Lehenengo edizioa 2011n egin zen

Donostiako Fnac denda musikaren nazioarteko eguna antolatuko du

DKluba, Ginmusica eta Keler-en laguntzarekin prestatuko da 

deia.eus - Miércoles, 30 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:44h.

Zortzigarren urtez jarraian Musikaren Nazioarteko eguna ospatzeko, ekainaren 23an, kontzertu batzuk eskainiko dira Loiola kalean (Arrasate kalearen izkinan). Aurtengo kartela honako taldeek osatzen dute: RAITX, SABIN, DR MAHA’S MIRACLE TONIC, NOTHING BOX, NERABE, TRAVELLIN´ BROTHERS eta RURAL ZOMBIES. Zortzi urteren ostean, guztiok gogo handiz jarraitzen eta itxaroten dugun jaialdi batean bilakatu da Musikaren eguna. Iaz 5.000 pertsonak izan zuten antolatutako kontzertuez gozatzeko aukera.

Lehenengo edizioa, 2011ko ekainaren 18an egin zena, oso arrakastatsua izan zen. Rock Privado, Madeleine, Siete C eta El Columpio Asesino taldeek zuzenekoak eskaini zituzten. 2012an, Lolas Club, Polaroid, Guadalupe Plata eta Bigott taldeek parte hartu zuten. 2013an, aurreikuspen guztiak gainditu ziren;edizio biribil hartan Napoka Iria, Código Bushido, Airbag eta Los Coronas taldeak izan genituen. 3.000 pertsona baino gehiagok Loiola kalean eskainitako doako kontzertuez gozatzeko aukera izan zuten egun osoan zehar. 2014an zifra hori gainditu genuen berriro eta 5.000 pertsona inguruk Iker Lauroba, Makala Jazz Funk Band, Wilhelm and the dancing animals, Grises eta Belako taldeak zuzenean ikusteko aukera izan zuten. 2015eko kartela ondoko taldeek osatu zuten: Ghost Number &His Typsie Gypsies, Frank, Niña Coyote eta Chico Tornado eta La Maravillosa Orquesta del Alcohol. Azkenik, 2017. urtean, besteak beste INDIAN FEATHERS, SMILE, ISEO &DODOSOUND, SOWETO, SARA MANSILLA &KIMETZ GALARRAGA, LADRONES DE GUITARRAS, SARA ZOZAYA Y CAPITÁN TORTUGA izan genituen.

TALDEA / ORDUA

RAITX - 11:30

SABIN - 12:30

DR MAHA’S MIRACLE TONIC - 13:30

NOTHING BOX - 16:45

NERABE - 17:45

TRAVELLIN´ BROTHERS - 18:45

RURAL ZOMBIES - 20:15