ekainaren 11tik 16ra

ONCEren Euskadiko Astea datorren astelehenean hasiko da Gasteizen

ONCEren Euskadiko Astea ekainaren 11tik 6ra bitartean ospatuko da Gasteizen. Antolatzaileek hainbat jarduera prestatu dituzte. Ekimena txandakatu egiten da urtero euskal lurraldeetan, eta aurten herritarrek bat egin ahalko dute ONCEren 80. urteurrenarekin.

EP - Jueves, 7 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:35h.

GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren, Vital Fundazioaren, Eroski Fundazioaren eta EiTBren laguntza dauka ONCEren Euskadiko Asteak.

Gainera, ekainaren 16an, ONCEren Euskadiko Eguna ospatuko da, eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izango da ekitaldiko burua. "Bizitza historia" izenburupean, ekitaldia 10.30ean hasiko da, Gasteizko Europa jauregian, ONCEk Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen afiliatuak bertaratzea aurreikusi da.

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak, Marian Olabarrieta Arabako Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako foru diputatuak, Peio López de Munain Gasteizko Udaleko Gizarte Politiketako eta Osasun Publikoko zinegotzi delegatuak, Juan Carlos Andueza ONCE Euskadiko lurralde ordezkariak eta Javier Domínguez lurralde presidenteak agerraldia egin dute ostegun honetan Gasteizko udaletxean, ekimena aurkezteko.

Guztiek dei egin diote euskal gizarteari ONCEren Euskadiko Astean parte har dezan. "Euskal herritarren zati handi baten parte hartze altruistak, antolatuak eta solidarioak duen funtsezko gizarte rola agerian utziko da", ziurtatu dute.

Era berean, antolatutako jarduerek xede anitza dutela jakinarazi dute, alegia, ONCEn egunero egiten den lanaren berri ematea eta erakundean lan egiten dutenen gaitasunak erakustea;herritarrak sentsibilizatzea, itsutasuna duten pertsonen azalean jarriz eta beren errealitatea ezagutzeko aukera emanez;eta senidetasun jardunaldia egitea, langile erretiratuei edo ezgaituei omenaldia egitea eta erakunde agintariak bertan parte hartzera animatzea.