Maiatzaren 25ean eta 26an

Moda abangoardista eta tradizio garaikidearen topaketa, La Encartada fabrika-museoan

Moda abangoardista eta tradizio garaikidearen topaketa, La Encartada fabrika-museoan.

Emikenean nazioarteko eta bertako diseinuaren munduko profesionalekin izango dira

Bizkaiko Foru Aldundiak maiatzaren 25 eta 26ean ospatuko den La Encartada Modaren Topaketak antolatu du. Hitzordu honetan, Euskal Herriko eta nazioarte mailako diseinatzaile sortzaile nabarmenduenek, beraien lana ezagutzera emango dute modu esperimentalean. La Encartada-k ikuspegi garaikidea eta artisau lanari eta folklore tradizionalari lotutako ikuspegi hurbilekoa eskaintzen dizkigu. Urtero bezala, ekitaldia La Encartada Fabrika-Museoan izango da, Balmasedan Bizkaiko herrian, paregabeko paisai batez inguraturik.

Miércoles, 23 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:24h.

BILBO. Ekitaldi hau, adin guztientzako gomendagarria da, aktibitate desberdinak izango bait ditu, baita musika eta euskal sukaldaritza ere. Encartada Modarako sarrera doakoa da, baina web orri ofizialean aurrezko inskripzioa beharrezkoa izango da desfile, tailer eta hitzaldietara bertaratu ahal izateko. Gertaerara joateko, dohainiko autobus bat eskainiko da eta 40 minututan behin pasako da, La Encartada-Bilbao ibilbidea egiten. Aurrezko inskripzioa egin duten pertsonek lehentasuna izango dute.

Jarduerak 16:00-etatik aurrera hasiko dira ostiralean, eta larunbatean 11:00-etatik aurrera, 23:00-etararte bi egunetan. Edizio honen programaren barnean desfileak, erakusketak, showroomak, hitzaldiak eta tailerrak izango dira.

Desfileetan diseinuaren profesionalak eta markak izango dira, adibidez: Ángel Amor, Rafael Matias, Albec Bunsen, Krizia Robustella, La Casita de Wendy, Pelotari Project, Brain &Beast eta Art Comes First.

Hitzaldietan gurekin egongo dira: Slow Fashion Next eta Angel Amor. Aurkezpenen protagonistak Diane Pernet, (Asvoff fashion film festibalaren aurkezpena egingo du honek), Ernesto Artillo eta Blessing my Soul izango dira.

Erakusketen artean, "Identitatea eta Maskara" egongo da, Encartada Modaren Topaketen edizio hau hobeto zehazten duten hitzak, gertaera honen gai nagusia baitira: moda gizabanakoaren adierazpen-metodo modura erabiltzen den maskara fisiko eta intangible gisa. Bertan parte hartuko dute: Sinpatron, Angel Amor, Ernesto Artillo, Elssie Ansareo, Bubi Canal, Itxas Alde, Eduardo Hurtado, Alvaro Villarubia, Woolman Family, Truca Rec, Robert Bartholot eta Panduro Dj. Honez gain, tailerrak egongo dira, geraturatuei diseinuaren arlo desberdineetara hurbiltzeko eta guzti honen partaide egiteko.

Bilera hau Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen du Kultura Sailetik, Alberto Etxebarrieta diseinatzailearen zuzendaritzapean, Sinpatron markaren sortzailea, euskal modan 14 urte baino gehiagoko esperientziaz. Bizkaiko foru-instituzioa sustatzaile ekonomiko gisa, La Encartada Modaren Topaketen helburua, modaren norabidea zalantzan jartzea da, elementu dinamizatzaile eta maila indibidualeko elementu bereizle bezala. Une honetan gainera iraunkortasuna eta slow-fashion bezalako kontzeptu berriak entzutetsu bihurtzen ari dira, eta baita teknologia berriak eta material teknikoak, unisex eta generorik gabeko moda, pieza bakarra ekoizpen masiboaren aurrean, joeren belaunaldien aldaketak eta irudikatzeko modu berriak ere.

Secciones