Iaz 627 tesi burutu ziren

Seiehun tesi baino gehiago irakurri dira aurten EHUn

Leioako unibertsitatea. (DEIA)

Doktore berriak izendatzeko ekitaldia ospatuko da gaur EHUko Areto Nagusian

Euskal Herriko Unibertsitatea urtero ospatzen du berriak izendatzeko ekitaldia. Era berean, 2014-15 ikasturtean doktoregoko 43 sari bereziak eskuratu dituztenerako omenaldia egingo da. Iaz, guztira 627 tesi burutu ziren, 303 emakumerenak eta 324 gizonenak.

EP - Viernes, 25 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:49h.

BILBO. Ekitaldia ostiral honetan izango da, maiatzaren 25ean, EHUko Areto Nagusian, Leioa-Erandio esparruan, eta arratsaldeko 18.00etan hasiko da. Nekane Balluerka EHUko errektorea izango da ekitaldiko buru, eta Begoña Vicario EHUko Arte Ederren Fakultateko doktorea ohorezko gonbidatua, EHUko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

EHUrentzat, ezagutzan oinarritako gizarte batean ikertzaileen prestakuntza "funtsezkoa" da aurrerabidea eta gizarte-ongizatea sustatzeko. Hori dela eta, azken urteotan, doktorego ikasketen protagonismoa gero eta handiagoa da.

"Doktoreak goi mailako profesionalak izango dira I+G+B sortzeko eta zabaltzeko, zeren eta ikasketa hauek prestakuntza maila gorena eman eta erronka handiak aurrera eramateko gai izango diren profesionalak trebatzeko aproposak baitira. Izan ere, formakuntza maila honetara ailegatzen direnek lan funtsezkoa egin ahalko dute ikerketarekin eta berrikuntzarekin zerikusia duten erakundeetan, publiko zein pribatu arloan", azaldu dute.

Bestalde, nabarmendu dute goi mailako prestakuntza dutenek "aukera gehiago" izaten dutela lanpostu bat aurkitzeko. Hala, doktorego ikasketak dituztenen artean langabezia tasa %2 zen Euskadin 2012an, krisia hasi baino lehen, eta 2008an %0 zen, "El Empleo de los doctores en España y su Relación con la I+D+I Y los Estudios de Doctorado" (Conferencia de Consejos Sociales de las Universidades Españolas, 2014) txostenaren arabera.

JAKINTZA ARLOAK

Tesiak jakintza arlo honetakoak dira: Zientziak (156), Ingeniaritza eta Arkitektura (139), Osasun Zientziak (98), Gizarte eta Lege Zientziak (124) eta Arte eta Giza Zientziak (110). Tesi horietatik 199 nazioartekoak izan direla, eta 82 euskaraz irakurri direla, 2016ko datuak hobetuz (155 nazioartekoak eta 53 euskaraz).

Halaber, 2014/15 ikasturteko doktoregoko 43 sari bereziak emango dira ekitaldian (29 emakume eta 14 gizon). Sari hauek ematen zaizkie cum laude tesiei nazioarte mailan izan duten garrantziagatik, zientziari egin dioten ekarpenagatik eta era adierazgarrian jakintza berriaren sorreran lagundu izanagatik nabarmendu diren tesiei.

Secciones