Zunibal enpresak sortu ditu

Buia batek olatuen norabidea, altuera eta maiztasuna adieraziko du estropadetan

Zunibal enpresak sorturiko gailu berriari esker, arraun taldeek estropadetan informazio gehiago izango dute

EP - Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:06h.

BILBO. Traineru Kluben Elkarteko (TKE) Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligak aurten berrikuntza bat izango dute, Anteia izeneko buiak olatuen norabidea, altuera eta maiztasuna adieraziko baititu. Zunibal enpresa bizkaitarrak sorturiko gailu berriari esker, arraun taldeek eta ikusleek estropadetan informazio gehiago izango dute.

Akordioa Zunibal enpresaren Derioko egoitzan sinatu da. Bertan, enpresa ordezkatuz, Ibone Rodríguez de Pablo zuzendaria, Eduardo Martínez Negozio Garapeneko zuzendaria eta Adolfo García produktu ingeniaria izan dira, eta TKEren aldetik, Borja Rodrigo lehendakaria.

TKEren helburuetako bat teknologia berriak eta aurrerapenak erabiltzea da. Duela urte batzuk hainbat aurrerakuntza erabiltzen hasi zinen arraun munduan, esaterako, bideo finish, GPS seinalea edo traineru barruko kamerak. Aurten Zunibal enpresarekin eta ETBrekin batera, TKEk berriz ere "aurrerapausoak emango ditu teknologia berriak kirol mundura ekartzen".

Horrela, Anteia buiarekin estropadetan informazio gehiago izango dute kirolariek eta ikusleek, estropada txanda guztian zehar hainbat datu interesgarri emango baititu. Buiak momenturo dauden olatuen maiztasuna, altuera eta norabidea erakutsiko ditu. Buiaaren abantaila handienetariko bat arintasuna da, 26 kilo pisatzen baititu, baita neurria ere, metro erdi baina apur bat gehiagoko diametroa baitu.

Anteia buia Zunibal enpresa bizkaitarrak sortu du. Enpresak 20 urte baina gehiago daramatza itsas eta arrantza sektorerako puntako produktuak sortzen. "Ikerkuntza, teknologia, gaitasun handiko taldea eta itsasoarekiko grina dira Zunibalen osagai garrantzitsuenak", adierazi dute.