1,5 milioi euro gehiago bilduko da

Bilboko Udalak % 1,1eko eguneraketa aplikatuko die 2019ko udal zerga eta tasei

Salbuespenen artean, beren horretan utziko dira Etxeko Laguntza Zerbitzua eta Bilbobuseko txartel sozialak

Bilboko Udalak % 1,1eko eguneraketa aplikatuko die oro har 2019ko udal zerga eta tasei. Horrek esan nahi du 1,5 milioi euro inguru gehiago bilduko direla. Kopuru hori auzoetan hobekuntza-lanak egiteko bideratuko da.

deia.eus - Jueves, 24 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:56h.

BILBO. Gobernu Batzordean proposamen hau onartu ondoren, Marta Ajuria Ekonomia eta Ogasun Saileko zinegotziak 2019ko tasen eta zergen proposamena azaldu die talde politiko guztiei eta horrela hasi da zuzenketak aurkezteko izapidea. Gero, Osoko Bilkuran eztabaidatuko da ordenantza fiskalen aldaketa.

SALBUESPENAK ETA BERRITASUNAK

Gaur onartu den % 1,1eko eguneratzetik kanpo geratu dira, bere horretan, Etxeko Laguntza Zerbitzua eta agiriak ematearen tasa eta Bilbobuseko txartel sozialak, hau da, txartel hobariduna (Bilbotrans), Gizatrans (65 urtetik gorako pertsonentzat) eta Hirukotrans (familia ugarientzat).

Bilboko Udalak % 25eko errekargua aplikatzeko aukera gehitu zuen iaz bizilagunik gabe eta “hutsik” zeuden etxebizitzetarako, alokairua sustatzeko eta etxebizitza horiek merkatura ateratzeko asmoz;bada, aurtengo berritasuna da proposamen horretan aldaketa bat egin dela. Hartara, zerga-ekitatea dela-eta, proposatu da errekargu hori aplikatzetik ez salbuestea hirugarren sektoreko jarduerak (ile-apaindegiak, profesionalen bulegoak, medikuen kontsultak…) egiten diren bizilagunik gabeko eta “hutsik” dauden etxebizitzak;izan ere, etxebizitzen OHZ-mota (oro har, % 0,1921) eta, ondorioz, horiek ordaintzen duten kuota merkataritzako (oro har, % 0,4125) eta bulegoko (oro har, % 0,3300) erabilerei dagokiena baino txikiagoa da.

Era berean, Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da eta Aldundiaren 3/2017 Foru Dekretuaren edukia gehitu zaio, Bizkaiko arautegiari egokitzeko eta gaitasun ekonomikorik adierazten ez duten egoerak zerga-ordainketatik baztertzeko. Ildo horretan, adierazi behar da Bilbon Gainbalioaren Zerga presio fiskal baxukoa dela.

Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu da:

% 2koa, Babes Publikoko Etxebizitzak eta ekimen publikoko Etxebizitza Dotazionalak egiteko eraisketak, lurrak mugitzea eta oin berriko eraikuntzen beste lan osagarri batzuk direnean.% 2,5ekoa bizitegirako inguruetan dauden urbanizazio pribatuetan oztopo arkitektonikoak kentzeko ekimen pribatuko obretan;horrela, eraikinen barruetan oztopoak kentzeko lehendik zegoen lehentasunezko trataera hau zabaldu egingo da.

Kasu horietan, hirigintzako lizentzien tasan ere tarifa murriztua (-% 60) aplikatuko da.

ZERGA HOBARIAK ETA SALBUESPENAK

Bilboko Udalak orain arteko hobari eta salbuespen fiskalei ere eutsiko die, hiriaren suspertze ekonomikoan laguntzeko helburu nagusiaz, bereziki enpresa txiki eta ertainen eremuan.

Era berean, indarrean mantendu ditu familia ugariei zuzendutako onura fiskalak, zehatz esateko, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergan, baita adinekoei, gazteei, DBEren jasotzaileei, desgaitasuna duten pertsonei zuzendutakoak zein igogailuak instalatzea, oztopo arkitektonikoak ezabatzea eta abar xede dutenak ere, besteak beste.

