ekainaren 13an eta 14an

Bilbok hiri adimendunei buruzko nazioarteko foroan parte hartuko du

Bilbok hiri adimendunei buruzko nazioarteko foroan parte hartuko Liverpoolen ekainaren 13an eta 14an.

Gotzone Sagardui Bilboko Udaleko Alkatetzaren, Garapenaren eta Gobernu Onaren koordinatzaileak ordezkatuko du gure hiria

Bilbo da Smart Cities Realised Summit foroan parte hartuko duten 60 hirietako bat. Foroa ekainaren 13an eta 14an antolatuko da Liverpool hirian.

DEIA - Martes, 12 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:34h.

BILBO. Nazioarteko topaketan, smart city gaian erreferentzia diren metropolien ekimen eta jarduketa berritzaileenak partekatuko dira. Gotzone Sagardui Bilboko Udaleko Alkatetzaren, Ekonomia Garapenaren eta Gobernu Onaren koordinatzailea izango da Bizkaiko hiriburuaren ordezkaria.

Smart Cities Realised Summit ekitaldian, hiri adimendunaren kontzeptua aztertuko da, eta, gainera, hiriak etorkizunerako prestatzeko premiaren eta tokiko administrazio adimenduna garatzearen garrantzia azpimarratuko da. Hiri-garraio jasangarria eta ingurumena ere jorratuko dira, energiarekin, mugikortasunarekin, osasunarekin eta bizigarritasunarekin batera.

Joe Anderson Liverpooleko alkatea foroko hizlarietako bat izango da. Bertan izango dira, halaber, etorkizuneko erronketarako modernizazio- eta egokitze-prozesuengatik ospetsuak diren hirietako erakunde-ordezkariak, hala nola Londres, Dublin, Amsterdam, Utrecht, Kansas City eta Miami hirietakoak, besteak beste. Bilbo foroan egoteari esker, aukera aparta izango dugu smart city proiektu berritzaileak ezartzen ari diren mundu osoko hiriekin harremanetan jartzeko.

Informazio- eta komunikazio-teknologia berrien bitartez ezin hobeki konektatuta dagoen hiria lortzeko proiektu ezberdinak ezartzen ari da Bilboko Udala. Bestalde, berrikuntzaren, ezagutzaren, bikaintasunaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua egiten ari da, etorkizuneko erronkei aurre egiteko funtsezko ardatz gisa. Financial Times taldeak egindako apustu hori aintzatetsi zion fDi Strategi Awards 2016 sarietan, ‘Smart City’ kategorian. Sariaren bitartez sektore berritzaileak garatzeko eta eraldaketa digitalari aurre egiteko ezarritako udal-estrategiak berretsi ziren nazioartean.

Secciones