ABURTOK harrera egin dio

John Maxwell Coetzee Literaturako Nobel sariduna Bilbon izango da

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak John Maxwell Coetzee idazle eta Literaturako Nobel saridunaren bisita izan du gaur Udaletxean (DEIA)

Gaur, arratsaldeko 7:30etan, Azkuna Zentroak literatur topetaketa bat antolatu du

Gaur, arratsaldeko 7:30etan, Azkuna Zentroak literatur topetaketa bat antolatu du, Auditoriumean izango dana. Topaketa horretan parte hartzeko etorri zaigu bisitan John Maxwell Coetzee idazle hegoafrikarra.

deia.eus - Martes, 29 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:16h.

BILBAO. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak John Maxwell Coetzee idazle eta Literaturako Nobel saridunaren bisita izan du gaur Udaletxean. Nekane Alonso Kulturako zinegotzia eta Fernando Pérez Azkuna Zentroko zuzendaria ere izan dira bilera horretan.Alkatearen eta John Maxwell Coetzee-ren arteko topaketa hau Bilboko Udaletxera bisitak egingo dituzten kulturaren munduko pertsona ospetsuen zerrenda luzean egon da orain arte. Ildo horretan, Juan Mari Aburtok bere eta Bilboko Udalaren kulturaren aldeko konpromisoa adierazi dio hegoafrikar idazleari;izan ere, kultura baita etorkizuneko eragilea eta funtsezko faktorea gizakiaren eta, oro har, gizartearen bilakaerarako.LITERATUR TOPAKETA AZKUNA ZENTROANEleberrigilea Bilbon da egunotan Bilboko Udalaren Artearen, Aisiaren eta Kultura Garaikidearen diziplina anitzeko Azkuna Zentroak, gaur, arrastiko zazpi eta erdietarako Auditoriumean antolatutako literatur topaketan parte hartzeko.Berbaldi honetan, hegoafrikar idazleak Soledad Constantini editorearekin jardungo du bere obraren zenbait alderdiri buruz, eta bere saiakera batzuk irakurriko ditu, besteak beste, gaztelaniaz argitaratu berri den “Siete cuentos morales” liburu berria. Hala berean, J.M. Coetzee publikoarekin partekatuko ditu bere nobelan agertzen diren eta bere ibilbide profesionalean jorratu dituen gaiak: familia, fideltasunik eza, animalien eskubideak eta gurasoen eta seme-alaben arteko borrokak. Bere saiakera batzuen zati laburrak irakurriko ditu.Ohikoa denez, berbaldiaren ostean “Irakurlearen ordua” izango da, topagune lasaia, autoreak bere obrak sinatzeko eta bere literatur esperientzia han bildutakoekin partekatzeko.Azkuna Zentroko literatur topaketa hauek Gutun Zuria programaren barrukoak dira. Urtero apirilean egin ohi den Nazioarteko jaialdiaz gain, Zentroak urtean zehar solasaldiak eta aurkezpenak sustatzen ditu gaurko idazleekin, Udalak literatura eta letrak sustatzeko egin duen apustuaren barruan.Auditoriumean J.M. Coetzee-rekin egingo den topaketarako sarrera duela egun batzuk agortu ziren, baina streaming-en bidez jarraitu ahal izango da hitzaldia www.azkunazentroa.eus estekan.J.M. COETZEE (LURMUTUR HIRIA, 1940KO OTSAILAREN 9A)J.M. Coetzee-ren ibilbide luzean, “Herrialdearen bihotzean” (1977, 'In the Heart of the Country') eleberria gailentzen da, Hegoafrikako literaturako saririk garrantzitsuena den CNA eskuratu baitzuen hari esker.Horrez gain, lan hauek idatzi ditu: 'Barbaroen zain' (1980, 'Waiting for the Barbarians') -CNA, Geoffrey Faber Memorial Prize eta James Tait Black Memorial Prize sariak irabazitakoa-, “Michael Kren bizitza eta garaia" (1983, 'Life &Times of Michael K') -Booker Prize eta Prix Étranger Fémina-, 'The Master of Petersburg' (1994), 'Animalien bizitzak' (2001, 'The Lives of Animals'), 'Lotsaizuna' (2009, 'Disgrace') -Booker Prize-, 'Burdin aroa' (2002, 'Age of Iron') -Llibreter Saria 2003-, 'Elizabeth Costello' (2003), 'Foe' (2004) eta 'Gizon motela' (2005, 'Slow Man'), eta 'Gaztaroa' (2010, 'Youth: Scenes from Provincial Life II') eta 'Probintzietako bizimoduaren eszenak' (2013, 'Scenes from Provincial Life') oroitzapen-liburuak.J. M. Coetzee-ri Jerusalem Prize saria eman zioten 1987an, Fikzioko Lannan saria 1998an, eta Literaturako Nobel Saria 2003an, bere kalitate literario eztabaidaezina dela eta.

Secciones