aurten lehenengoz bi gauez luzatuko dena

Bilbok bere urteurrena ospatuko du ekainaren 15 eta 16an 'Gau Zuriarekin'

Noche Blanca en Bilbao (PABLO VIÑAS/BORJA GUERRERO)
Noche Blanca en Bilbao (PABLO VIÑAS/BORJA GUERRERO)

Bilbao 700 Fundazioak argi eta soinu ikuskizunak, antzezlanak, musika ekitaldiak eta esperientzia sentsorialak programatu ditu bi gau berezi horietarakoBilbo Unibertsora bidaiatzea, Antzinako Greziako lanpadoforoak ezagutzea, argi konstelazioak behatzea eta dimentsio handiko loreak mirestea…, horra GAU ZURIAren edizio honetarako proposatutako esperientzia batzukIkuskizun horiek Bilboko hainbat toki eta ekipamendutan eskainiko dira, hala nola Gizakunde elizan, Rekalde Aretoan, Euskaltzaindiaren egoitzan, Indautxu Plazan edo Indautxuko eskoletan.

Bilbok bere 718. urteurrena ospatzen du aurten. Ekainaren 15 eta 16an egingo da Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Gau Zuria, Bilboren sorrera ospatzeko ekitaldia eta aurten lehenengoz bi gauez luzatuko dena.

deia.eus - Jueves, 31 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:54h.

