2018KO ESTROPATADA DELA-ETA

Itsasadarrean ontzien joan-etorria murriztu egingo da igandean

Estropatada iagndean izango da.

07:30etik 19:30era bitartean, Deustuko zubiaren eta Euskalduna zubiaren arteko ontzien joan-etorria murriztu egingo da

Igandean, itsasadarrean ontzien joan-etorria murriztu egingo da 2018ko Estropatada dela-eta;THE WALK ON PROJECT fundazioak antolatzen duen ekimen solidario hori finkatuta dago gure urian.

DEIA - Miércoles, 13 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:05h.

BILBO. Ekitaldia ekainaren 17an (igandea) egingo da, 07:30etik 19:30era bitartean, Bilboko itsasadarrean, Deustuko zubiaren eta Euskalduna zubiaren artean. Hori dela eta, egun osoan zehar itsasontzien joan-etorria murriztu egingo da eta 10:30etik 13:00etara bitartean ezin izango da itsasontzian ibili Deustuko eta Euskaldunako zubien artean.

Nabigazioa araututa egongo da egun osoan, ahal denik eta gehien murriztuta. Ekitaldiaren antolatzaileenak ez diren ontzien nabigazioak antolatzaileen segurtasuneko koordinatzaileak koordinatuko ditu, betiere modu seguruan egiten direla bermatuta.

MURRIZKETAK PANTALANEN ERABILERAN

Pantalanen erabilera ere murriztuta egongo da. Zehatz esateko, Itsas Museokoa egun osoan zehar antolatzaileek bakarrik erabiliko dute eta hortaz, ezin izango da ohi bezala erabili.

Neurri horiek beharrezkoak dira THE WALK ON PROJECT Fundazioaren ekimen solidarioa behar bezala gauzatzeko eta ekitaldiaren segurtasuna bermatzeko. Gaixotasun neurodegeneratiboetarako terapiak bilatzeko dirua-biltzea eta jendea gaixotasun horiez jabearaztea ditu helburu Estropatadak.

Secciones