Zirrikituetatik begira

Duintasuna

Josu. Torre - Jueves, 31 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

bANITATEA izan da, jaikitzerakoan, zutabe hau izenburutzeko pentsatu dudana. Horrela egingo nuen, inork gutxi hortatik libratzen den ezaugarriak konnotazio kasik kontrajarriak izango ez balitu. Banitatea positibotzat hartu behar genukelako harrotasuna edota, zoriontzu bizitzeko beharrezkoa den, norbere buruaren estimua adierazten duen neurrian. Ezaugarri erabat pertsonaltzat dugun arren banitatea ingurukoei -gizarteari- alaitasuna eta poza proiektatzeko beharrezkoa delako, inbidi pixka bat sorrarazi ditzakela ahantzi gabe. Bada hortatik ere. Duintasunetik harrokeriara ba goaz, baniatatea saihestu behar genituzkenen arteko ezaugarri bilakatzen da, harro irudikatzetik harroputz bilaka-tzera;duzunetik nahi zenukenera edo zarenetik handikerira eramaten.

Dena ere, egunotan zendu den Maria Dolores Pradera kantariak eszenan edota jendeaurrean betidanik erakutsi duen lookari buruz ari naiz. Beno, edo looketik harago haren izaeraren adiera. 1970ko hamarkadan, nire inguruari eta niri, musikarekin zerikusia zuen edozein opari egiterakoan erraza egiten zitzaigun Ez dok Hamairu -edo hartako edonor- , Oskorri, Itoitz... edo Vieja Trova Cubana, Raimon, Lluis Llach eta abar luze bat. Aukera zabala baina neurri handi baten ideologia edo delakoa nabari-tzen zuena. Lagun eta auzo harritu zuen, ordea, ondotxo ezagutzen ninduen inork M. D. Praderaren elepe bat oparitu zidenean urtebetetze egunerako. Liluratzen ninduela aitortu behar dut. Ez dut bereizten Caballo negro...ren ahots apurtuak, latzak eragitzen ninduen, Las barandillas del puente... Areatzeko zubia dar dar ikustarazten ninduen edo El día que quieras... aditzean nongoa ez dakidan maitasun ezkuturen bat gogorarazten zidan. Ahantzi ezina Barakaldo an-tzokian, ia 80 urte eginak zituenean, despeditzera zijoanean, jendarteko ahots sendo batek: “Maria Dolores, guapa!”, bota zion. Hark, foulard koloretsu bat ferekatu, pauso bat atzera eta bi mikrofonora egin eta: “Gracias caballero. ¡Cuánto me gusta que me llamen guapa!”, erantzun zion... duin, banitatez!