udal hauteskundak

Irantzu Ibarrondo izango da Sopuertako EAJren alkategaia

Sopuertako Uri Batzarrak erabaki du Irantzu Ibarrondo izango dela 2019ko udal hauteskundeetan EAJk aurkeztuko duen alkategaia

Viernes, 18 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:10h.

BILBO. Sopuertako EAJ-PNVren Uri Batzarrak, gehiengo nagusi batez, Irantzu Ibarrondo Abad alderdikideari eman dio bere babesa, EAJ-PNVk datorren urteko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendako burua izan dadin eta Enkarterriko udalerriko alkatetza berreskuratzeko ahaleginari ekiteko. Ibarrondok Sopuertako herrikideen aldetik jaso dituen “babesa eta adeitasuna” eskertu du. “Oso babestuta sentitzen naiz hautagaitzagatik zoriontzera hurbildu zaizkidan pertsonek erakutsitako adeitasunarekin. Hauxe bai dela pizgarri ona, orain arte bezala gure herriaren aldeko lanari ekin diezaiogun eta, herritarren babesa jasotzen badugu, ahalegin hori egingo dugu Alkatetzatik 2019ko maiatzetik aurrera”.

Sopuertako etorkizuna planifikatzeko orduan, Ibarrondok argi baino argiago dauka. “Herriari aire berria eman nahi diogu. Gaur egun gure hauteskunde egitasmoa izango denaren oinarria garatzen ari gara, zeinetan herritarren, elkarteen, kirol erakundeen eta abarren ekarpenak jasoko diren. Ondoren, hori dena agiri batean jasoko da eta agiri honen ardatz nagusiak izango dira herriko enplegua, Sopuertako herritarrentzako bizitza kalitate handiagoa eta modernotasuna”, aurreratu du hautagai jeltzaleak.

Irantzu Ibarrondo une honetan da Sopuertako Uri Erakundeko lehendakaria eta EAJ-PNVko zinegotzi biek oraingo legealdian Udalean egin duten lana eskertu nahi izan du. “Egunero gaude haiekin, udalerrian antzematen dituzten beharrak eta gabeziak adierazten dizkigute;beren lana oso aintzat hartzeko modukoa da. Hori izango da EAJ-PNVko zinegotzien abiapuntua, Sopuerta Bizkaiko mapan oso agerian eta indartsu jar dezagun”.

Hautagaiak esan du Sopuerta herriaren onena direla herritarrak, tradizioak eta herrian bizitzeko moduak, “ildo horretatik hobetzen eta aurrera egiten saiatuko gara Sopuertakoa izatea harro egoteko moduko gauza dela argi eta garbi erakusteko”.

Irantzu Ibarrondo Abadek 48 urte ditu, ezkondua da eta hiru nesken ama da, eta beraiei ematen die bere denborarik zati handi bat “beti gogotsu eta beti irribarre batekin”. Maite du euskal kultura (dantza eta musika) eta herriko hainbat taldetan parte hartzen du, besteak beste Sopuerta Sport-en eta Urreztieta dantza taldean.