BILBO. Ekainaren 15eko (ostirala) eta 16ko (larunbata) 21:30etik 01:30era bitartean, Bilbok bere urte-eguna ospatuko du, eta bilbotarrak ez ezik Bilbora hurbiltzen diren guztiak ere gonbidatuta daude Bilbao 700 Fundazioak Bilboko Udalaren laguntzarekin antolatutako bi gau berezi horiek ospatzera.Antzerkia, musika, bideo mapping-ak, argi eta soinu ikuskizunak eta esperientzia sentsorialak… hori guztia gozatu ahal izango dute Bilbora datozenek, zentzumen guztiak erne-erne izatea eskatuko duen ibilbide plazergarri batean barrena.GAU ZURIA ekitaldiaren bi gau horietan astia izango dugu ehun urte bete dituzten Euskaltzaindia eta Indautxuko eskolak omentzeko beren egoitzetan, eta orobat aukera izango dugu argazkiak egiteko, atseden hartzeko eta solastatzeko, Bilboko Unibertsoraino bidaiatzeko edo Uribitartetik paseatzeko Antzinako Greziatik Bilbora etorritako lanpadoforoekin batera.Txori eta lore ikaragarri handiak, argi konstelazioak eta oihartzun interaktibozko jolasak, txotxongilo erraldoiak… horiek guztiak izango ditugu ikusgai ekainaren 15 eta 16ko gau magikoetan.Horretarako, Bilbao 700 Fundazioak GAU ZURIrako programatu dituen ekitaldi asko erabat interaktiboak dira, argi baitago bi gau horietako protagonista garrantzitsuenetako batzuk bilbotarrak eta kanpotik etorritako bisitariak direla, prest daudenak esperientzia desberdin, berezi eta parte-hartzaile hauek partekatzeko.1. TRANSFIGURAZIOA (GIZAKUNDE ELIZA)Musika klasiko eta garaikidez osatutako argi eta soinu ikuskizun bat, espazioa goitik behera aldatuko duena. Lau zatitan eta lau musika-mugimendutan (introspekzioa, bilaketa, transfigurazioa eta betetasuna) banatutako pieza bat. Orkestrarekin emanaldiak: 22:00, 22:45, 23:30, 00:15 eta 01:00.2. CHILL OUT (MARZANA MOILA)Marzana moila topagune bihurtuko da GAU ZURIAn ekainaren 15 eta 16an instalatuko den Chill Out txokoa ezagutu nahi dutenentzat. Argazkiak egiteko, atseden hartzeko eta solastatzeko txoko bat. Modu bat gauzak komunikatzeko eta elkarrekiko komunikazioa bideratzeko.3. ABESTIZ ETA SOINUZ (SANTIAGO KATEDRALEKO ATARIA)Santiago katedraleko atarian Bilboko lau musika-talde eta abesbatza hauen kontzertuak eskainiko dira: Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koral Elkartea, San Antonio Iralabarri Korala eta San Anton Abesbatza.  Ostiralean, hilaren 15ean, 21:00etan: Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa  Ostiralean, hilaren 15ean, 23:00etan: San Anton Abesbatza  Larunbatean, hilaren 16an, 21:00etan: Bilboko Koral Elkartea.  Larunbatean, hilaren 16an, 23:00etan: San Antonio Iralabarri Abesbatza.4. BERTSE (EUSKAL MUSEOA)Oraintsu inauguratutako Euskal Museoko klaustro estaliak LA HISTORIA y LA VILLA DE BILBAOk protagonizatutako BERTSE antzerki-ikuskizuna ostatatuko du. Bidaia bat denboran barrena Bilboren idiosinkrasiaren gakoak ezagutzeko, oinarritzat harturik hiriaren sorrera, hazkundea eta garapena, gako batzuk gaur egun eraldaketa-eredu bezala proiektatzen direnak etorkizun paregabe baterantz eta Bilbo 2018ko Europako hiri onena bilakatu dutenak. Emanaldiak bariku eta zapatuan: 22:30, 23:15, 00:00 eta 00:45.5. EGUZKILOREAK (EUSKALTZAINDIAREN EGOITZA. Plaza Barria)Euskaltzaindiak bere mendeurrena ospatzen du, eta karia horretara eguzkilorez apainduko ditu bere balkoiak 1918ko irailaren 5 haren oroigarri, egun horretan egin baitzen Oñatin Eusko Ikaskuntzaren Lehen Kongresua eta hantxe erabaki baitzuen Hizkuntza Atalak organismo bat sortzea euskara ikertu eta zaintzeko.6. BILBO UNIBERTSOA (ARRIAGA PLAZA)Arriaga Plazan kokatuko da Bilbo Unibertsoa, bertakoek nahiz kanpoko bisitatu ahal izango duten planeta-instalazioa. Instalazioa egunez egongo da jarrita eta gauez Holst-en doinuarekin piztu eta argituko da.7. BEYOND (AREATZAKO ESTALPEA)Instalazio honek argi-tunel handi bat bilakatuko du Areatzako estalpea. Espazio horren barnean publikoak argiak sortzen dituen perspektiba eta denbora efektuak nabarituko ditu, tunel batean bidaiatzen ariko balitz bezala.8. LIGHT FACTORY (UDALETXEA)Bilboko Udaletxeko fatxada kolorez jantziko da Adlib Creations etxearen aireko izpi luzez osatutako argi eta diseinu grafikoko ekoizpen batekin. Irudien lagungarri, argien efektuekin programatutako soinu banda bat entzungo da. Musika sorkuntzak soinu efektu urbanoak sortuko ditu gogora ekartzeko hiria, gizakien eta portuko jarduna, eta elektro eta new age musikak.9. LAMPADOPHORES (URIBITARTE)Abandoibarran kalejira argitsu batean ibiliko dira LAMPADOPHOREAK, egitura puzgarri handi batzuk Antzinako Greziako zeremonietan argiak eramaten zituzten lanpadoforoen izena daramatenak. Kalejira Pío Baroja ingurutik La Salveko zubira bitartean egingo da.10. EKAITZ HANDIA (BIZIKIDETASUN PLAZA)Isozaki zabalgunean programatuko den instalazioan --8 metroko diametroko kupula garden bat-- argi eta musika ikuskizun bat eskainiko da, konfetizko ekaitz handi bat irudikatuko duena. Instalaziora sartzen den publikoak esperientzia hori biziko du eta irudituko zaio kristalezko elur-bola horietako baten barruan dagoela.11. TULIPAK (ALBIA LORATEGIAK)Lanpara-tulipezko bodegoi batek apainduko ditu Albia lorategiak. Era guztietako estanpatu eta kolorezko 100dik gora pantaila jarriko dira Abandoko gune horretan.12. PlaZART (ZABALGUNEA)Hainbat arte diziplinatako ikuskizunak Zabalgunen. Musika, dantza eta sormena gainezka duten