Gazteon enplegagarritasuna hobetzea DA XEDEA

Bigarren fasera igaro da ‘Millennials 1000x1000’ izeneko programa

Millennials 1000x1000 Programa. (BFA)

Ekimen hori Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Euskalitekin eta Humanekin elkarlanean jardunik landuko da

‘Millennials 1000x1000’ izeneko programa bigarren fasera igaro da dagoeneko. Gazteon enplegagarritasuna hobetzea da programaren helburua.

DEIA - Viernes, 25 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:42h.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren programa honen lehen fasean (fase hau DEMA Enplegu eta Ekintzailetzarako Agentziaren bitartez garatu da), 25 partaideek hiru hilabetean garatu dute euren jarduera Bizkaian punta-puntakoak diren coach enpresen talde batean, eta enpresa horietan beraien kudeaketa aurreratuko eredua ikasi dute.

Oraindik aurrera, partaideen erdiek, gutxi gorabehera, programan aurrera egingo dute, bost hilabetean erronka deritzen enpresetan murgilduz;horri dagokionez, partaide bakoitzak ekintzarako proposamen zehatz bat eroango du enpresara, hura garatze aldera.

‘Millennials 1000x1000’ deritzon programa enplegagarritasuna sustatzeko programa berritzailea da, enplegu bila ari diren pertsona gazte kualifikatuak, hots, ‘millenial’ belaunaldikoak heztea xede duena;‘millenial’ deritzon belaunaldi horretako gazteok enplegurako motibazio eta trebezia zeharo ezberdinak dituzte aurreko belaunaldietakoekin erkatuz.

Programa hau otsailean abiarazi zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako Campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean curriculumaz kanpoko praktikak hasten ari ziren 25 gazterekin, hezkuntzaren arloko lankidetza-programaren barruan.

13 gazte, PUBLIZITATE ETA HARREMAN PUBLIKOEN arlokoak

5, KAZETARITZA arlokoak

3, POLITIKA-ZIENTZIEN arlokoak

3, SOZIOLOGIA arlokoak

1, IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOAREN arlokoa

Guztira, 17 emakume eta 8 gizon.

Enpresei dagokienez, guztira 12 enpresak parte hartzen dute programa honetan:

HIRUGARREN SEKTOREKO ENPRESAK: Bizitegi, Gorabide, Lantegi Batuak

INDUSTRIA ALORREKO ENPRESAK: Ingeteam, Siemens Gamesa eta Vicinay

ZERBITZU ALORREKO ENPRESAK: Asle, BAT, Bilbomática, Mutualia

KOMUNIKAZIOA ALORREKO ENPRESA BAT: EITB

Programa hau Humanen laguntza eta aholkularitzarekin garatzen da. Partaideek 400 euro jasotzen dituzte lehen fasean, eta 500 euro, berriz, bigarren fasean.

Balorazioak

Coach enpresetan dagoeneko amaitu den lehen faseari dagokionez, enpresa horiek eta parte-hartzaileek izandako esperientziaren balantzea egin da.

Gazteek adierazi dute enpresen errealitateari buruzko ezagutza izan dutela, beren ezagupen teknikoak handitu dituztela, uste baino eginkizun gehiago eskatu direla, ondo hartuak eta tratatuak izan direla eta ohikoak baino praktika hobeak izan direla. Era berean, ziurtatu dute konfiantza izan dutela haiengan, hainbat sektoretan ikasi dutela eta esperientzia oso positiboa izan dela, nahiz eta praktikaldia laburra izan.

Coach enpresek, berriz, adierazi dute parte-hartzaileak oso aktiboak eta langileak izan direla, laguntzeko prest egon direla, ondo integratu direla, inplikazioa izan dutela enpresan, freskotasuna ekarri dutela, baina arazoak egin direla ordutegiak egokitzeko.

Secciones