ZAZPIGARREN EDIZIOAN

Boroa jatetxea eta Uranga taberna izan dira “Zornotzan JAN ALAI” txapelketaren irabazleak

Los ganadores del concurso Jan Alai 2018 posaron con las txapela.Foto: DEIA

Boroa jatetxeak pintxorik berritzaileenaren saria irabazi du, eta Urangak, berriz, pintxo herrikoirik onenaren saria jaso du

Boroa jatetxeak irabazi du pintxorik berritzaileenarentzako saria eta pintxo herrikoirik onenaren saria, berriz, Uranga tabernarentzat izan da. Urtza-ko zerbitzariari aintzatetsi zaio profesionaltasun maila bikainena, Itxaso-ri hain zuzen ere. Urtero bezala, eskertzekoa da edizio honetan ere, hiritarren partaidetza.

deia.eus - Lunes, 28 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:30h.

Boroa jatetxeko “Tomate-barkilloa, gazta eta sardina solomotxoa arinki ketua albaka olio harearen gainean” pintxoa izan da “Zornotzan Jan Alai” txapelketaren zazpigarren edizioko pintxorik berritzaileena epaimahaikide teknikoen aburuz. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.

Pintxo herrikoirik onena, berriz, lehiaketan parte hartu duten herritarren bozketa bidez izendatua, Uranga tabernako “Gorringoa ortuen” pintxoa izan da. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.

Txapelketara aurkeztutako pintxoen Top Ten delakoa ere bozketa honetatik eratorririk osatu da. Honakoa izan da:

Uranga taberna.

Berezi kafetegia.

Vintage taberna.

Boroa jatetxea.

El Cojo jatetxea.

Urtza taberna.

Venecia kafetegia.

Luxury Café.

Alambique taberna.

Batzoki Zornotza.

Beste alde batetik, lehiaketan parte hartu duten herriko 35 taberna eta jatetxeen arteko zerbitzaririk onena aukeratzeko bozketa ere eginda, Urtza tabernako Itxaso zerbitzariaren profesionaltasuna nabarmendu da.

Hiritarren partaidetza

Eskerrak eman nahi dizkie Udalak Amorebieta-Etxanoko ostalariei euren inplikazioagatik eta hiritarrei ere, joan den urteko moduan, bat egin dutelako txapelketarekin eta hori, berez, bada udalerri osoarentzako saria.

Secciones