Foru Aldundiak aurkeztu du

273 pertsona arduratuko dira Bizkaiko hondartzetako garbiketaz aurten

Iritzirik onena jaso duten alderdiak segurtasuna (8,68) eta garbiketa (7,93) dira

Hondartzen denboraldia aurkeztu dute gaur, ekainaren 1ean hasi eta irailaren 30ean amaituko da. Istripuak prebenitzeko, Sorospen eta Laguntza Zerbitzuaren giza taldea 154 pertsonaz osatuta egongo da. Hoetatik 30 hondartzain izango dira eta hondartzen garbiketa-lanetarako 89 pertsona arduratuko dira. Foru aldundiak 5,7 milioi euro inbertituko du guzti honetan. Bizkaiko hondartzen nota 7,85 da 10etik, eta iritzirik onena jaso duten alderdiak segurtasuna (8,68) eta garbiketa (7,93) dira.

DEIA.EUS - Lunes, 28 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:19h.

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak, Elena Unzuetak, gogorarazi du Bizkaiko hondartzen ereduak balorazio ona jasotzen duela pertsona erabiltzaileengandik, 10etik 7,85 puntuko notarekin baloratzen dituztelako hondartzak. Balorazioan esaten dute onenen artean daudela segurtasun-zerbitzuak (8,68) eta garbiketa (7,93). "Kalitate-estandar horiek mantendu nahi ditugu eta, ahal den neurrian, hobetu. Hori da Aldundi moduan daukagun erantzukizuna eta bete egiten dugu. Ahalegin handia egiten dugu hondartzen garbiketa eta hondartzen erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko;pertsona horiek, euren beharrizanen arabera, kalitatezko zerbitzuak eta ekipamenduak jaso ditzaten. Aurten hori lortzeko 5,7 milioi euroko inbertsioa egingo dugu. Eta lan-taldean 273 pertsona ditugu sorosleen, hondartzainen eta garbiketako pertsonalaren artean. Talde honek ahaleginak eta bi egingo ditu gure hondartzetara etorriko diren pertsonek egonaldiaz goza dezaten. Horregatik, pertsona horiek denboraldian zehar euren eskura dagoen guztia egingo dutelako, herritarrak ere eredu horren arabera jardutera eta Bizkaiko hondartzak zaintzen laguntzera gonbidatu nahi ditut. Oso erraza da, nahiko da garbi mantentzea, ekipamenduak jagotea, gainerako erabiltzaileak begirunez tratatzea... Gure hondartzak hobetzeko guztiok egin behar dugun ahalegina da", adierazi du Unzuetak.Foru Aldundiaren hondartzen programak 5,7 milioi euroko aurrekontua du, eta horietatik, 2,3 milioi segurtasunarekin lotutako lanetarako bideratzen dira. Bestalde, hondartzak garbitzeko lanetarako beste 2,4 milioi bideratzen dira.154 sorosle eta 30 hondartzain hondartzak seguruagoak izan daitezenDenboraldi honetan Istripuak prebenitzeko, Sorospen eta Laguntza zerbitzua emango duen lantaldea uretako 154 soroslek eta beste 19 pertsonak osatuko dute. Azken horien barruan, koordinatzaileak, logistak edo laguntzeko patroiak daude. Egunero 88 sorosle izango dira lanean, 24 sorospen-postutan banatuta, modu honetara: 7 pertsona, La Arenan;2, Areetan;5, Ereagan;4, Arrigunagan;3, Gorrondatxen;5, Barinatxen;7, Arriatera-Atxabiribilen;2, Muriolan;4, Plentzian;6, Gorlizen;2, Armintzan;7, Bakion;2, Aritzatxun;2, Laidatxun;3, San Antonion;2, Toñan;6, Laidan;4, Lagan;2, Ean;2, Ogellan;3, Isuntzan;5, Karraspion; 2, Arrigorrin eta beste pertsona bat erreten gisa.Zerbitzu horretako pertsonek erreskateetarako erabiliko duten materiala hondartzen ezaugarrien araberakoa izango da, baina nabarmendu behar da hauek izango dituztela: lau salbamendu-ontzi, ordezko zortzi ontzi (Bilbo, Getxo, Bermeo eta Ondarroako biltegietan);4 ur motor eta ordezko beste bost aurretik aipatutako biltegietan;3 quad eta erreskaterako 9 buggy (horietako bi elektrikoak);lur orotako hiru ibilgailu;7 turismo elektrikoz, hibridoz eta gas-turismoz osatutako flota ekologikoa, zonako koordinatzaileentzat;14 zaintza dorre;40 desfibriladore erdiautomatiko;30 glukometro;40 pultsioximetro;40 immobilizazio-esku ohe eta bihotz-biriketako bizkortzerako 30 neurgailu.Horrez gain, sorosleek "wave board" bat izango dute. Horri esker, ur motor bati plataforma bat akoplatzen zaio eta edukiera handiagoa duen 5 metro luze den ontzi