%6,5 gutxiago

Haur jaiotzen kopurua jaitsi da EAEn 2016. urtearekin aldenduz

EAEn 17.055 haur jaio ziren 2017an, aurreko urtean baino %6,5 gutxiago (Foto: Oskar Martínez)

2017. urtean, 17.055 haur jaio ziren, hau da, aurreko urtean baino 1.185 gutxiago

Astelehen honetan Eustat estatistikaren euskal erakundeakjakinarazi dituen behin behineko datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) haur gutxiago jaio dira. 2017. urtean, 17.055 haur jaio ziren, hau da, aurreko urtean baino 1.185 gutxiago. Kopuru hau kontutan hartzen badugu, ikusten duguna da jaiotzen kopurua %6,5 murriztu zela, 2016koarekin konparauta.

Deia.eus - Lunes, 21 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:31h.

BILBO. Jaiotzen kopurua EAEko hiru herrialdeetan jaitsi zen joan den urtean, 2016aren aldean. Hain zuzen ere, Bizkaian 633 jaiotza gutxiago izan ziren (-%6,9), Gipuzkoan 438 gutxiago (-%7,3) eta Araban 114 gutxiago (-%3,7).

Bestalde, 2017ko laugarren hiruhilekoan 4.231 haur jaio ziren EAEn, aurreko urteko aldi berean baino %3,6 gutxiago. Jaiotzak hiru lurraldeetan gutxitu ziren: Araban 732 haur jaio ziren, %5,2 gutxiago;Bizkaian 2.126 (-%3,5), eta Gipuzkoan 1.373 (-%2,8). Iazko azken lauhilekoan amatutakoen arteko %22,4 atzerritarrak izan ziren. Herrialdeka, Araban amatutakoen %29,4 atzerritarrak ziren, Bizkaian %19,8 eta Gipuzkoan %22,5.

Halaber, 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi izan zen, haien artean izan baitziren erditzeen %35,2. Ondoren, 35-39 urteko amen taldea kokatu zen (%33,9), eta jarraian 25-29 urtekoena (%13,3). 40 urte baino gehiagoko amak (%11,6) gehiago izan ziren 25 urtez beherakoak (%6) baino.

Bestalde, 2017ko laugarren hiruhilekoan ezkontzaz kanpo jaiotako haurrak %44,7 izan ziren, 2016koan baino %0,3 puntu gutxiago. Jaiotza hurrenkeraren arabera banatuz gero, 2.195 lehenengo seme-alabak izan ziren (%51,9), 1.584 aurretik beste bat bazen familietara iritsi ziren (%37,4), eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 452 izan ziren (%10,7). Azkenik, 2017ko azken hiruhilekoko jaiotzen 1.536 urrian izan ziren, 1.386 azaroan eta 1.309 abenduan.

Secciones