MUSIKA

Lukien uluak

Josu Ximun Billalabeitia, Antton Goikoetxea eta Christian Rodriguezek osatzen dute Lukiek. (Josu Chavarri)

Duela hiru urte jaio zen arren, orain dabil bere lehenengo diskoa grabatzen Mungiako Lukiek, 90eko hamarkadako rock alternatibo estiloaz bustitako hirukoa. Bilbao BBK Live jaialdian eskainiko dute hurrengo kontzertua

Ainhoa Lores - Domingo, 20 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:20h.

Hiru urte atzera egin behar da Lukiek hirukoaren sustraiak ezagutzeko. Mungiako taberna batean biltzen ziren Josu Ximun Billalabeitia, Antton Goikoetxea eta Christian Rodriguez eta euren arteko solasaldietan bazen uneoro ateratzen zen gai bat: Elkarren artean musika talde bat sor-tzea. “Hitz egin bai, baina gero bete ez”, gogoratu du Billalabeitiak, Belako taldeko gitarra-jotzaile eta kantaria denak.Bitxia bada ere, futbol partida baten emaitzak bultzatuta hartu zuten behingoz taldea sortzeko erabakia. “Athletic-en partida bat ikusten topo egin genuen hirurok tabernan. Europa League-eko final laurdenak ziren eta irabaziko genuela ematen zuen arren, azkeneko momentuan Turinek markagailuari buelta eman zion eta txapelketatik kanporatu gintuzten”, kontatu du abeslariak. Momentu horretako beherakada hiru musikariak entseatzen jartzeko giltzarria izan zen, “hurrengo egunean batu eta gure lehenengo kantua sortu genuen’.PROIEKTU PARALELOA

Hasiera batean, sei kantu sortu zituen taldeak, baina kontzertu bakarra eskaini ostean, geldialdi bat egitea erabaki zuen. Hiru musikariek beste talde batzuetan ere jotzen zuten eta dena ezin uztartuta, proiektu berria albo batera uztea erabaki zuten. Esan bezala, Billalabeitia Belako taldeko kidea da, Goikoetxea Leun taldeko baxu-jotzailea eta Rodriguez Shinova eta All I Need taldeetan ibilia da. 2016an, hala ere, seriotasunez hartu zuten Lukiek proiektua eta berriz ekin zioten kontzertuak emateari. Belako, Zea Mays eta DMA’s taldeen telonero izateko aukera ere izan zuten, horrek interesa piztu eta kon-tzertu gehiago eskaintzeko ateak ireki zizkielarik. “Abestien errepertorioa nahiko handitu da ordutik hona eta orain ez da erreza gure estiloa definitzea, korronte asko jorra-tzen baititugu gure kantuetan”, azaldu du Billalabeitiak. Abeslariaren arabera, ez da batere erreza bi proiektu paralelotan ari-tzea, “batez ere asteburuek bi egun baino ez dituztelako eta horrek ez duelako askorako ematen”. Dena den, taldekideek hasieratik argi utzi zuten lehentasunak beste batzuk zirela eta alde horretatik badakite, “batzuetan Lukiek-ek itxaron egin behar duela”. Hala ere, oso ondo moldatzen direla aitortu dute eta asteburu libre guztietan kontzertuak eskaintzen saiatzen dira.90EKO KUTSUA

Musika estiloari dagokionez, taldearen abestiak en-tzuterakoan 80 eta 90eko hamarkadetako punk rock estiloa etorri dakioke burura bati baino gehiagori. “Taldekideek gustu aldetik daukagun puntu komun esanguratsuena 90eko hamarkadako korronte musikal desberdinak dira, batez ere: punk-rock, grunge, shoegaze eta rock alternatiboak estaltzen duen espektro zabal guzti hori, baina momentu honetan hainbat lekutatik edaten ari gara, estilo poliedriko bat eginez”, nabarmendu du Billalabeitiak. Mungiako hirukoak “denetarik” entzuten du, “gustu musikal oso desberdinak ditugu hirurok eta horrek taldearen baliabideak aberastu egiten ditu, abestiak konposatzerako orduan”.Taldearen hitzei dagokienez, gordinak direla eta gehienetan kutsu surrealista nabarmena daukatela azpimarratu du abeslariak. “Esaldi batzuk, osotasun literario baten parte izan beharrean, ideia margotuak edo komiki binetak direla esango nuke. Gela ilun batean geratzen ari den diapositiba proiekzio zaparrada abestu baten modukoak dira gure letrak. Irudi batzuk oso arin pasa-tzen dira eta ia ezin dituzu ulertu, beste batzuetan aldiz, diapositiben makina, irudi zehatz batean geldi-tzen da eta irudi hori oso astiro zugana;mugitzen da, gela iluna zena, argiz bustitzen da”, azaldu du. Propio sortutako abestiak eskain-tzen ditu taldeak kontzertuetan, baina baita bertsioak ere. Disko fisikorik, hala ere, ez dute oraindik kaleratu, baina aurreratu dutenez, euren aurreneko lana grabatzen dabiltza: “Prozesua nahiko astiro doa, ez da erreza hainbat proiektu paralelo aldi berean izatea, eta grabaketa kontuetan, gainera, apur bat frustrantea ere suertatzen da”. Autoekoizpenaren bidea hartu du Lukiek hirukoak: “Gu geu gabiltza grabaketa burutzen eta denbora behar izaten da gauzak ondo egiteko”, kontatu du Billalabeitiak. Kantu batzuk grabatu dituzte jada eta laster erabakiko dute zein formatutan eta nola argitaratu. “Beharbada beste talde batekin batera argitaratuko dugu, lehen egiten ziren split demo-ak bezala. Aurpegi bat gure lau kanturekin eta bestea lagun batzuen beste lau piezarekin, adibidez”. Lukiek izenak ere badauka bere azalpena. Izan ere, Goikoetxearen familiaren oilategia izandakoa da entsea-tzeko erabiltzen duten “lokala” eta hortik dator, hain zuzen ere, taldearen izena: “Lukie oiloen bila joaten zen, eta orain gu sartu gara oiloei lekua behingoz kentzera. Gainera, lukie (azeria, euskara batuan) Mungia inguruko berba bat da eta plus hori dauka guretzako”.

Secciones