10 beka guztira

219 ikasle aurkeztu dira "Casilda Iturrizar-Epaltzaren Alarguna"-ren beken deialdira

219 ikasle aurkeztu dira Casilda Iturrizar - Epaltzaren alargunaren beken deialdira

Probetan kalifikaziorik onenak lortu dituztenentzat izango dira

165 neskatok eta 54 mutikok, Bilboko 38 ikastetxekoek, bost ariketa egingo dituzte (Gaztelania eta Literatura, Euskara, Atzerriko Hizkuntza, Matematika eta Geografia eta Historia) bihar, asteazkena, ekainak 13 eta ostegunean, ekainak 14, Bilboko Udalak antolatutako 10 beketako bat lortzekoBatxilergoa, heziketa-ziklo zein unibertsitate graduak egiteko Bilboko ikasle bikainentzako laguntza ekonomikoak dira. Orain hamar urte bikaintasunerantz bideratu ziren eta partaidetza ordutik hona % 140 hasi daIkasleek informazio guztia eta behin-behineko eta behin betiko kalifikazioak udalaren webgunean ikus dezakete: www.bilbao.eus.

DEIA.EUS - Martes, 12 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:07h.

BILBO. 38 ikastetxeetako 219 ikaslek bost ariketa egingo dituzte bihar, asteazkena, ekainak 13 eta ostegunean, ekainak 14, zenbat dakiten frogatzeko. Hauxek dira gaiak:

  Gaztelania eta Literatura  Euskara  Atzerriko Hizkuntza  Matematika  Geografia eta Historia

Probak Miguel de Unamuno institutuan (Poza Lizentziatuaren kaleko 1) izango dira arratsaldez.

  Bihar, asteazkena, ekainak 13, hasiko dira, 15:00etan eta hiru azterketa egongo dira: Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Atzerriko Hizkuntza.  Asteazkenean, ekainak 14, 15:00etan Matematika eta Geografia eta Historiako ariketak izango dira.

Behin-behineko kalifikazioak udalaren webgunean (www.bilbao.eus) ikusi ahal izango dituzte ikasleek ekainaren 25etik aurrera. Halaber, behin betiko kalifikazioak ekainaren 29an argitaratuko dituzte. Beste aldetik, urriaren 29an, Arabiar Aretoan izango den ekitaldi batean, Gobernu Batzordeak aurrez esleitutako beken diplomak emango dira.Aurten ere hazi egin da beketara aurkeztu diren ikasleen kopurua eta dagoeneko 219 izangai aurkeztu dira beketara. Neskak gehiago dira, 165, eta mutilak 54.MENDEA BETE DUTEN BEKEKBilboko Udalak, Casilda Iturrizar – Epaltzaren Alargunaren beken bidez, emaitza akademikorik onenak lortu dituzten ikasleen bikaintasuna saritzen du, hain zuzen, batxilergoa, heziketa-ziklo zein unibertsitate graduak egiteko.Beketara aurkezteko gutxienez 8,5eko batez besteko nota eduki behar dute ikasleek DBH-ko hirugarren mailan. Horren ostean, lehiaketa dago ikasleen artean, bekadunak erabakitzeko. 10 ikaslerik bikainei ematen zaie beka bana. Beka edukitzen jarraitzeko oso ongi kalifikazioa edo pareko nota eduki behar dute batez beste lagundutako ikasturte guztietan.Azken urteetan hazi egin da aurkeztu diren ikasle izangaien kopurua. 2007an 90 ikasle aurkeztu ziren eta aurten 219. 10 urte hauetan % 140koa izan da hazkundea. Horrek agerian uzten du Bilboko heziketaren bikaintasuna. Baina bekek mendea beteta dute.Casilda Iturrizar, Epaltzaren Alarguna izenez ere ezaguna, Bilbon jaio zen 1818an. Bilbotar ongilea izan zen 1900ean hil zen arte. Uriko eskola publikoetako ikasleek ikasketetan sakontzeko funts bat sortu zuen. 1900. urtean hilda, uriak ongileari esker ona agertzeko monumentu bat egitea planteatu zen. Era berean udalari eskatu zioten urtean 500 pezeta emateko uriko eskola publikoetako lau ikaslerik bikainenei. Horrela sortu ziren Epaltzaren Alargunaren Sariak.Hiru urte geroago, Bilboko Industri Ingeniarien Eskolaren Patronatuaren Batzak urte berean sortutako hamar beketako bost udalaren esku uztea erabaki zuen. Bekadunek doan zuten matrikula eta udalari askatasuna eman zioten bekak emateko baldintzak erabakitzeko.Udalak eskaintza onartu zuen eta 1904an araudia onartu zuen uriko eskola publikoetako ikasleei bost beka emateko, hain zuzen, Industri Ingeniariaren karrera egiteko. Udalak eskolara sartzeko gastuak eta liburuak erosteko gastua hartu zituen bere gain.Bekadun horiek Epaltzaren Alargunaren Sariak irabazi zituztenak ere izan zitezkeen. 1905ean Arte eta Lanbideen eta Langilezainen Eskolara ere hedatu zen beka, eta 1909an Oinarrizko Magisteritzara eta Merkataritza Ikasketetara.Udalak gastu hauek hartzen zituen bere gain:

  Ingeniarien Eskolan sartzeko aldez aurreko gaiak gainditzeko prestakuntza ematen zuen irakasle edo akademia partikularraren ordainsariak.  Ikasketetarako beharrezkoak ziren liburuak eta tresnak.  Gastu akademikoak eta administrazio-arlokoak, horiek doakoak izatea ez bazegoen Ingeniarien Eskolaren esku.  Titulua emateko gastuak.

Lehiaketa bidez ematen zituzten bekak. 10 urtetik gorako uriko oinarrizko eskola publikoetako ikasle txiro guztiek zuten aurkezteko aukera, eskolan egoteko arauzko adina baldin bazuten.1920an, udalak bekak edukitzeko baldintzetan jasotako pobrezia-egoeran jarraitzen zuten egiaztatzeko eskubidea zuela jaso zuen.1930ean udalak 12 beka emateko deialdia egin zuen, lehen hezkuntzako eskola publikoetako ikasleentzat. Pobrezia-egoera egiaztatu beharra zegoen aurkeztu ahal izateko. Batxiler-ikasketa eginda eduki beharra zuten karrera ofizial guztiak egiteko aukera eman zen ordutik aurrera. Hileko saria 125 pezetakoa zen ikasketak Bilbon eginez gero eta 200 pezetakoa uritik landa ikasketak egin behar izanez gero.Bekadunen artean baldin bazegoen gaitasunengatik eta dedikazioagatik nabarmentzen zenik, udalak hari ikasketak handitzeko pentsio-sari bat ematea kudeatzen zuen.2008. urtetik aurrera Bilboko Udalak bikaintasuna jaso du funtsezko elementutzat bekak emateko, uriko ikaslerik bikainenek laguntza ekonomiko hori eta onarpen publikoa eduki ahal izateko.

Secciones