Euskal Nekazarien Batasuna antolatuta

Euskal baserriek ateak irekiko dituzte berriro

Los baserris y casas de Arteaga

Aurten ‘Ongi etorri baserrira’ ekitaldiaren bosgarren edizioa izango da, uztailaren 6an eta 7an

Ongi etorri baserrira baserritarren bizimodua eta produkzio modua ezagutzeko egiten da. Euskal jakien jatorria berraurkitzeko eta mahaian dastatzen diren elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko. Aurten ekitaldiaren bosgarren edizioa izango da, uztailaren 6 eta 7an.

deia.eus - Miércoles, 13 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

Bilbao - ENBA (Euskal Nekazarien Batasuna) sindikatuak antolatu du jardunaldi hau, 2014. urtetik gaur egunera arte. Bere lehenengo edizioan, Gipuzkoako zortzi baserrik bere ateak ireki zizkioten publikoari. Aurten, berriz, Gipuzkoa eta Bizkaiko 30 baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte. Nekazariek baserri mundua eta hiri munduaren arteko harremanak sendotu nahi dituzte Ongi etorri baserrira ekitaldiarekin.

Aurten, jardunaldian parte hartuko duten baserriek honako herrietan kokatuta daude: Aia, Elgoibar, Errenteria-Oiartzun, Errezil, Eskoriatza, Getaria, Lezama, Oñati, Aralar, Asteasu, Azpeitia, Beizama, Berriz-Garai, Bidania, Donostia, Elorrio, Irun, Otxandio-Dima, Urnieta, Urretxu, Zarautz, eta Zerain-Idiazabal. - Asier Carnero

Secciones