Dantzatzeko tailerrak Durangon

Aiko taldeak 'mutildantzak' CD formatuan aurkeztu du Bilbon, melodiak berrinterpretatuz

Dantzatzeko estilo tradizionalaren hedapena sustatzen eta balioan jartzen duen musika aurrera eramaten du talde honek

Merkatuan ia ez dago Mutildantzen grabaziorik, beraz, bilduma honekin AIKO Taldeak zigilu diskografiko propioa estreinatu du, AIKO Edizioiak. Musikariz eta dantza maisuz osatutako kolektiboak bizi berria eman die Mutildantzei, soinu berritzaile eta ausarta eskainiz, betidanik soilik txistuz interpretatu den melodia bilduma hau taldean grabatuz.

deia.eus - Miércoles, 13 de Junio de 2018 - Actualizado a las 16:38h.

BILBO. Diskoa, larunbatean, ekainaren 16an, AIKO Taldeak Durangon ospatuko duen Dantzazale Egun tradizionalean eta datorren astean, jende guztiarentzat zabalik, Bilbon eta Errenterian egingo diren bi tailer monografikoetan entzun ahal izango da lehen aldiz.

AIKO Taldeak (www.aikotaldea.eus), dantzatzeko estilo tradizionalaren hedapena sustatzen eta balioan jartzen duen musikari eta dantza maisu kolektiboak, zigilu diskografiko propioa estreinatu du, Aiko Edizioiak, eta euskal musika ondarearen harribitxietako bat berrinterpretatzen duen bildumarekin egin du: mutildantzak. Bere ohiko filosofiari jarraituz eta bere ibilbidean beste erronka bat ezarriz, bizi berria ematen dio orain arte txistuz eta danbolinez baino interpretatu ez den dantza horien laguntza melodikoari. Gaur goizean Bilboko Euskal Museoan aurkeztu den 'MutilDantzak' CD berri honetan, soilik txistuz jotako ohiko bertsioetara ohituta dagoenarentzat berria eta harrigarria izan daitekeen soinuarekin berrinterpretatuta entzuteko aukera izango dugu. Nahiko proposamen ausarta dantza tradizionalaren sektorerako, AIKOren ohiko soinuan oinarritutakoa. Bertan zenbait musika-tresna azpimarratu behar dira, mandolina, kontrabaxua, danborra edo akordeoia, besteak beste, txistuarekin eta atabalarekin batera.

Ikertu eta 'Jotamentala' dokumentalaren ekoizpenarekin jotari beste ikuspegi eman edo BANDtzaldiarekin bere musika banda estiloan dantzatzeko egokitu ondoren, lau urte geroago AIKO Taldeak beste lan diskografiko bat argitaratu du. Oraingo honetan mutildantzetan zentratu da, 'gure folklorearen azken erronka geografikoetako batean', Patxi Laborda AIKOko dantza maisuak adierazi duenez. 'Dantzak ez dira betikoak eta ez dira beti berdin dantzatzen. Norbaitek sortzen ditu eta denborarekin aldatu egiten dira, dantzatzen dituen gizartea aldatzen den legez'.

Mutildantzak, denborarekin egokituz joan diren dantzen adibide paradigmatikoa dugu. Heldutasunerako bidean, Baztango gazte ezkongabeentzat trantsizio errituala izan ziren aspaldi batean. Duela 100 bat urte, Eusko Ikaskuntzaren kongresurako bateratu eta estandarizatu ziren Baztan eta baztandarren identitate ikur bilakatuz, eta dantzatzeko erronkari erantzuteko gai ziren guztiek dantzatzeari ekin zioten. Maurizio Elizalde bezalako txistularien eskutik, guregana heldu dira, gure folklorearen azkenetariko erronka koreografikoa bilakatuz.

'Ziztu bizian doakigun mundu honetan, mutildantzak benetako erronka dira gaur egun', dio Labordak. Ez dira dantza "ikusgarriak", ez dute behar aparteko gaitasun fisikorik, baina mutildantzen zailtasuna eskatzen duten konzentrazioan datza. 'Norbaitek mutildantzak ezagutzen baditu ondo daki hau: doinuak buruan izan behar dira eta dagozkion urratsak barneratu, musika jarraitu, melodia adi-adi aditu beste edozer baztertuz eta banakako erronka hori inguruko dantza taldeko kideekin partekatu'.

