Azkuna Zentroak antolatuko du

Forma artistiko berrien nazioarteko topaketa Bilbon

Topaketa ekimen ugari antolatuko ditu, maiatzaren 31tik ekainaren 3ra arte eta robotikari buruzko erakusketa bat egongo da ikusgai irailaren 16ra arte

Lunes, 21 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:22h.

Bilbo. Azkuna Zentroak PROTOTIPOAK, Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa aurkeztuko du. Nazioarteko topaketa honek formatu artistiko berriak hurbildu nahi ditu herritarrengana elkarlanean egiten diren proiektuen bidez. Nazioarteko Topaketa honek pertsona eta elkarte desberdinekin elkarlanean garatzen da.

Bilboko Udaleko Kultura zinegotzi Nekane Alonsok eta Azkuna Zentroko -Bilboko Udalak arte, aisia eta kultura garaikidea sustatzeko duen zentro multidiziplinarioko- zuzendari Fernando Pérezek gaur goizean aurkeztu dute programa prentsaurrekoan. Haren bidez, sorkuntza garaikideko forma berriak bultzatu nahi dituzte, gaur egun sorkuntza-esparruan aritzen diren agenteei hitza eskainita, eta herritarrei ere tartean gogotsu sartzeko bide emanda.

PROTOTIPOAK Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketak jarraipena eta hedapena ematen dizkio 2013. eta 2015. urteen artean Bilbon izandako ‘3, 2, 1, Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa’ programan egindako lanari. Esperientziak aurrera egin zuen 2016. urtean, orduan izan baitzen lehen PROTOTIPOAK programa, nazioarteko eta erkidegoko bokazioa duten ikusleen eta artisten arteko harremanei bide emateko ekosistemaren eredu gisa. 2018ko edizioa Rosa Casadok eta Mike Brookesek komisariatu dute, topaketaren ideiaren inguruan egituratuta dago, eta maiatzaren 31tik ekainaren 3ra arte izango da hiribilduko hainbat tokitan. Gainera, robotikari buruzko erakusketa bat egongo da ikusgai Azkuna Zentroan, maiatzaren 31tik irailaren 16ra arte.

Topaketa: tokia erdiko elementu gisa

Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra arte

Topaketa honek arlo sozialaren natura, performatibitatea eta ugaritasuna ikertu nahi ditu artearen bidez. Hori dela eta, LEKUA izango da proiektuaren osagai nagusia, hau da, egunero egiten dugunaren bidez, gizakien eta gizakiak ez direnen arteko eragin-trukeen eta harremanen bidez eraikitzen den errealitatea. LEKUAK galderak egingo dizkigu elkarrekin bizitzeko baldintza saihetsezinari buruz.

Azkuna Zentroko programazio ildoarekin jarraituz, PROTOTIPOAK hirian garatuko diren bertako eta nazioarteko zenbait artisten hamar proiektu garatuko dira bertako komunitate desberdinekin elkarlanean. Performanceak, instalazioak, egoitzak edota tailerrak bide izanik, PROTOTIPOAK hizkuntza garaikideak eta artisten eta publikoaren arteko topaketa bultzatzen du. Topaketan proiektu hauek Bilboko eta Azkuna Zentroko zenbait gune kolpatuko dituzte: kaleak, plazak, ile-apaindegi bat, irrati set bat, Arabako Lasierra eta Arriquibar Plazaren arteko ibilbidea… proposamen bixiak dudan jartzen dutenak zer egiten dugun, zer pentsatzen dugun, zer dakigun.

Parte-hartzea nagusi izan da PROTOTIPOAK ekimenean. Izan ere, Topaketaren irudia “Barnealdeko Lorategia” obra parte-hartzailetik jaio da. 200 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten, 400 argazki inguru bidalita. ‘Barnealdeko lorategia’ proiektuan, jasotako irudi guztiak bildu ditugu, hormako mosaiko handi gisa erakusteko. Banaka hartuta, argazkiek hiriko espazio etxetiarren ikuspegi iheskorra eskaintzen digute;denek batera, berriz, ‘lorategi’ kolektibo bat eratzen dute, etxeetan gurekin ditugun barnealdeko landareekin.

Erakusketa: “…eta egiten ditugun gauzak”

Maiatzaren 31tik irailaren 16ra arte

PROTOTIPOAK programa zabaldu du, eta jaialdiaren egunetan bisitatu ahal izango den erakusketa handi bat txertatu du. “…eta egiten ditugun gauzak” erakusketa irailaren 16ra arte egongo da ikusgai Azkuna Zentroko erakusketa aretoan. Erakusketa pieza interaktiboez osatuta egongo da. Pieza hauek, erakusketa irauten duen denboraldian, etengabe elkarren artean eta inguruko pertsonekin erreakzionatuko dute.

“…eta egiten ditugun gauzak” erakusketak robotika sozialeko proiektu garaikideak lantzen ditu. Baita multimedia-artea eta gizona eta makina binomioa lotzen dituen hainbat diseinu. Proiektu honetan Petra Gemeinboeck eta Rob Saunders (Austria eta Erresuma Batua), Mari Velonaki (Australia), Robotlab (Alemania), David Bowen (AEB), Carolin Liebl eta Nikolas Schmid-Pfähler (Alemania) eta Paul Granjon (Frantzia) parte hartu dute. Gainera, erakusketa honetan, Australiako Enbaxadaren eta Goethe Fundazioaren laguntza izan dugu.

Proiektu bat sortzeko eta ekoizteko prozesua aurkezpen publikoa bezain garrantzitsua da. Honen baitan, “…eta egiten ditugun gauzak” erakusketan bi fase izango ditu non Vanessa Lorenzo eta Miryam Rzm bertako artistek erakusketa gelako gelaurrean egoitza proiektu bat garatuko dute. Artista horietako bakoitzak bere proiektuaren alderdiak garatuko ditu eta bere praktikak publikora zabalduko ditu;horrela, bukatutako piezak eta sormen eta garatzen prozesuan dauden lanak erakusketa gelan egongo dira ikusgai. Honela, publikoak artistak, zuzenean, lanean ikusteko aukera izango du.

Era berean, erakusketak Paul Granjon eta Jonathan Garcíak zuzendutako tailer batzuk biltzen ditu. Tailer hauek parte-hartzaileak gonbidatzen dituzte nahi ez ditugun makinen funtzionamendua, aukerak eta inpaktua hobeto ezagutzen, baita piezak desmuntatzeko eta berrerabiltzeko prozesu ludiko baten bidez zerbait berria egiten ere.