argitaratu dituzten hiru izenburuetatik lehena izango da

Euskarazko Irakurketa Errazeko "Kapitain ausarta"liburua argiratuko da

Euskarazko Irakurketa Errazeko "Kapitain ausarta"liburua argiratzen lagundu du Azkuna Zentroak (Oskar González)

Azkuna Zentroan otsailaren 24an eta 25ean antolatutako bigarren eskuko azokan bildutako diruaren zati bat erabiliko da

Euskadiko Irakurketa Erraza elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Rudyard Kiplingen “Kapitain ausarta” liburua euskaraz eta irakurketa errazean argitaratuko dute. Azkuna Zentroan otsailaren 24an eta 25ean antolatutako bigarren eskuko azokan bildutako diruaren zati bat erabiliko da.

DIEA.EUS - Lunes, 28 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:47h.

Hiru erakundeek ezaugarri horiekin argitaratuko dituzten hiru izenburuetatik lehena izango da. Helburu bi dituzte: alde batetik, behar dituztenen eskura jartzea irakurketa errazeko liburuak eta, bestetik, euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzea.Liburu hori gaur aurkeztu da Azkuna Zentroan eta bertan izan dira Alasne Martín, Azkune Zentroko Mediatekako arduraduna, Blanca Mata, Euskadiko Irakurketa Erraza elkartearen sustatzailea eta Gotzone Zaldunbide, Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko zinegotzia. Udalak irakurketa errazaren inguruan daukan estrategia zein den azaldu du Zaldunbide andreak eta azpimarratu du Bilboko Udala ahalegin handia egiten ari dela pertsona guztiek izan dezaten eskuragarri informazioa eta literatura, oztopo kognitiboak alde batera utzita.Hiru liburu horiek argitaratzeko, Azkuna Zentroak eta Irakurketa Errazeko elkarteak otsailaren 24an eta 25ean antolatutako bigarren eskuko azokan bildutako dirua erabiliko da. Azoka horretan, zentroko mediatekatik baztertutako liburuak eta ikus-entzunezko materiala saldu zen eta 5.000 eurotik gora bildu ziren.UDALAREN ESTRATEGIA IRAKURKETA ERRAZERAKOBilboko Udalak Gobernu Onaren zutabeekin konpromiso argia hartuta dauka;horietako bat gardentasuna da, funtsezko ardatz dena Udalaren informazioa argia, zuzena, arduratsua, eskuragarria eta irakurterraza izateko pertsona guztientzat, baita adina, prestakuntza, hizkuntza-arazoak edo premia bereziak tarteko ulertzeko arazoak dituztenentzat ere. Horretarako, Udalak “Irakurketa Errazeko Plana. 2017-2019. Informazioa eskuragarriago” izeneko plana dauka.Une honetan, Udala bete-betean murgilduta dago plana garatzen;herritarrentzako eragin handikoak diren 60 agiri inguru eskuratu daitezke irakurketa errazeko formatuan, beste batzuen artean, zerbitzuen agiri guztiak, esaterako, “Genero-indarkeria”, “Etxeko laguntza-zerbitzua” eta “negozioa edo jarduera irekitzeko hirigintzako baimenak”. Bestelako agiriak ere irakurketa errazera egokituta daude, tartean, Aste Nagusiko egitaraua, Udalak antolatzen dituen udalekuetako informazioa.Udalak irakurketa erraza bultzatzeko garatzen dituen jarduketen artean irakurketa errazeko klubak daude. Izan ere, horiek 2014an sortu ziren. Klub horiek ulermen arazoren bat daukaten pertsonentzako topalekua da eta literaturaz modu partekatuan goza dezakete, ozen irakurriz, eztabaidatuz eta irakurritakoa ulertzeko ikus-entzunezko baliabideak erabiliz.Lau urteotan, hogei bat klub sortu dira Begoña, Deustu, Errekalde, San Frantzisko eta Zurbaranbarriko Udal Liburutegietan eta 750 pertsona inguruk hartu dute parte horietan.AZKUNA ZENTROA, IRAKURKETA ERRAZA ETA EUSKARABilboko Udalaren lan-ildoaren barruan, Azkuna Zentroak urteak daramatza Irakurketa Errazaren proiektuarekin elkarlanean, mota horretako liburuak euskaraz kontsumitzea eta zabaltzea sustatzeko. Helburu nagusia kultura eta informazioa pertsona guztien eskura jartzea da, aukera gehiago eskaintzen dituen gizarte bat sortzeko eta euskararen normalizazioa lortzeko.Laguntza berri honekin, Azkuna Zentroak irakurtzeko edo/eta ulertzeko zailtasunak dauzkaten pertsonentzako proiektu inklusiboaren aldeko eta irakurketa errazeko jarraibideekin idatzitako liburuak euskaraz argitaratzearen aldeko apustua berretsi du.Orain arte, irakurketa errazaren proiektuan euskaraz argitaratu diren zortzi liburuetatik, Azkuna Zentroak seitan lagundu du. Are gehiago, “Kapitain ausarta” liburuaren argitalpenaz gain, lerro horretako beste liburu birekin sendotuko da euskarari emandako laguntza.Euskadiko Irakurketa Erraza elkarteak 28 izenburu klasikoren bilduma egin nahi du, Almadraba argitaletxearekin batera.Orain arte euskarazko irakurketa errazean argitaratu diren liburu guztiak BBK mediatekaren katalogoan daude.

Secciones