ikuskizunak eta GAU ZURIAn arituko diren protagonistak. Ostirala, hilak 1521:00 ERAUL 21:20 ELIZARAN+ZEBERIO 21:30 ROJO TELÓN 21:50 BAAKAI Kolektiboa 22:10 Aitor Etxebarria22:40 ERAUL 23:00 Elizaran+Zeberio23:20 ROJO TELÓN 23:40 BAAKAI Kolektiboa 00:00 Aitor EtxebarriaLarunbata, hilak 1621:00 LUMI21:20 ROJO TELÓN21:30 ANEGURIA21:50 DANZA22:10 SONAKAY22:40 LUMI23:00 ROJO TELÓN23:20 ANE GURIA23:30 DANZA00:00 SONAKAY13. TXIO-TXIO (MUTUALIA)Txori bi Mutualiako (Henao, 10) lorategi magikoko zuhaitzetan ohaturik. GAU ZURIAren kolaboratzaile dugu aurtengo edizioan lehen aldiz MUTUALIA. Egokiera honetarako beraizik sortutako formatu handiko bi pieza jarriko dira Bilboko txoko xarmant honetako zuhaitzen adarretan, naturako soinu lasaigarriak entzuteko gauaren isiltasunean.14. OSKARBIA (REKALDE ARETOA)Quim Moya margolari-performer-ak 15 metroko horma-irudi handi bat margotuko du zuzenean Rekalde Areotan eta “izarrezko unibertso“ bat irudikatuko du. Oihaleko izarrak itsasgarri fluoreszente batzuk izango dira, instalaziora doan publikoari banatuko zaizkionak aukera izan dezan pintura kolektibo horretan parte hartzeko.15. FLOWER POWER (MOYUA PLAZA)Moyua Plazak lorontziak estreinatuko ditu. Instalazio honek landare munduaren indar harrigarria erakusten digu. Landareek lore, fruitu eta materia bizi bilakatzen dituzte ura, lurra eta argia, argizko lorategi bat eta giro magiko eta irreal bat sortuz.16. ARGIZKO BIDEA (ERTZILLAKO OINEZKOENTZAKO ALDERDIA)Ertzilla kaleko oinezkoentzako alderdiko farolak kolorez jantziko dira Bilboren urteurrena ospatzeko.17. RIZOMA (AZKUNA ZENTROA)Azkuna Zentroko atrioaren burdinazko zutabeek argi konstelazio bat sostengatuko dute. Iluntasunean argituko diren ehunka soka elkar gurutzatzen dira laino kezkagarri bat sortuz. Konposizio bat erdi eskulturikoa, naturala eta teknologikoa. Tom Dekyevere artista plastiko belgikarrak, mundu osoa kurritu duen eskultura efimerozko sistema baten sortzaileak, egindako lana.18. BALDOSA (INDAUTXU PLAZA)Instalazio interaktibo eta murgiltzailea. 6x6m-ko Bilboko baldosa handi bat da, 40 cm-ko altueran jarria eta perimetroan argitua. Bilboko baldosa handi bat, abestu egiten duena berarekin jolasten baduzu. Zapaldu ezazu!, orduantxe piztuko da eta hasiko da abesten.19. 100 URTEKO KOLOREAK (INDAUTXUKO ESKOLAK)Indautxuko eskolek mende bat betetzen dute eta kolorez jantziko dira urteurren hori ospatzeko. Mapping bat proiektatuko da handi eta txikien jostagarri Ricardo Bastida arkitektoaren eraikin honetan. Has bedi emanaldia!20. ERROTA (CASILDA ITURRIZAR PARKEKO PERGOLA)Laser-argi futuristaz eginiko eszenografia ikusgarria, Casilda Iturrizar parkean jarriko dena eta 3 dimentsioko argi-irudiak sortuko dituena, korridore birtualak eta efektu bolumetrikoak, argi-paleta dibertsifikatu bat eskainiz eta eguzki izpien aberastasun guztia atereaz.21. MUSIKA 110 (BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA)Arte Ederren Museoko bisitariek musika klasikoko zuzeneko emanaldi batez gozatuko dute pinakoteka barruan, GAU ZURIAko doako sarrerarekin.22. IN SILHOUETTE (ARTETXE KONDEAREN ZUMARKALEA)Argi instalazio parte-hartzailea, non ikusleak bere itzalaren proiekzioarekin jolastu dezakeen, inguruko argiaren kolore desberdinen arteko erlazioa esploratuz.23. MAELXTROM (IBERDROLA)Ikuskizun honen arima tresna bakar bat da, artistak berak sortua: ikus-entzunezko muntaia batekin sinkronizatuko hiru bateria, Maelxtromek zuzenean markatutako erritmora mugituko dena. Etorkizuna oraintxe da! (Iberdrolak ekoitzi eta asmatutako ikuskizuna).24. MAGIA TXOKOAK (GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA)Ekainaren 16ko gauean, sei azti arituko dira Guggenheim Bilbao Museoaren atrioko txoko eta saio desberdinetan. Argiak eta magia publiko guztientzat elkartuak GAU ZURIAn.25. SPLASH! (DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO FATXADA)“Splash” instalazioak elkarrekin konbinatzen ditu argiztapena, bideo mapping-a eta soinua, publikoak parte hartu eta goza dezan. Ausartu zaitez txirrista horretatik modu birtualean murgiltzera Bilboko Itsasadarrean.26. STRATUM (BIZKAIA ARETOA)Stratum oihartzun interaktibozko jolas bat da. Ikusiezina ikusgarri bihurtzen duen obra bat… Esku batek atzemate-interfaze baten gainean egiten dituen atzera-aurrerak espazioan gorpuzten dira argi-geruzen bidez.27. THE UPROOTED (ABANDOIBARRA)Lorontzietan jarritako lore argitsuak Abandoibarraz jabetu dira. Lore horien petaloak plastikozko poltsa birziklatuz eginda daude birziklapenaren garrantzia ikusarazteko. Instalazioak aukera emango dio publikoari murgil egiteko giro koloretsu, irreal eta kasik magiko batean sortutako ingurunean.28. ITSASARGIAK (EVARISTO CHURRUCA MOILA)Hiriko argi publikoko farola errenkadak, galaz jantzita GAU ZURIRAKO. Evaristo Churruca Moilako farolek iragartzen dute iritsi dela GAU ZURIA Bilbora.29. SWING-a ITSAS MUSEOA (RAMON DE LA SOTA MOILA)Zatoz Bilboko Itsasadarra Itsas Museora zure GAU ZURIA berezia izan dadin: bi gau artez eta swing-ez beterik, erakusketez eta dantzez inguraturik.30. BIG DANCERSLau metro altuko txotxongilo erraldoiek animatuko dituzte Alde Zaharreko kaleak koreografiako erritmo eta mugimenduekin sinkronizatutako musika eta argi efektuekin. Four Friends taldeak, Eider Satsaga abeslariarekin, hiru emanaldi eskainiko ditu: 21:30, 22:30 eta 23:30.

Secciones