“Bizkaiko Abesbatzen Eguna”

49 abesbatzetako mila kide bilduko dira ekainean Galdakaon

49 abesbatzetako mila kide bilduko dira ekainan Galdakaon

Datorren domekan, ekainak 10, Galdakao Bizkaiko abesbatzen uriburua bihurtuko da. Bertan lurralde historikoko 49 abesbatzek parte hartuko dute, Abesbatzeen Egunean izango dana.Galdakaok, Iturrondo plazan haurtuko du hitzordua, 12:15etik eguerdiko 14:00etararte luzatuko da.

deia.eus - Miércoles, 6 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:30h.

Aintzane Urkiza, Musika Eskolaren presidenteak aurkeztu dau komunibideen aurrean, egun berean abesbatz kopuru handiena biltzen dauen hitzordu musikala. Kasu honetan, txikien 6 abesbatz, nagusien ahots zuriko 8 abesbatz, ahots baxuen 8 abesbatz eta ahots mistoen 27 abesbatz alkartuko dira.

"Galdakaoko tradizino musikalak ez dau etenik izan herri honen historian. Zentzu horretan, Galdakaok Maximo Morenori, eduki badaukan monumentu bat ez ezik, sekula betiko esker ona zor deutso zaletasun hori, pasinoa eta pedagogia musikala bideratzen jakin ebalako, arte eder hau Galdakaon erne eiten behin betiko", adierazo dau Ibon Uribe Galdakaoko alkateak, egun horretarako argitaratutako esku-liburuan jasotako aurkezpenean.

"Galdakaon bertan, 1928an, Zaletasuna Abesbatzako fundatzaileetako bat izan zan, kantaria, zuzendariordea lehenik eta zuzendaria gero. Aldi berean, Dinamitako Bandaren kidea be izan zan. Bertan errekintoa eta oboea jo ebazan. 1980ko ekainaren 20an hil zan arte, "bere" Abesbatza zuzentzen egon zan", ganeratu dau Uribek harrera-aurkezpen horretan.

Koldo Hierro, Abesbatzen Federazioaren ordezkaritzan, eta Belen Madariaga, Maximo Moreno Abesbatzaren zuzendaria, eta Gotzon Mintegi, abesbatz horren kidea, pozik agertu dira edizino honekatik;izan be, gertakizun musikalaz gain, soziala be badalako, persona kopurugaitik eta inguruan mobitzen dan diruagaitik, udalerriko ostalarientzat bultzada garrantzitsua dan neurrian.

Secciones