GIMNASIA ERRITMIKOA

Handitasunezko agurra

Gimnasia erritmikoko erreportajea. Jose Sampedroren argazkiak.

SANTURTZIKO KIROLDEGIAK GIMNASIAERRITMIKOKO B KATEGORIAKO MULTZOENFINALAK HARTU ZITUEN, ETA DURANGO AKATEGORIAREN AGERTOKIA IZAN ZEN

Miriam Rodríguezen - Jueves, 24 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:18h.

ESKOLARTEKO gimnasia erritmikoaren denboraldia amaierara iritsi da. Gimnastek jardunaldi ugaritan hartu dute parte urtarriletik hainbat mailatan, eta aurreko asteburuan Bizkaiko Eskolarteko Jokoen finalak ospatu ziren. Durangoko Landako kiroldegia A mailako gimnasten agertokia izan zen, eskolarteko maila gorena hain zuzen. Puntuaziorik onena lortu zutenek Euskadiko Eskolarteko Jokoetarako sailkatu ziren. Horiek asteburu honetan hasiko dira Arrasaten, Gipuzkoan. Santurtziko kiroldegian, aldiz, B mailako gimnastak lehiatu ziren, maila ertainekoak alegia.

Dozenaka talde elkartu ziren Santurtziko tapizean, bai goizeko jardunaldian bai arratsaldekoan, eta hainbat ariketa egin zituzten pilotekin epaien begiradapean. Ikusleek ere gimnastak animatzeko ardura hartu zuten, eta gimnasia erritmikoko lehiaketetako giro berezia sortu zen.

Sakoneta eta Xixili klubek beteranotasuna jarri zuten, baina beste talde batzuk, Uztai Taldea, Itsaslur edo Miragarri besteak beste, ez ziren atzean geratu. Ikastetxeetan sortutako taldeak ere ikusi ziren, esaterako, Askartza, Urdaneta edo Intxixu. Beraz, gimnasia erritmikoak osasun ona dauka ez bakarrik kluben mailan, baita ikastetxeetan ere.

Azpimarratu behar da gimnasta federatuen kopurua ere handitu dela. Alabaina, zalantzarik gabe, gimnasia erritmikoa ikastetxeetan eskolaz kanpoko jarduera gisa eskaintzeak lagundu egin du kirol horren gaineko interesa are gehiago handitzen. Eskolarteko C maila sartu denetik, ikastetxe parte-hartzaileak areagotu egin dira. Izan ere betebeharrak murriztu eta ikastetxe askoren errealitatera egokitu dira, eremu txikietan eta entrena tzeko denbora gutxirekin lan egiten baitute.

Beti bezala, urduritasuna agertu zen, baina badakigu gimnasta profesionalek ere huts egiten dutela.

Seguruenez, Carolina Rodríguez gimnasta profesionalak ondoen azaldu ahal du zer sentitzen den tapizera irteten denean. Carolina oso ezaguna eta maitatua da nesken artean, eta master-class bat eman zuen Urdaneta ikastetxean. Aste Santuan ere esperientzia errepikatu zuen, eta bere jakinduria eta esperientziak partekatu zituen Bizkaiko Gimnasia Federazioak Aste Santuan antolatutako kanpusean. Hortaz, Leongo gimnastak Alejandra Queredaren erreleboa hartu zuen. Alejandrak Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan zilarrezko domina lortu zuen, eta iaz Fadurara etorri zen. Aurten, kanpusa apirilaren 3tik 6ra egin zen Leioako Askartza Claret ikastetxean. Gimnastek gauza asko ikasi ahal izan zituzten, ondoren praktikan jartzeko kanpusaren osteko jardunaldietan, baina batez ere gimnasta profesional batekin egoteko balio izan zien, bere denbora txikienekin partekatzea asko gustatzen baitzaio.

Gimnasia erritmikoa mailatan banatzen da, eta gimnasta bakoi tzak bere mailaren arabera egiten du aurrera. Eskolarteko Jokoetako parte-hartzaileak A mailakoak dira, eta sailkatu ez direnek kontsolaziofinala jokatzen dute, baita B mailako gimnastek ere. Mailaz igotzeko, ez dago proba berezirik. Trebetasunak eta gaitasun fisikoak egokiak badira, entrenatzaileek dagokien mailan inskribatzen dituzte. Gero, lehiaketetan arduradun batek ere gimnastak ebaluatu behar ditu. Gimnasia erritmikoak une gozoa bizi du. Izan ere, gero eta klub gehiago daude Bizkai osoan. Gainera, kirol olinpikoa da, eta horrek lagundu egiten du ikusgaitasuna izan dezan, Bizkaian beharrezkoa ez bada ere. Neskek tapizean ematen duten une bakoitza gozatu egiten dute, agertokiaren atzealdean maillota, puntak, makillajea eta ilemototsa prestatzen dituztenetik agertokira irteten diren arte. Epaileen eta ikusleen aurrean ematen dituzten minutu apur horiek oso luzeak izan daitezke haientzat, bai banaka bai taldeka aritzen direnean, baina inoiz ez dute irribarrea galtzen.

Datorren urtean ilusioz betetako beste denboraldi bat abiatuko da, gimnastek ikasi eta tapizean goza dezaten.

Secciones