‘Kaixo-Agur’

Ostalaritzan euskararen sustatzeko eskuliburua

Lorea Bilbao, Euskara eta Kulturaren diputatua, merkataritza, ostalaritza eta lanbide-heziketako ordezkariekin.Argazkia: Oskar González

‘Kaixo-Agur’ izenarekin, Aldundiak hizkuntzaren normalizazioa du helburu

Iñaki García - Martes, 12 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

Bilbo - Bizkaian, Europako herrialde gehienetan bezala, kafe bat edatea izkinako tabernan edo supermerkatuan erosketak egitea egunero gertatzen diren jarduerak dira. Hauetan biztanleek duten adierazteko modua finkatzen da, gehienak gaztelaniaz hitz egiten dutelarik. Beraz, hiztun elebidunek, edo euskeraz egitea nahiago dutenek, euskera alde batera utzi behar dute askotan. Egoera hau aldatu nahi du Bizkaiko Foru Aldundiak.

“Bezeroaren hizkuntza erabiltzea ona da berarentzat, begikotasuna sortzen du eta, batzuetan, leialtasuna ere sor dezake”. Lorea Bilbaok, Euskara eta Kulturaren foru diputatuak, euskararen erabilera harreman komertzialetan duen garran-tzia azpimarratu zuen atzo Eukal Museoko klaustroan.

Berarekin batera, Txema González, Lanekiko zuzenadariordea, egon zen Kaixo-Agureskuliburua aurkezten. Euskararen erabilera ostalaritzan eta merkataritzan sustatzeko helburua du liburuak.

Laneki lanbide hezkuntzan zegoen euskarazko ikas-material gabezia dela eta sortu zen. Gonzalezek, elkartean parte hartzen duten irakasleei esker, euskarazko “800 ikas material baino gehiago” sortu direla aldarrikatu zuen. Eta eskuliburua biztanleak“euskerara erakartzeko” balioko duela erantsi zuen.

Eskuliburua Foru Aldundiak sortu du, baina proposamena Bizkeusetik dator. Bizkeus Euskara Bizia batzordeko parte da. 2016an sortu zen, batzordeko arduradunek pentsatu zutenean euskararen erabilera alor sozioekonomikoan jorra-tzea beharrezkoa zela.

Bizkeusek euskararen presentzia lan munduan eta lan heziketan handitzeko helburua du, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera indartzea nahitaezkoa zela erabaki zutenean, Kaixo-Aguraurrera eraman zuten. Liburuan euskaren erabilera sustatzeko gakoak biltzen dira.

Taberna eta jatetxeko mostradoreetan egongo da eskuragai liburua, lau hizkuntzetan: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Modu honetan helburu bi izango ditu gidak: alde batetik, euskararen erabilera sustatzea bizkaitarren artean, eta beste aldetik, atzerritarrei euskera hurbiltzea. Alderantziz ere gertatzen den moduan, Bilbaok adierazi zuen moduan: “Kanpora goazenean argi ikus daiteke, hartzen gaituen lekuko hizkuntzan hitz batzuk esaten saiatzen gara berehala”.

Ostalaritzak eta merkataritzak “egunerokotasuna” jorratzen dutela zioen Bilbaok, eta, horregatik, euskararentzat garrantsitzu direla. Bi arlo hauetan ekimena zabaldu dute, lehenengo momentu batean kirolean garatu ostean.

Bizkeusen euskara areagotzeko ekimenak gorputz ariketan garatu ziren, Bizkaiako Foru Aldundiak eskumen gehiago zituelako arlo honetan. Hasieratik, helburu nagusia euskal hizkuntzaren normalizazio da mundu akademikotik kanpo. Bilbaoren hitzetan: “Hizkuntza ez hegemonikoen aldeko keinuak ere egin behar ditugu”.

Kirola jorratu ondoren, batzar pare bat ospatu ziren, hausnartu nahi zelako lan munduan euskeraren erabilera nola areagotu zezaketen. Eman den azken pausua eskuliburua argitaratzea izan da. Kaixo-Agurmerkataritzara eta ostalaritzara zuzenduta dago;hau da, eguneroko harremanak sortzen dituzten jardueretara. Harreman horietan euskal hizkuntza aktibatzea da helmuga. Bezeroak euskaraz egiteko ohitura hartzen badute, beti erabiliko dutelako.

Kaixo-Aguren euskararen erabilera areagotzeko oinarrizko gakoak biltzen dira, Lorea Bilbaok zioenez: “Primerazko ostalaritza eta merkataritza dugu, baina oraindik zerbi-tzu hobea eskaini daiteke”. Hobekuntza lortzeko funtsezkoa da “hurbiltasuna” erakustea, eta hau euskararen erabileraren ondorioz iritsiko da. Helburua lortzeko, eskuliburuan langileari eta bezeroari harrera nola egin, eta hizkuntza irizpideen kudeaketa garatzen dira.

Behin liburuaren aurkeztuta, topaketa bat ospatu zen klaustroan merkataritza, ostalaritza eta lanbide-heziketako ordezkarien artean. Sektorean egiten diren jarduera egokien azterketa egiteko asmoz. Modu honetan, euskara merkaritzan eta ostalaritza indartzeko irizpideez hausnarketa egin zen. Gainera, gidaren bitartez, ordezkariei aukerak eta ereduak eman nahi zizkien Foru Aldundiak. Hauek topaketan ere eztabaidatu ziren.

Bizkaiko gizartearen zati batentzat euskera hizkuntza akademiko bat besterik ez da, Aldundiak ekimen honekin soluzio bat lortzeko lehen urratsak eman nahi izan ditu.

Secciones