Europa Parkean

Bilbok Rolling pista berria inauguratu du, aire zabaleko espazioak bultzatzeko asmoz

Rolling pista berria inauguratu da Bilboko Europa parkean

152.000 euro inguruko inbertsioa egin behar izan da

Martes, 22 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:22h.

Espazio horretan zeuden pisten lekuan jarri dute roller parkea. Lan horrekin, Bilboko Udalak pistak berriztatu eta handitu egin ditu eta horrela, bertokoek instalazioei etekin handiagoa aterako diete.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea, Ricardo Barkala Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzia eta korporazioko beste kide batzuk Europa Parkera joan dira roller parkea inauguratzera. Instalazioen aurrean jarrita, Bilboko Alkateak hau adierazi du: “era honetako azpiegiturekin, aisia eta kirola sustatu nahi ditugu urian, kirola egiteko erraztasunak eman eta auzoetako espazio berdeen erabilera areagotu. Proiektu hau Parkeak Dinamizatzeko Udal Planaren barruan dago eta aisiako eta kiroletako inguruko eskaintza hobetzeaz gain, auzokoen eskariei erantzuten die”.

Patinatzeko guneak 840 m2 ditu, eta kirol hori maite dutenek aire zabalean patinatzeko aukera izango dute. Pista berria lehen zegoenaren ordez jarri da, espazio handiagoa hartzen du eta hobea da.

Sei modulu ditu, hiru gunetan banatuta. Hiru espazioek multzo bat egiten dute, eta batetik eta bestetik, nahinon ibil daiteke, ibilbide ugari egin daitezke.

Modulu bakoitzean arrapala eta bihurgune segida bat dago, hobeto eta modu dibertigarriagoan patinatu ahal izateko. Gainera, pistarik handienak bi metroko altuerako arrapala dauka, eta horrela, erabiltzaileek abiada handiagoa har dezakete goitik beherakoan.

Materialari dagokionez, ormigoi leundua erabili da pista egiteko, ertzak metalezkoak dira eta errodadura-xaflak HPLzkoak. Material horiek, errodadura hobetzeaz gain, zarata beraganatzen dute eta, hortaz, minimizatu egingo dira ingurukoei egiten zaizkien endredoak.

Pista berri hori eraikitzeko Bilboko Udalak 152.147,42 euroko inbertsioa egin du. Txurdinaga auzoko aisiarako eta kiroletako eskaintza hobetu du.

PARKEAK DINAMIZATZEKO PLANA

Bilboko Udala uriko parkeak hobetzen eta egoteko eta jolasteko lekuak sustatzen ari da. Helburua uriko bizilagun guztien bizimoduaren kalitatea hobetzea da. Horretarako, funtsezkoa da kalitateko parkeak eta egoteko eta jolasteko lekuak auzoetatik hurbil egotea. Helburua bizikidetza sustatzea da, baita auzoetan ondo pasatu ahal izatea ere;labur esanda, auzokoek, distantzia handia egin beharrik gabe ere, aire zabalean ondo pasatzeko ekipamenduak edukitzea. Uriko eraztun berdeko parkeen sarea hobetu behar da, lan-mundua eta familia uztartzea errazagoa izateko eta auzoetan zein Bilboren erdialdean herritarrek aisialdiaz edo kirol eginez gozatzeko aukera edukitzeko.

Roller park berri honekin Txurdinagako auzokoek aukera izango dute aisiarako eta kirolerako tarte bat bertatik bertara edukitzeko, autorik hartu beharrik gabe;horrez gain, beste auzo batzuetako bizilagunentzat erakargarria izan liteke berdegune horretara joatea. Europa Parkea aisiarako parke handi bat da, 114.000 m2 baititu. Espazio berde bizi-bizia da uriaren barruan eta ikastetxe asko ere baditu inguruetan

Secciones