BASERRITIK PLAZARAKO ZUZENEAN

Gorbeiako zaporeak Gasteizen egongo dira ikusgai asteburu honetan

Asteburu honetan, ostiraletik larunbaterarte, Gasteizko Abastos Merkatuan egongo dira

Gorbeia eskualdeko produktuak, eskualdeko produktoreen eta artisauen eskutik zuzenean Gasteizko Abastos Merkatura helduko dira, dastatzeko eta erosteko aukera egongo da.

Martes, 22 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:40h.

Gorbeialdeko Kuadrillak jarri du martxan ekimena, Hazi Fundazioko NIREA proiektuaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, gure produktuen ezaguera eta salmenta Arabako hiriburuan bultzatzeko asmoz.

Horrela, ostiral arratsaldez eta larunbat goizez Plazako ganbaran (sukaldaritza gelaren ondoan) Gorbeia Txokoa egongo da. Hor, euren baserrietako onena erakusten eta saltzen egongo dira, besteak beste, honako ekoizleak: Goiuriko Basterra Anaiak eta Oletako Atxeta Gaztandegia (Idiazabal gazta);Elosuko Maghú Eguzkiloreak (eguzkiloreak eta deribatuak);Oletako Atxineta Baserria (ahabi-marmeladak eta zukuak);Gopegiko Padura Baratza (fruta eta barazkiak);Aramaioko Iturrieta Sagardotegia (sagardoa);Murgiako Echebarria Okindegia (ogiak);Izarrako Urtaran Okindegi eta Gozotegia;Orozkoko Urigoitiko Txorizoak;Urduñako Arantzazu Gozotegia (euskal pastela), Urduñako Gure Ahaleginak Txakolina;Inosoko A tu vera Koadernaketa eta Manurgako Lamia Biokosmetika. Aldi berean, Gorbeialdeko Kuadrillak stand bat izango du informazio turistikoa emateko eta hainbat jarduera eskainiko ditu: Dastamenaren Laborategia Slow Food-en eskutik, produktuen dastaketak eta Gorbeiako delikatesekin egindako pintxo banaketak. Gainera, hurbiltzen direnen artean txartelak bananduko dira opari-zozketetan parte hartzeko. Besteak beste, zozketatuko dira Gorbeiako produktuen sortak, ‘Gorbeiako Sagardoa’ eta ‘Artzain egun batez’ esperientziak, picnic-erako motxilak eta artisau-produktuak.

Informazio gehiago: Gorbeialdeko Kuadrilla · www.gorbeialdekokuadrilla.eus