Zirrikituetatik begira

Torraeraz

Juanjo. Olasagarre - Sábado, 19 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

basapiztiak berean min-tzatzen dira. Basapiztientzat haiena baino ez dago, basapiztia, basapiztia izanik kolpatua senti-tzen da basapiztitasuna gogorarazten diozunean, bera ez baita basapiztia. Basapiztiak basapiztieraz mintzatzen da bere hizkuntza delarik hizkuntza bakarra. Basapiztiak basapiztiera ez den hizkuntza bat entzuten badu zalantzan ikusten du bere burua, basapiztitasuna indartzen baitzaio. Basapiztiak basapiztitasunari bere izenez dei-tzen bazaio ez du onartzen basapiztitasuna. Basapiztia edonon dago, basapiztiak uste du bestela ari bazara, bere buruaren kontra ari zarela. Basapiztia edonon dago hedaturik, Nafarroan ere bai. Basapiztia basapiztia izanik, sumindu egiten da errazki. Basapiztiak basapiztitzat ditu besteak, bere burua aingerutzat duelarik. Basapiztiez beteriko mundu batean basapiztiak ez du bere burua basapiztitzat hartzen. Basapiztiak bere buruaz kanpo ez du ezer ikusten. Basapiztiak, esan dut, besteak ditu basapiztitzat. Basapiztiak badaude Katalunian, basapiztiak badaude Espainian, Euskal Herrian, Nafarroa barne, basapiztiak daude mundu osoan. Basapiztiei lerdea darie. Basapiztiei basapizti deitzen badiezu, basapiztiak argi du supremazista bat zarela, xenofoboa, nazia, iraintzen duzula eta basapiztitasunarekin amaitu nahi duzula basapiztiak akabatzeaz gain. Basapiztiak, harrigarria da, basoko erregea izanik, erasotua sentitzen da errazki, esana da, eta aurrean dituenak akabatu nahi ditu. Basapiztiak ez du inoiz paratuko basapiztitasuna zalantzan, basapiztitasuna irekia baita, zibilizatua, demokrata eta Trantsizioa egina. Basapiztiak bere burua basapiztia ez izateko besteak izendatu behar dituela basapizti. Basapiztiak lo egiten du, altxatzen da, bizi da, irakurtzen du;basapizti ilustratua dago, eta arrazionala, literatur zalea, poetikoa, legegilea, baina denak ere basapiztitasuna dutela zeru bakar eta goren, esan bezala altxatzen da, leitzen du, jaten du, badoa... bere buruaz seguru basapizti bat bakarrik egon daitekeen moduan, basapiztiak bai baitaki mundua basapiztien neurrian egina dagoela, munduan eta munduko hegazkin konpainia guztiak. Basapiztien jainkoak gorde ditzala!

Secciones