Bilbon 35.000 zuhamu baino gehiago daude

Herritarren segurtasunagaitik 12 zuhaitz moztuko dira Bilboko zenbait lekutan

Maiatzaren 30ean hasi eta ekainaren erdi alderako amaituko dituzte lanak

DEIA.EUS - Martes, 29 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:44h.

BILBAO. Bilboko Udala zuhaitzen arriskuaren gestio-plana abiarazita dauka eta horren barruan, uriko plaza eta parkeetan dauden 35.000 zuhaitz baino gehiago sartzen dira. Parkeen eta Lorategien Zerbitzuaren GIS sisteman jasotako datuak kontuan hartuta, arrisku-mailaren araberako sailkapena egin da.Azterketaren arabera arrisku handia izan dezaketen zuhaitzak banan-banan eta sakon aztertu dira eta egiaztatu da horietako batzuk, 12k hain zuzen ere, arrisku handia daukatela eta ondorioz, horiek mozteko eta erretiratzeko protokoloa abian jarri da.Ale horiek egoera txarrean daude eta segurtasuna bermatzeko, ebaki egin behar dira. Esan bezala, 12 zuhaitz dira, honako lekuetan daudenak: Madariaga etorbidea, Iparralde lorategiak, Sagarminaga, Bidarte parkea, Campo Volantín, Olabeaga, Erruki Etxeko parkea, Basarrate landa. Maiatzaren 30ean hasi eta ekainaren erdi alderako amaituko dituzte lanok.Enborra eta adar nagusiak hausteko arrisku handia dutelako kenduko diren zuhaitzak hauek dira:

Astigar 1 Campo Volantin pasealekuan. Bihar, maiatzak 30, kenduko dute. 80-100 urte inguruko zuhaitza da.Ezki 1 Celso Negueruela kalean. Maiatzaren 31n moztu eta kenduko dute hortik.Platano 1 Basarrate landan. Ekainaren 21ean kenduko dute.3 platano Madariaga etorbidean. Ekainaren 4a, 5a eta 6a aukeratu dituzte horiek kentzeko.Akazia 1 Erruki Etxeko lorategietan. Ekainaren 7an kenduko dute.Platano 1 Iparralde lorategietan. Ekainaren 8an moztuko dute.Platano 1 Olabeagan. Ekainaren 12an.Platano 2 Sagarminagan. Ekainaren 13an eta 14an kenduko dituzte.Platano 1 Bidarteko Barrutiko Udaltegian. Ekainaren 18an.

URTEROKO BERRIKUSKETAKBilbon 35.000 zuhaitz baino gehiago daude auzo eta parke guztietan banatuta eta Udalak horien mantentze-lanak bermatzeko zenbait lan gauzatzen du. Horretarako, urte guztietan, uriko zuhaitz historikoen berrikuspen zehatza egiten da. Zaintza intentsibo honi esker uriaren segurtasuna hobetzen da.Udalak arriskuaren analisi sakona egiten du, adinagatik eta dauden lekuagatik egurrean akatsak izan ditzaketen zuhaitzekin hasita. Uriko 35.000 zuhaitzetatik (21.000 lorategietan eta 14.000 espaloietan) gehien zaindu behar direnak 3.000-4.000 dira, hau da, guztien % 10.Hau da Bilboko zuhaitz guztien berrikuspenean jarraitzen den jarduteko protokoloa:

Lehenik eta behin, txorkoetan egonik lerrokadurak osatzen dituzten zuhaitzen inbentarioa egin eta horretan oinarrituta, teknikari gaituek ikuskatu egiten dituzte eta azterketa sakonagoa behar duten zuhaitzak detektatzen dituzte. Parke eta lorategietako ikuskapenak egiten dituen talde mistoaren ardura da aipatutako zuhaitz horien bigarren ikuskapena egitea.Parke, lorategi eta lerrokaduretako zuhaitz handiak badira, zerbitzuko teknikariek egiten dituzte ikuskapenak;ikuskapen estandarizatu zehatzagoak eta sakonagoak izaten dira, zuhaitzen egoera zein den jakiteko. Agerikoak ez diren kasu larriak izanez gero, proba zehatzagoak egiten dira, esaterako, tomografia bat eta ultrasoinuen bidezko erradiografia, doitasun handiko aparatuekin (horrelako bi daude).

Azterketaren ondorioz, zuhaitz bakoitzaren osasuna, erresistentzia mekanikoa eta, hortaz, apurtzeko ahalmena, zehazten dira;tratamendu egokia zein den ere zehazten da, gaixo dagoela ikusiz gero. Emaitzaren arabera erabakitzen den nola jardun zuhaitz bakoitzarekin.

Secciones