ORAIN DELA 5 URTE SORTU ZEN

Egun, 8.400 .eus domeinu-izen baino gehiago daude erregistratuta

Gertuko jomuga 10.000 domeinu lortzea da

Internet Corporation for Assigned Names and Numbers erakundeak euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen .eus domeinua onartu zuenetik bost urte bete dira ostegun honetan, eta egun, 8.400 domeinu-izen baino gehiago daude erregistratuta. Gertuko jomuga 10.000 domeinu lortzea da, eta PuntuEUS Fundazioak gonbita egin dio gizarteari, "10.000ra goaz, bazatoz?" lelopean 10.000 domeinu lortzeko bidea elkarrekin egiteko.

EP - Jueves, 14 de Junio de 2018 - Actualizado a las 11:59h.

BILBO. PuntuEUS Fundazioak gogoratu duenez, 2013ko ekainaren 14an, duela bost urte, ICANNek .eus domeinua onartu zuen, urtebete ebaluazio fasean igaro ondoren. Horrela, .eus domeinuaren lorpena proiektua jaio zenetik sei urte igarota iritsi zen. PuntuEUS Fundazioko ordezkariek domeinua lortu eta hurrengo egunean emandako prentsaurrekoan zera azpimarratu zuten: "Iritsi da urteetako lana eta pazientzia eskatu duen prozesuarenemaitza, euskararen herriaren nazioarteko aitortza, .eus lehen mailakoInterneteko domeinu bat baita, hau da, komunitatearen garapen lokalerakotresna global bat".

Urtebete beranduago, 2014an, lehenengo .eus webguneak sareratu ziren, eta orduan hasi zen ".eus domeinuaren benetako ibilbidea". "Izan ere, domeinua erabiltzea, ikustea eta indartzea da .eus domeinuari zentzua ematen diona. Hain zuzen, horixe da, nazioarteko aitortzatik harago, euskararen herria munduaren aurrean ikusgarri bilakatzeko modua", adierazi dute.

Orain, lorpenetik bost urte eta sareratzetik lau urte igaro direnean, .eus domeinua aurreikuspenen barruan ari da hazten 2020. urterako ezarritako helburua betetzeko bidean. .eus domeinua Euskal Herriko hirugarren domeinua izatea da helburua, eta "bidean doa". Une honetan 8.400 domeinu-izen baino gehiago daude erregistratuta eta gertuko jomuga 10.000 domeinu lortzea da. Horrela, "10.000ra goaz, bazatoz?" lelopean,10.000 domeinu lortzeko bidea elkarrekin egiteko gonbita egin dio aurtenPuntuEUS Fundazioak gizarteari.

Secciones