suteen zein etxeko arriskuen prebentzioari buruzko aholkuak

Bilboko suhiltzaileak sute prebentzioari buruzko aholkuak emango dizkiete adinekoei antolatutako hainbat ekimenetan

Dozena erdi suhiltzaile Txurdinagabarri Adinekoentzako Egoitzara hurbildu dira gaur goizean hitzaldi bat emateko hainbat aholkuekin batera

Bilboko Suhiltzaileek ekintza bat abian jarri dute, hiriko Egoitzetara eta Eguneko Zentroetara bisitak egitea sute prebentzioa hurbiletik erakusteko. Ekimen honetan sartezen da pertsona ahulenengana jotzea, adinekoengana eta gaixorik dauden adingabeengana. Horregatik ere, Basurtuko Ospitalea urtean birritan bisitatzen dute.

Martes, 22 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:46h.

Bertan zeuden 50 pertsonari 3 ordu inguruko hitzaldia eman diete. Hitzaldian honako gaiak aipatu dira: etxeko arriskuen prebentzioa, prebentzio aholkuak suteak ez gertatzeko edo etxean ke-detektagailuak izateak duen garrantzia.

Gaur Bilboko Suhiltzaileak adinekoentzako zentro batera lehen aldiz abiatu dira horrelako ekimen bat egiteko. Hemendik aurrera, Egoitzak eta Eguneko Zentroak bisitatzen jarraituko dute prebentzioaren berri eman diezaieten etxeko istripuren bat izatean ahulenak diren hauei.

Gaur egun, Bilbon 80 urte baino gehiago duten 30.286 lagun daude;haien artean, 10.312 gizonezkoak dira eta 19.986, aldiz, emakumezkoak. Horietako pertsona asko bakarrik edo adineko beste pertsona batek lagunduta bizi dira eta dagokien auzoko Eguneko Zentroetara joan ohi dira.

Hauxe ez da Bilboko Suhiltzaileek egiten duten ekintza bakarra. Suaren profesional hauek ere Basurtuko Ospitalera joaten dira gaixorik dauden adingabeak bisitatzera, suteak ez gertatzeko prebentzioari buruz hitz egiteko edo zer egin lezaketen sute bat gertatuko balitz esateko. Orokorrean, birritan joaten dira, bata uda hasi aurretik, eta bestea, Gabonetan.

Ekimen honen helburu nagusia da herritar ahulenak kontzientziatzea arrisku handiagoak ez gertatzeko prebentzioaren inguruan. Horri esker suteak ekiditeko aukera gehiago dugu. Etxeetan gertatzen diren sute asko saihestu izan zitezkeen, aldez aurretik nor bere burua babesteko neurriak hartu izan balira.

Secciones