunak. Horiek horrela, María Muriedas Díezek, Izaro Ieregik eta Maider Gonzalo Salcedak egin ahal izango dute nazioarteko egonaldi artistikoa".

Foru erakundeak harremana sortu du Japoniarekin, eta lortu du Tokioko eta Fukuokako artista plastikoen bi egoitzatan hiru egonaldi horiek adostea, gure lurraldeko artistak nazioartekotzen laguntzeko.

Proiektu hori da Ertibil proiektuari lotuta proposatutako lehenengo egoitza-esperientzia. Helburua hauxe da: talentu artistiko eta sormena duten gazteentzat interesgarriagoa eta erakargarriagoa bihurtzea.

Ertibil Bizkaia Ikus-arteen Erakusketa Ibiltariak pintura, eskultura, grabatzea, argazkilaritza eta DVD-bideoa modalitateak hartzen ditu barne.

Erakusketa bost udalerritatik igaroko da. Maiatzaren 17an abiaraziko da Bilboko Rekalde Aretoan, eta uztailaren 1ra arte izango da han;ondoren, Gasteizko Montehermoso kulturunean izango da ikusgai, urriaren 1era arte;handik Durangoko Arte eta Historia Museora eramango dute Ertibil Bizkaia, urriaren 22ra arte;gero, Galdakaoko Torrezabal Kurtur Etxean izango da ikusgai, urriaren 31tik azaroaren 30era, eta, azkenik, Sestaoko Musika Eskolan izango da hura ikusteko aukera, abenduaren 3tik 31ra.

Aurtengo erakusketan, 124 lanek hartu dute parte, espezialitate guztietako 90 artistarenak. Aurkeztutako artelanen artetik hautatu dira Rekalde Aretoan ikusgai izango den Ertibil Bizkaia 2018 erakusketa osatzen duten hemezortzi lanak.

Secciones