EKONOMIA SUSTATZEKO NEURRI FISKALAK

Neurri fiskalei dagokienez, ekonomia bultzatzea baitute helburu, bere horretan mantendu dira aurreko ekitaldietakoak:

Jarduera Ekonomikoen Zerga (JEZ): Ekitaldi berean jardueraren alta eta baja gertatzen bada (2 milioi eurotik gorako operazio-bolumena duten subjektu pasiboak bakarrik), kuotak hainbanatzeko aukerari eusten zaio.Eraikuntza, Instalakuntza eta Obren gaineko Zergaren (EIOZ) tipo orokorrak aldaketa barik segitzen du, % 4an, eta tasa murritzak ere bai, % 2,5ean.Obra, urbanizatzeko jarduera eta beste zerbitzu tekniko batzuei lotutako zerbitzuen Tasak % 20ko murrizketarekin jarraitzen du.Enpresa edo profesionalen jarduera berrietarako lokalak eraberritu, berriztatu edo egokitzeko obrak direnean, EIOZan aplikatzen jarraituko da % 2,5eko tasa murritza (%5eko tasa orokorraren ordez), eta Obren Tasan, berriz, tarifa murritzarekin (tarifa orokorraren % 60rainokoa) segituko da.EIOZren % 2,5eko tasa murritza (% 5eko tasa orokorraren ordez) eta Obren Tasan tarifa murritza (tarifa orokorraren % 60rainokoa) ezarriko dira baita ikerkuntza arloko unibertsitate-ikastetxe eraiki berrien obrak direnean.EIOZren % 2,5eko tasa murritza eta obren tasaren tarifa murritzari eutsiko zaio araudi autonomikoan aurreikusitakoaren arabera egingo diren eraberritze integraletarako, Udalak lehentasunezkotzat jotako eraberritzeetarako, eta aurrealdeak garbitu, margotu edo zaharberritzeko lanetarako.EIOZren % 2ko tasa murritza eta obren tasaren tarifa murritza aplikatzen jarraituko da ekimen publikoko eta pribatuko etxebizitza dotazionalak egiteko eta babes publikoko etxebizitzak egiteko obra berrietan. 2019an ekimen publikoko etxebizitza dotazionalak eta babes publikoko etxebizitzak egiteko obra berriei lotutako obra osagarriek (eraisketak eta lur-mugitzeak) araubide fiskal hobea izango dute.Karga barik jarraituko dute aurretiazko jakinarazpen-araubidepean dauden obra txikietako Obren Tasak;esate baterako, zoru, sabai eta hormen akabera, patioko leihoak aldatzea, aurrealdeetan jarritako olanak eta errotuluak, etab. Karga-salbuespen horren xedea da jarduera ekonomikoa bultzatzea eta lokalak zein etxebizitzak hobetzea, eraikinak, etxebizitzak eta negozioen lokalak hobetu eta eguneratzeko obra txikien amaierako kostua merkatuta.Haur edo Lehen Hezkuntzara zuzendutako udal higiezinetan Eusko Jaurlaritzak sustatzen dituen obretan EIOZren % 95eko hobariari eutsiko zaio, eta baita obren lizentzia-tasaren tarifa orokorrean % 90eko murrizketari ere.Orobat, Eusko Jaurlaritzak Bigarren Hezkuntzara zuzendutako higiezinetan sustatutako obretan, EIOZren % 2ko tasa murritza eta obra-baimenaren tasaren lehentasunezko tarifa ezarriko dira.Helbide soziala Bilbora aldatu nahi duten pertsona juridikoek, eraikin eta lokaletan egindako obretan EIOZren % 1eko tasa murritza eta lizentzia-obren tasaren lehentasunezko tarifetan % 20ko murrizketa izaten jarraituko dute.Igogailurik ez duten eraikinetan hura jartzeko nahiz etxebizitza-eraikinetan muga arkitektonikoak kentzeko obretarako, baita ere, EIOZren % 2,5eko tasa murritza eta obren tasaren tarifa murritzari eutsiko zaio. 2019an bizitegirako inguruetako urbanizazio pribatuetan oztopo arkitektonikoak kentzeko obrek araubide fiskal hobea izango dute.Jarduera eta Instalazioengatik nahiz Establezimenduak irekitzeagatik dagoen Tasan % 30eko murrizketa mantendu da, eta zerga horretatik kanpo geratuko da aurretik jakinarazitako hirigintza-araubidearen araberako saltoki-mota guztiak irekitzea, ondorengo egiaztapen edo ikuskapena dagoenean izan ezik.Obretarako tasak % 50 eta lokalak irekitzeko tasak % 60 murriztuta jarraituko du, behin lizentzia emanda baina obrak hasi aurretik edo jarduera jarri aurretik uko egiten bazaio.Motor elektrikoa duten ibilgailuetan Zergaren % 95eko hobariari eutsiko zaio.Zorra administrazioaren bidez berraztertzeko aukera ematen jarraituko da, zerga-zorraren betearazpena bertan behera utzita, inolako kosturik gabe. Berraztertzeko errekurtsoetan edota erreklamazio ekonomikoetan, 600 euro izango da gehienez ere, orain arte bezala, atzeratu daitekeen kopurua bermerik aurkeztu beharrik gabe.Azkenik, ordainketa zatikatzeko eta geroratzeko eskaerak egiteko aukerak bere horretan segituko du, zerga-zorrak epearen barruan ordaintzea ezinezkoa den kasuetan. Bermerik gabeko zerga-zorren zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da, orain arte bezala, ordainketa geroratzen edo zatikatzen denean.