bihurtzen da.Hondartzetako segurtasunaren beste euskarrietako bat Hondartzainen zerbitzua da. Hor, 30 pertsonak lan egingo dute aurten 10:00etatik 20:00etara, Istripuak prebenitzeko, Sorospen eta Laguntza Zerbitzuarekin, Ertzaintzarekin eta hondartzak dauden herrietako Udaltzaingoarekin lankidetzan. Aurten, gainera, bi banderarekin balizatuko dira ertzean "freskatzeko eremuak" direlakoak. Bandera gorria dagoenean jartzen dira erabiltzaileak uretara sartu ahal izateko, baina betiere hondoa ukitzen den eremutik urrundu gabe.Horrez gain, "Ume Galduak" eskumuturreko zerbitzuak jarraituko du hondartza guztietan. Horren helburua hondartzetan galdetzen diren zortzi urtetik beherako umeak identifikatuta izatea da.Garbiketa eta ekipamenduaHondartzetako garbiketa-zerbitzuan 89 pertsona arituko dira lanean ordutegi desberdinekin. Ekipamendu mekaniko berezia erabiltzen dute, eta besteak beste hondartzak garbitzeko makinak, kamioiak, traktoreak, ekortzeko makinak eta harea bereizteko makinak barne hartzen dira. Bestalde, denboraldi honetan mantentze-lanetarako materiala garraiatzeko ontzi irekia duen kamioi bat dago.Hondartzak prestatzeko lanak denboraldia hasi baino hilabete batzuk lehenago hasten dira. Hilabete horietan batik bat hondartzak egokitzen dira eta ekipamenduak jartzen dituzte. Aurten honako hauek jarri dira: 88 dutxa-oinarri (334 ihinztagailu), 58 iturri, 725 paperontzi eta bidoi (hondakinak biltzeko), 367 parrilladun plataforma, oinak garbitzeko 47 iturri eta 1.800 metroko zurezko pasabidea.Irisgarritasuna eta lagundutako bainuaBizkaiko hondartzen irisgarritasuna ekipamenduak instalatuz bermatzen da, eta batik bat bi programa hauen bidez: batetik, "Hondartza Denontzat", 2003. urtean lehen aldiz abian jarri zena, urtero handituz joan dena eta uztail eta abuztuan, 11:15etik 18:45era Ereaga, Plentzia, Gorliz, Laidatxu, Lekeitio eta Ondarroako hondartzetan ematen dena;bestetik, "Hondartza Bizi", Zierbenako Udalak finantzatutakoa, ekainaren 28tik irailaren 18ra bitartean La Arenan ematen dena, astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00retatik 19:00etara."Hondartza Denontzat" Bizkaiko Foru Aldundiak Bidaideak erakundearekin lankidetzan bultzatzen duen programa da, irisgarritasun-baliabideak, laguntza teknikoak eta laguntza pertsonala emateko, mugikortasun arazoak dituzten pertsonek hondartzetan eta itsasoan bainatuz goza dezaten. Horrela, zerbitzu hauek ematen dira: harrera, aldagelak, laguntza pertsonala hondartzan dauden bitartean, lagundutako bainua aulki anfibioan, aulkirik gabe bainatzeko laguntza eta laguntza teknikoen maileguak.Etengabeko hobekuntza eta ziurtagiriakBizkaiko Foru Aldundiak egiten duen kudeaketan bada nabarmentzen den funtsezko alderdi bat: hondartzen eta han ematen diren zerbitzuen kalitatearekin zerikusia duten kontuak etengabe hobetzen ari da. Hori horrela, gure lurraldeko 15 hondartzek kalitatearen eta ingurumenaren ISO ziurtagiria eskuratu dute, eta Bakio, Plentzia eta Arrietara-Atxabiribileko hondartzek EMAS erregistroa mantendu dute (Europar Batasunak ingurumenaren arloan ematen duen bereizgarririk handiena). Bestalde, Gorlizko hondartzak kalitatearen Q lortu du.Etengabeko hobekuntzaren beste bi adibide hauek ere aipatu behar dira: batetik, osasun-arretari, alertei eta gorabeherei buruzko informazioa kudeatzeko tabletak erabiltzea Istripuak prebenitzeko, Sorospen eta Laguntza Zerbitzuak, eta bestetik, gailu mugikorretarako aplikazio bat garatzea zerbitzu horretako langileentzat. Gailu horietan kostaldeko monitorizazioaren datuak iraultzen dira Azti-Tecnalia enpresarekin lankidetzan gauzatutako Kosta System proiektuaren bidez. Aplikazio horrek, besteak beste erresaka-korronteak, hauste-eremuak, hondar-barrak eta olatuak identifikatzeko eta kokatzeko aukera ematen du. Horrela, bainularien segurtasuna hobetzeaz gain, Istripuak prebenitzeko, Sorospen eta Laguntza Zerbitzuko langileek errazago hartuko dituzte erabakiak.