Soinu berriaren erronka

Adituen iritziz euskal katalogo koreografikoaren ezinbesteko parte diren arren, mutildantzak ez dira ia inoiz estudioan grabatu, eta horrek AIKOko musikarien interesa piztu du. Egunerokotasuna eman gura izan die, euren musika ibilbideari beste erronka bat gehituz.

"Gure lan egiteko premisa, gure dantzak garaikideak direla da, denek sartu dituzte berrikuntzak. Eta, tradizioa aberasten duten berrikuntza horiek sartzea atsegin dugunon iritziz, urte luzez Baztango ttunttuneroen danbolinetan entzun izan diren mutildantzei ekiteko unea heldu da. Beraz, Maurizio Elizalderen eta Patxi eta Javier Larralderen aspaldiko diskoetan oinarrituz, horiek baitira grabatuta dauden ia bakarrak, beste pauso bat eman gura izan dugu, gure taldearen estilora hurbilduz, euren esentzia errespetatuz, beste 'jantzi' bat emateko" azaldu du Sabin Bikandi AIKO Taldeko musikari eta moldaketen arduradunak.

'Urteetan txistuarekin baino entzun ez diren melodiak gure soinuarekin berrinterpretatu ditugu. Txistua eta danbolina, danborra, mandolina, akordeoia eta kontrabaxua egongo dira dantzarien ondoan, tradizioz heldu zaizkigun mutildantzak interpretatzeko", adierazi du Bikandik. AIKOko musikarien ohiko taldeari, hau da, Sabin Bikandi (txistua, danbolina), Álvaro García (proiektu honetan gitarra utzi eta mandolina jotzen du), Txus Aranburu (akordeoia), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) eta Vicent Zaragoza Llorca perkusio jolea, Bilboko Orkestra Sinfonikoko (BOS) bakarlaria, maila handiko beste musikari batzuk gehitu zaizkio grabazio honetan, Gabriel León, perkusio eta kontrabaxu jole venezuelarra, BOSeko kidea eta flamenko, jazz, klasiko eta barroko proiektu garrantzitsuetan ohiko kontrabaxu jolea den Pablo Martín Caminero, hain zuzen ere.

Aurkezpena zuzenean, larunbatean Durangon

Mutildantzak ikasteko tailerrak

'MutilDantzak' CDa, larunbatean, ekainaren 16an, AIKO Taldeak Durangon ospatuko duen Dantzazale Egun tradizionalean entzun ahal izango da lehen aldiz. Egun horretan dantzaz beteko dira herriko kaleak goizean, eta Plateruena Kafe Antzokian egingo den herri bazkariaren ondoren erromeria egingo da leku berean. Baina, horrez gain, diskoaren argitalpena ospatzeko eta mutildantzak jende guztiari hurbiltzeko, AIKOk bi dantzategi/tailer antolatu ditu datorren asterako, dantza horiek ikasi gura dituzten pertsona guztientzat irekita. Udaren ondoren Euskal Herriko herri desberdinetan saio gehiago antolatuko dira.

MUTILDANTZA DANTZATEGIAK

-Ekainak 21, osteguna ERRENTERIA Niessen Kulturgunea dantza@kukai.eus

-Ekainak 21, osteguna BILBO Campos Antzokia aiko@aikotaldea.eus

(18:00-21:00 )

CD 'MUTILDANTZAK' AIKO EDIZIOAK

01 Aunitz Urtez! 02 Hiru Puntukoa-billantziko 03 Xoxoarena 04 Txoriarena

05 Biligarroarena 06 Anarxume 07 Xerri-begi 08 Muxiko 09 Ardoarena

10 Anoar haundi 11 Tellarin 12 Billantziko txiki 13 Zahar dantza

14 Mando zaharrarena 15 Zazpi jauzi

FITXA ARTISTIKOA:

Mandolina, Alvaro García

Kontrabajoa, Gabriel León// Pablo Martín Caminero// Amaiur Cajaraville

Acordeoia, Txus Aranb