lotura berriak estutzen

Arabako Foru Aldundia Orkestrako administrazio kontseiluan sartuko da

Erabaki horrekin, Arabako gizarte eta ekonomia eragileekin harremanak estutzea espero da, herritarren ongizatea bermatzeko

Mª Pilar García de Salazar, Arabako Ekonomia Garapeneko eta Lurralde Orekako foru diputatua, Orkestrako Administrazio Kontseiluan sartu da. Arabako Foru Aldundia Orkestran sartzea garrantzitsua da, erakundeak dagoeneko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lan egiten baitu, Euskadiko lehiakortasuna bermatzeko.

DEIA - Lunes, 11 de Junio de 2018 - Actualizado a las 11:34h.

BILBO. Herritarren ongizateari enpresen lehiakortasunaren bidez laguntzeko xedez, Orkestra dagoeneko hasia da Arabako Foru Aldundiarekin batera proiektuak garatzen eta lantzen, lurraldearen gaur egungo eta etorkizuneko lehiakortasun errokei aurre egiten laguntzeko.  

Gainerako lurralde historikoetan gertatu den bezala, Arabako gizarte eta ekonomia eragileekin lotura berriak estutzen jarraitzeko aukera ematen du erabaki horrek, aurrera eraman behar diren estrategia eta ikerketa eraldatzaileko ekintzetan modu koordinatuan lan egiteko.

 Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiaren hitzetan, Arabako Foru Aldundia Institutuan sartzea “aurrerapauso bat da, lurraldeko erakunde guztiekin –hiru aldundiak eta Eusko Jaurlaritza– batera lan egiteko, gainerako erakundeak, unibertsitate mundua eta enpresak ere kontuan hartuta, Orkestrak hamargarren urteurreneko manifestuan azaldu zituen erronketan". Era berean, Arabako Foru Aldundia Orkestran sartzea “funtsezkoa da Euskadiren lehiakortasuna indartzera bideratutako politikak eta ekintzak koordinatzeko”.