V. edizioa ospatuko da

Galdakaok gaur zabalduko du bere Erdi Aroko Azoka solidarioa

25 standetik gora izango dira eta lortzen den dirua helburu solidarioetara bideratuko da

Deia.eus - Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:33h.

Datorren barikutik hasita domekara arte, ekainak 1-3, Galdakaoko Erdi Aroko bosgarren edizinoa burutuko da, helburu solidarioakaz, Agirre Lehendakariaren plazan, GBGEk bultzaturik (Galdakaoko Boluntarioen Alkartea).

Euskal Herriko alderdi guztietatik Galdakaora etorri diran 25 standetik gora izango dira artikulu desbardinakaz (artisautza eta gastronomia), hori guztia, produktuak saltzeko, Erdi Aroko giroaz jantzita.

Ganera, jarduerak egongo dira txikientzat: Oliver Mago ezagunaren saioak, txiki party, e.a. GBGE alkarteak 5 urte daroaz azoka hau antolatzen, proiektu sozialak iraunkortasunez aurre eroan ahal izateko dirua lortzeko helburuagaz.

GBGEk (Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea) daukazan 150 boluntarioei esker, besteak beste, herriko familia behartsuenei elikagaiak banatzeaz arduratzen da, Galdakaoko gizarte-zerbitzuen (Galdakaoko udala) eta BAB (Bizkaiko Elikagaien Bankua) moduko erakundeen laguntzaz.

Gaur-gaurkoz, hilean 400 persona ingururi laguntzen deutsie, janaria eta oinarrizko beharrizanetarako produktuak banatuz, antolatuta eta personalizatuta, guztira 3.200 kilo inguru.

Euren proiektu ezagunenetako bat Hozkailu Solidarioa da, ekimen aitzindaria elikagaiak alferrik botatzearen aurkako borrokan. Lehenengo Hozkailu Solidarioa 2015eko apirilaren 29an abiatu zan Galdakaon, GBGE eta herriko udalaren arteko koordinazioaren ostean. Gaur egun, 21 Hozkailu dagoz estadu osoan banatuta.

Ganera, GBGE alkarteak garapenerako kooperazio-lanak egiten dauz Mongolian, beste erakunde batzukaz alkarlanean, esaterako, La Otra Mirada (Durangoko Alkarte Humanitarioa) eta Nomada Elkartea, Ulaanbaatar-ko azken barruti pobreenean eguneko zentro bat sortuz funtzio anitzeko adingabeentzat: Nalaikh.

Lekua: Lehendakari Agirre plaza

Secciones