BILBAO ARENAN

Bilboko udalak Ramadanaren bukaerako ospakizunean parte hartu du

Bilboko udalak Ramadanaren bukaerako ospakizunean parte hartu du Bilbao Arenan.

Garrantzi handiko ekitaldi erlijioso hau hiriko lau meskitek antolatu dute

Bilboko Udala, Iñigo Pombo, Gizarte Politiketako Zinegotzi Koordinatzailea, Itziar Urtasun, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Saileko Zinegotzia eta Tomas del Hierro, Herritaren Segurtasuneko Zinegotzi ordezkaria, Hiriko komunitate islamikoarekin, Ramadanaren bukaera ospatu dute elkarrekin. Ekitaldia, Bilbao Arenan egin da eta Bilboko lau meskitei esker (Al Furqan, Assalam, Badr eta Errekaldeko meskitak) antolatu da.

DEIA - Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:12h.

Ramadana maiatzaren 17an hasi zen, eta baraualdiko hilabete baten buruan Aid al Fitr festa, jai txikia moduan ere ezaguna dena (jai handia Aid al Kebir edo “Arkumearen sakrifizioa”) edo Ramadanaren bukaera heltzen da. Aid al-Fitr-aren ospakizuna mundu katolikoko Eguberri jaiarekin aldera daiteke: egun honetan opariak ematen dira, etxebizitzak apaindu, arropa berria erabili eta senide eta lagunekin partekatzeko jaki tradizionalak prestatzen dira.

Aid al Fitr iraun bitartean, mundu osoko musulmanek eguneko baraualdia egiten dute egunsentia baino lehen eta ilunabarrera arte, bere lehen bazkaria iluntzeko otoitza hurbiltzearekin batera. Hasiera eta bukaeraz gain, Ramadanak badu beste data garrantzitsu bat: Laylat al-Qadr, Dekretuaren Gaua, Muhammad Profetak Koraneko, musulmanen liburu sakratuko lehen errebelazioa jaso zuen gaua gogoratzen duen momentua.

Secciones